Era berean, mendeetan zehar, eta gaur egun ere, Lehen Hezkuntzako esparruko irakasleen gehiengoa emakumezkoa izan da. Honek, baina, ez du bermatzen ikuspegi feminista txertatuko zaionik curriculumari edo gelan erabiltzen diren baliabideei. Batzuetan gertatzen da zapaldua denak ez dituela sistema zapaltzailearen kateak sentitzen, hau da, bakoitza bere 'konfort zonatik' mugiaraziko duen formakuntzarik jaso ezean, sistema erreproduzitzera mugatuko garela, eskola bezalako instituzio batean. Aldi berea, 'betaurreko moreak' jartzeko formakuntza hori bakoitzak bere kabuz, bere diruarekin eta beren denbora librean egitea, militantzia hutsean geratzen da, eta esan bezala, horrelako 'askapen keinuak' eskertzekoak dira, baina eraginkorrena halako formakuntza bat formalki eta Lehen Hezkuntzako lehentasun gisa ikusi behar genuke.
Izan ere, curriculumak izaera hezkidetzailea izango balu ere (demagun), batzuetan teoriatik praktikarako saltoan galtzen da izaera hezkidetzaile hori. Hau da, bakoitzaren curriculumaren interpretazioan geratzen bada irakaspena, eta irakasleak ez badauka formakuntza hezkidetzailerik, nekez praktikatuko dugu irakas prozesu feminista bat. Beraz, uste dut garrantzitsuena, curriculumaren irakurketa hezkidetzailea dela orain dugun lehentasuna, eta hala, gutxinaka, aste hontan ikusi dugun moduan, joango garela eskolako eragile ezberdinak erabiltzen ditugun baliabideak hezkidetzaile bihurtzen.

Telesailek ere euren eragina dute, zer esanik ez Go!azen telesailak sortu duen fenomenoa. Interesgarria da halako telesailak euskara hutsean aritzea eta halako ikusle kopurua lortzea, baina nolako esteriotipoak lantzen dituzte? hala dio Etxabek:
«Gure haurrei eta nerabeei eskaini nahi dizkiegun erreferentziak nolakoak izatea nahi dugun pentsatu beharko genuke. Gure ustez, gizartean, kalean, familietan eta ikastetxeetan dagoen aniztasuna telebista saioetan txertatu behar dugu: askotariko harreman ereduak, ezaugarri, izaera eta jatorri desberdinetako pertsonak, askotariko gorpurtzak... Go!azenbezalako produktuek duten arrakasta baliatzea ezinbestekoa da, jendartean pil-pilean dauden gaiak ikuspegi hezitzaile batekin bistaratzeko eta lantzeko»
Etxabek uste du halako ekoizpenetan estereotipoen eta harreman moduen inguruan hausnarketak egin behar direla. Izan ere, Go!azen kasu batzuetan nahiko hanka-motz gelditzen da alor horretan.
Hau guztia kontuan izanik, hauek izango lirateke erronka nagusiak:
- Curriculum geure egin, hau da, hezkidetzaile egin, ikuspuntu androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz
- Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu. Moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortu eta partekatu, saretu.
- Curriculum-edukietan ahaztua den 'Hezkuntza Afektibo-Sexualari' buruzko edukiak curriculumean txertatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina