Aste honetako gaia, oso gustura landu dut, batez ere maskulinitate berriekin erlazionatutakoa, nire ustez, emakumeon eta gizonen elkarren ondoko borrokan baitatza indarkeria matxistarekin akabatzeko gakoa.
Gizon batzuk ikasi behar dituzten gaitasunaz gero eta kontzienteagoak dira, eta horretan dabiltza: maskulinitateak inposatzen dizkien rolak gainditzen eta inoiz utzi ez dieten gaitasunak garatzen (sentimendu eta emozioak adieraztea, ahuleziak agertzea, umezalea, zaintzailea…). Pentsaera hori gizonen artean hedatzea ezinbestekoa da; beraz “arreta gizonengan” ipin dezagun, gure kasuan, mutil-ikasleengan.
Interesgarriak haien ikuspuntua ezagutzeko:
- Octavio Salazar-ren Contra la violencia de género, la revolución masculina
- Xabier Odriozola-ren “Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz”
- Iñaki Kasares-en Los hombres ante la violencia machista eta “Hedabideek genero estereotipoak hauspotzen dituzte, baina geroz eta lan hobeak daude”
Guztiz bat nator mugimendu feministaren ideiarekin: “Indarkeria matxista jendarte osoaren arazoa da, arazo politikoa” , baina alderdi politikoek ahalegin eskasa egiten ari dira berdintasuna eta genero-indarkeria desagerraraztea lortu behar dela aldarrikatzen dutenean, lege berriak onartzen dituztenean, baina ez dute gizonengan ardura jartzen. Are gehiago, guk emakumeok barneratu behar ditugu gure burua babesteko estrategiak , neurriak. Adibidez, Autodefentsa Feministaren tailerrak eta “etxera bakarrik bueltatzen zarenean zure lagunek zurekin joateko app-a”
Irakasten diguten maitasun erromantikoak dakartzan menpekotasun afektiboak eta sarritan ekonomikoak, bazterkeriak (heteronormatibitatetik kanpo daudenena), botere maskulinoak, familia eta bikotearen zaintzak… maitasuna birdefinitzeko beharra erakusten digu, maitasuna eta maitatzea zer den hausnartzea.
Garrantzitsua da emakumeok egunero jasaten ditugun mikromatxismoak (normaltzat hartzen diren jarrera matxistak) errekonozitzea eta esku-hartzea, jarrera feminista agertuz, mikroiraultzen bidez “nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea...”.
Mikromatxismoak, mikrohomofobiak eta mikrolesbofobiak ikastetxeetan agertzen dira; beraz, denontzako espazio segurua bihurtu behar ditugu, familia, ikasle, irakasle anitzak erakutsi, onartu eta baikor baloratu.
Carlos Javier Herrero Canencia irakasleak honela dio Reflexiones de un profesor gay fuera del armario artikuluan: “.En los colegios e institutos, los veamos o no, lo sepan ellos mismos o no, tenemos un alumnado LGTB que lo tiene más difícil que sus compañeros a la hora de ir creándose una identidad...Para crearnos una identidad tenemos que tener referentes, personas con las que compararnos, admirar, rechazar, etc...En la vida real, lo normal es que no conozcan a mucha gente que esté fuera del armario. Por ello me parece importante que los profesores salgamos del armario para poder proporcionar referentes a nuestros alumnos. Con esto no estoy diciendo que seamos su modelo a seguir, sino que seamos un modelo real con el que se puedan medir, que puedan aceptar o rechazar, que les ayude a construirse su propia identidad”.
Gaia landu ostean, Xabier Odriozolaren hitzak nireak egiten ditut: “ ...pertsonen arteko antzekotasunez ohartzea. Azken honetan arreta jarriko bagenu konturatuko ginateke zeinen antzeko garen gizakiok kulturaren betaurrekorik gabe elkar begiratzen dugunean eta denok ditugula gaitasun eta ezaugarri gizatiar oso antzekoak”
Bukatzeko, ditugun erronkak hauek dira niretzat:
.- Neskekin lantzea ez direla printzesak printze baten zain. Familiei erakutsi beldurrik gabe hezteko beharra, beren gaitasunez kontziente izatea eta harro sentitzea,
“ez” irmotasunez esateko ahalmena bultzatzea.
.- Mutilekin: emozioen eta sentimenduen garrantziaz ohartzea, estereotipo matxistak errekonozitzen laguntzea eta ezabatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina