2018/01/29

Curriculuma begirada hezkidetzaile batetik astinduz




Bertsoan esan bezala, mundu ideal batean hezkitzetza hitza ez zen beharrezkoa izango.  Gure barnean, gure izaeran barneratuta egongo zelako berez. Bana zoritxarrez, ez da beti horrela. Hezkidetzak lan pertsonala eta inplikazioa eskatzen du, eta mundu guztia ez dago barne kritika eta horrek suposatzen duen guztiari aurre egiteko prest. Eta beraz curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea ez da batere erraza. 

Horrek ez du esan nahi ezinezkoa denik, horren adierazle:  kurtso honetan egon diren eta gauden guztion ikasteko gogoa eta hezkuntza sisteman hezkidetzaren alde lanean, ikasten eta irakasten dauden pertsona guztien ahaleginak daude. 

Gero eta formakuntza gehiago dago eskuragarri hezkidatzeren inguruan. Formakuntza formalaz gain, interneten ere pila bat baliabide daude klik batera. Eta gero eta irakasle gehiago daude hezkidetzan murgiltzeko gogoz, eta curriculuma begirada hezkidetzaile batetik astintzeko  gogoz.

Pasadan urteko ekarpenetatik Amaiak idatzitakoa eta Baliabideak gure egiteari buruz” izenekoa aukeratu dut. Zergatik? Ba batetik aste horretan teorian azaldutakoaren laburpen interesgarria egiten duelako, baina batez ere hezkuntzan hezkidetza lantzeko material didaktiko ezberdin asko aurkezten dituelako. Horien artetik hurrengoak izan ditut gogokoenak: 

Hezkuntza Afektibo Sexuala lantzen duten hainbat material didaktikoa:




* sexuen hezkuntza lantzeko liburu bilduma bat da eta online erosi daitezke. Sexologian aditua den lankide batek komentatu dit benetan baliagarriak direla aipatutako liburuak ;) 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina