Gai honi jira eta bira gabiltza. Hamaika gatazka, gorabehera eta
hausnarketara garamatzan gai amaigabea da orientazioa eta aukera akademikoena.
Bere baitan aurrez landutako arlo guztiak biltzen ditu, beraz, gai potoloa da
esku artean duguna.
Nire aburuz, orientazioa eta aukera akademikoa sexu-roletatik
banatzea ezinezkoa da gizarte honek horrela darraien bitartean. Noiz edo noiz
aipatu dudan bezala, herritik hasi behar dugu iraultza, baina politikariek gure
pentsaera berdina izan arte zaila izango da hezkuntza eredua erabat aldatzea.
Norbaitek badu interesa gizartearen sailkapen dikotomikoa mantentzeko.
Nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko
erronketariko bat guztia naturaltasunez bizitzean dago. Herritar oro kontziente
egitea da helburua. Hori lortzean errazagoa izango da balore ezberdinetako
hezkuntza duen herria sortzea.
Pijama berdearen adibideari jarraituz. Etxean baditut haurrak, eta
beti saiatu izan naiz, ohiko ereduetatik kanpoko opariak egiten, etab. Hala
nola aurten guztiei pijamak egin dizkiet. Baina nolako pijamak? Niri kolore
biziak gustatzen zaizkit: berdea, laranja, morea… ia ezinezkoa egin zaigu
kolore horietako pijamak aurkitzea. Multinazionaletan arrosa eta urdina
koloreak gailentzen ziren (noski, eta sexuaren arabera sailkatuak); herriko denda
txikietan errazagoa egin zitzaidan
koloreak topatzea, baina hala ere nahiko zail. Hona hemen googlen “pijama de niño” eta “pijama de
niña” esaldiak jarrita agertzen diren
irudiak:
Gainbegiratu hutsean argi ikus daiteke argazki bakoitzean ze
kolore gailentzen den. Haurren arropetan bi kolore hauek gailentzen direla
ikusi ohi dut ikastetxeetan, baina egia da gurasook erosten dugula haurren
arropa. Beraz, gurasoen kontzientzia dago horren atzean. Dena den, kontziente
izanagatik ere, merkatuan sexu generoa markatzen ez duen arropa aurkitzea oso
zaila da. Nahiz eta gurasoak kontziente izan egoeraz, batzuetan merkatuaren
engainuan erortzen direla esango nuke.
Hori horrela, gure erabakietan gehiago pentsatzeko eskatuko nieke
herritarrei, hau ere erronka gogorra litzateke.
Azken finean haurrei beren bidea zehazten badiegu, ez dute askatasunik
sentituko direna izateko, edo eta izan nahi dutena aukeratzeko. Eta horrek
ondorioak izango ditu. Txikitatik mugarik eta bide zehatzik ez bagenie
erakutsiko errazagoa izango litzateke nor bera den bezalakoa izatea, eta lagun hurkoa
den bezalakoa onartzea. Gure hautua eredu ezberdinak erakustea izan behar luke.
Aurrekoa laburtuz honako erronkak
zehaztuko nituzke:
-Herritarron kontzientzia zabaltzea
-Heldua haurraren aukerarekin ez lotsatzea
-Mugarik eta bide zehatzik ez irakastea haurrei
-Eredu ezberdinak ikusaraztea (familia ereduak, orientazio
sexualak, ogibideak, eta.)
Aurreko urteko postei begira, oso material interesgarriak aurkitu ditut. Dena den, bat
aukeratuz, Maite A.S.ren posta aukeratu dut. Hausnarketa osoa eta sakona
egiteaz gain, hainbat adibide eta baliabide egoki eskaintzen ditu.
Baliabideekin jarraituz, ipuinak hezkuntzan lantzeko aproposak direnez, ohiko
estereotipoak hausten dituzten ipuin batzuk proposatuko ditut:
HAUR LITERATURA_Narrazio ez sexistak
|
|||||
IZENBURUA
|
ARGITALETXEA eta URTEA
|
EGILEA
|
ADINA
|
||
1
|
Aitaren
sekretua
|
Emakunde,2008
|
Karmele
jaio
|
0-6
|
|
2
|
Txanogorritxu eta Otso Beltxu
|
Ttarttalo, 2005
|
Kukuxumuxu
|
4-12
|
|
3
|
Urdaburutarrak
|
Kalandraka,2006
|
Antony
Browne
|
4+
|
|
4
|
Norak suhiltzailea izan nahi du
|
Elkar, 2003
|
Arantxa Iturbe
|
0-6
|
|
5
|
Kili
Txikia
|
Ttarttalo,
2013
|
Mario
Ramos
|
3-7
|
|
6
|
Marixorren deskuidoak
|
Erein, 1992
|
Renada Mathieu
|
5+
|
|
7
|
Mari
Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari?
|
Elkar,
1997
|
Seve
Calleja
|
5+
|
|
8
|
Antton eta neskak
|
Alberdania, 2008
|
Ole Könnecke
|
0-4
|
|
9
|
Pinto
oilarraren ezteiak
|
Txalaparta,
2011
|
Juan
Alfonso Belmontes
|
5+
|
|
10
|
Arratsalde euritsua
|
Elkar, 1987
|
Maria Leonard
|
5+
|
|
11
|
Arturo Y
clementina
|
Lumen,
2001
|
Adela
Turin
|
4-8
|
|
12
|
Ni un besito a la fuerza
|
Populares libros, 1994
|
Marion Mebes
|
4-8
|
HAUR LITERATURA_Familia motak
|
||||
IZENBURUA
|
ARGITALETXEA ETA URTEA
|
EGILEA
|
ADINA
|
|
1
|
Kamile-aita eta ama ez daude haserre.
|
Ttarttalo, 2007
|
Aline de Pétigny
|
0-4
|
2
|
Kamile-lagun artean
|
Ttarttalo, 2006
|
Aline de Pétigny
|
0-4
|
3
|
Eki adoptatua da
|
Ttarttalo, 2011
|
Antxiñe Mendizabal
|
0-6
|
4
|
Izarrek bi familia ditu
|
Ttarttalo, 2011
|
Antxiñe Mendizabal
|
0-6
|
5
|
Ametsek bi ama ditu
|
Ttarttalo, 2011
|
Antxiñe Mendizabal
|
0-6
|
6
|
Loreak ahizpa txiki bat du
|
Ttarttalo, 2011
|
Antxiñe Mendizabal
|
0-6
|
7
|
Pirritx Maiteminduta
|
Elkar, 2015
|
Uxue Alberdi
|
0-6
|
8
|
Kangumea
|
Ttarttalo, 2006
|
Diana Kimpton
|
0-6
|
9
|
Kattalin eta amaren tripatxoa
|
Ibaizabal, 2004
|
Liesbet Slegers
|
0-4
|
10
|
Matxalen barnetegian
|
Ibaizabal, 2008
|
Pierre Le Gall
|
+5
|
11
|
Just like them
|
Tiny Tornado, 2010
|
Lawrence Schimel
|
0-6
|
12
|
Anita y sus dos mamas
|
Molinos de viento, 213
|
Dario Gernandez
|
0-6
|
Ikusiak ikusi, honakoa da ORIENTAZIOAren nire laburpena edo mezua:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina