#BegoñaB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#BegoñaB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/05

Azken amaiera, azkena ez dena

Jadanik ikastaroa amaitu dugu,edo agian ez, Hezkidetzaren inguruko ikastaroa honek bere baitan  prestakuntza-ebaluazioa edukitzetik, ebaluazio prestatzaile bat hedatzera lortu baitu. 



Ikastaro honetan zer ikasi dudan ez da erreza zehaztea; agian bat aipatzekotan, hezkidetzaren betaurreko moreak jazteaz gainera, betaurreko horiek erabili behar diren kontestuak identifikatzea aipatuko nuke.  

Bestalde, norberaren bizitzaz sarri hausnartu beharra izan dut, eta benetan, hauxe izan da niretzat aberasgarriena. Askotan hartutako erabaki, jokaera eta aberren zergatiak ezezagunak dira; beste batzuetan, berezia zarela uste duzu. 

Parte hartzaileen ekarpenak oso aberatsak izateaz gainera, berriak eta freskoak izan dira askotan; gazteen eskaintzen dituzten frekurak nabaritu ditut sarri.  Horretan duda barik, teknologia berrietan duten prestakuntza argi ikusi dut. Teknologiak direla eta, esan behar dut aste batzuetan estresa eragin zidatela; gaur egun, estresa desagertu egin da, eta ikasitako prestakuntza teknologikoa beste lan batzuetarako erabiltzen ari naiz.  

Hiru sentimenduk lotuko lituzkete esandako eta sentitukoa ikastaro honetan: aberatsa, sentikorra eta berria. 

Amaitzeko, guretzat kanta ezaguna datorkizuet, aldaketa txiki batzuk eginda noski 😊  

Gu hezkidetzaz, zu zergatik ez 
Gu hezkidetzaz, zu zergatik ez. 

Hezkidetza putzu sakon 

eta ilun bat zen
Hezkidetza putzu sakon
eta ilun bat zen.

Eta guk denok ur gazi bat 
atera genuen 
handik posez
Eta guk denok ur gazi bat
atera genuen
handik posez. 

(Urko, 1976 -moldatua-)




2020/03/14

Tratu onak tantak bezalakoak dira, denak beharrezkoak



Tratu onak tantak bezalakoak dira, denak beharrekoak. Zer esan adierazi nahi dut horrekin eta zergatik irudi hau? 
Ura multzo gisa definitzen dugun arren, jakin badakigu ur tantez osotua dela. Antzera begira daiteke hezkidetza  kontua, eta ere berean  tratu onak  adierazterakoan. 
Ondo sentitzea ez da bakarrik norberaren kontua, besteen kontua ere bada; sentimendu bakoitzak eta momentu bakoitzak koloreak ditu, antzekoak izan daitezke baina ez berdinak. 
Euskarria autoestima da, hortik bertebratuko baitira gora doazen ur tantak; bestalde, pertsonak jasotako ur tantek bertebratuko du haren autoestimua.

 Ikasleekin zer landu?
  • Ni Ogros ni Princesas proposamena asko gustatu zait DBHko ikasleekin lantzeko.  Hezkuntzan lan egiten dugunok badakizu gai honen ahulezia edo eza handia dela, eta behar daba are gehiago bigarren hezkuntzan. 



  • Horrez gainera, adibidez DBH4. eta batxilergoan bideo hau ikusteko eta komentatzeko jarduera proposatuko nuke: BBVA-n antolatutako hezkidetzaren inguruko programako elkarrizketa.
 



Aurreko edizioetatik Patricia Oregik egindakoa aukeratu dut KALITATEZKO HARREMAN POSITIBOAK SUSTATUZ (2018/03/20) http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/kalitatezko-harreman-positiboak-sustatuz.html. Estilo desberdina erabili arren biok abiatu gara gune beretik, norberak bere buruarekiko duen sentimendu.  Hortik abiatuz uste dut norberaren izatea baloratzea dela lehengo ikasgaia bai eskolan zein familian eta gizartean. Suposatu dezagun eraikuntza bat egin nahi dugula, behar bada badakigu nolako itxura izan behar duen, baina ez dugu erreparatu itxura hori aurreikustea ez dela nahikoa, ahula izan daitekeelako, agian behar dugun guztia ez duelako izango,... ez dugu pentsatzen eraikuntza horren zutabeak zeintzuk izan behar diren, nola egon behar diren ezarrita, zer lur edo harrokarekin bat egin behar duten...
Orain dela hilabete ikastetxe batean egon nintzen, bertan erronka argi zuten pertsonaren ongizatea zen.

Patriciak egin duen bezalaxe neuk goian aipatutako proposamenarekin batera beste hauek ere aipatuko nituzke:

2020/03/05

ONTXE BAI, BAIETZ !!

NEURE BURUA ETA BESTENA ULERTZEN DITUT

 eta 

Hauxe izango litzateke nire leloaren proposamena ikasleekin lantzeko. Bigarren hezkuntzako taldeetan landuko nuke. Garai horretan aldaketa asko eta arinak suertatzen dira, eta aurrera bideratzeko heziketa, lehengo norberaren burua ezagutzen ari behar dugu. Euren bizipenetatik abiatu behar da, horretarako lehengo eta behin leloak zer sentiarazten dieten galdetuko nieke. 

Aste honetan landutakoak indakeri matxistari aurre egiteko hura izeber gisa begiratu behar dugula ikasi dugu, 




manifestazio batzuk ezagunak dira jadanik, baina beste batzuk oraindik azaleratu beharrekoak. 

Astean landutako puntuen artean batzuk nabarmendu nahiko nituzke: 

  • Gizonengan arreta jartzea ezinbestekoa da, gizonek ere borrokatu behar dute matxismoaren kontra, bestela ez da guda hau irabazterik. 
  • Maitasun erromantikoaren mitoaen eta ideologiaren deseraikuntza ezinbestekoak dira. Honetan identifikatuta sentitu izan naiz, seguraski emakume askoren antzera. Emakumeok maiz gaude prest sakrifikatzeko, horrla irakatsiak izan gara eta. 
  • Mikromatxismoak sarritan ezkutuan dauden egoerak dira, sutilak baina batzuetan oso mingarriak.
  • LGTBIQ+fobiak: nor naiz ni beste bat baztertzeko? Niretzako nahi ez dudana zergatik nahi dut beste batentzako? Agian, ezezaguna denak bildurra ematen didalako? 
Aurreko edizioetako "Me gustan rasurada". Mikromatxismoak agerian (201/11713) Bihar-ek egindako. Bere ekarpenak ildo desbedinak hartzen ditu, kritika, umorea eta lantzeko proposamenak. http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Genero-indarkeria. Bere lanean bideo honi beta ematen dio, oso interesgarria dena. 




Bestalde, pertsona ezagunen adibideak ekarri nahi ditut, non matximoen adierazpenak agertzen diren. Gazteekin lantzeko apraposak izan daitezkeela uste dut. 



https://smoda.elpais.com/moda/actualidad/machismo-disfrazado-de-amor-romantico-4-anti-ejemplos-que-deja-2018/







2020/02/29

GATAZKA ETA ARTILE-KORAPILOA



GATAZKA ETA ARTILE-KORAPILOA

Gehinetan, gatazken aurrean esku hartzen dugunerako gatazkaren artile-korapiloa eginda dago. Bertan pertsonak, informazio ezberdinak -artile-hari ezberdinak- sartuta daude, 

eta koska da, nondik hasi?


Horregatik, aurreko edizioko Irati Mendigurenen egindako ekarpen hau ekarri nahi izan dut Noren bakea eta noren gatazka?(2018/03/07) http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/noren-bakea-eta-noren-gatazka.html. Hark egiten duen galdera aztertzea oinarrizkoa dela uste dut; gehinetan, gatazkan parte hartzen duten alderdien begiradak ezberdinak baitira: batentzat bakea da egoera, bestarentzat ostera gatazka dago.  
Beraz, nola lagundu aukeratzen, artile-korapilo horretatik atera behar den lehen artilezko haria zein den?  

 
Argi dago gaztazken kudeaketari garrantzia ematen ari zaiola, hainbat proposamen, plan martxan jarri dira leku, herri, ikastetxe... etan. Horien adibideetako bat 

Uste dut ipuinak tresna oso potenteak direla gogoetak, sentimenduak...adierazteko, eta horietatik abiatuta behar diren estrategiak lantzeko. Ildo horretatik, Pacon Cascón-ek egindako hausnarketari 

https://youtu.be/-Y629k27cWo

feminismotik gatazkak eraldatzeko irizpideak gehituko nizkioke eta Gilliganek (1982) eta Noddingek (2009) egindako hausnarketak, non ageri gelditzen dira, emakume gehinenek helburu zehatzekin mugitzekin garela gatazken kudeaketan. Horrek esan nahi dugu genero ikuspegia gatazken begiradan gain, kudeaketan ere egon egon behar dela. 
 











2020/02/22

Heziketa-afektibitatea bikotea

HEZIKETA-AFEKTIBITATE BIKOTEA

Aste honetan heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileari erreparatu diogu, erronka handia duda barik. Egungo gizartean afektibitatearen presentzia eza nagusia baita. Behin baino gehiagotan saitu naiz adierazten hezkidetza ez dela irla isolatua, egungo paradigmaren besteak beste, islada dela. 
Eskatutako lanaren barruan hitzen zopa egin du. 
Hainbat urte irakaskuntza eraman eta gero, gero eta argiago dut ikastaro honetako kontzeptuek, ikuspuntuak... ditugun arazo askori begiratzeko eta hausnartzeko balio dizkigutela; oraingo honetan afektibitatea bera. Duda barik hezkidetzailearen aldeko borrokan gaude.  Zenbat pertsonek ez dute inoiz izan afektibitate minimorik euren bizitzan zehar? Nondik abiatu gaitezke eskola esparruan afektibitatea bermatzeko? Behar bada, heziketa afektibo-sexuala bidea izan daiteke horretarako? 

Aurreko jarduera batean, irakasleok honen inguruan jasotako gabezia argi ikusi dut, orduan nola ten aurrera?

Aurreko edizioetako lanean hauxe aukeratu dut: Tabuak apurtzen! (2018/03/05) Irati Gaztelurrutiarena.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/astehonetako-gaia-lantzen-ibili-naizen.html 
Oso interesgarria irudi zati, bere esperientziatik abiatzen delako; horixe da askotan falta dena, eta horixe da tabuetako bat -norberaren sentimenduez berba egitea-.  
Nik neuk ere, gai honen inguruan ama izan naizenean izan ditudan hutsuneak argi ditut, nire gurasoak baino irekiago naizela  badakit, baina sexualitatea ikasgai pendientea izan dela argi daukat.  Uste dut, nik bizi izandakoa arrunta dela, beraz hemendik aurrera nola jarraitu neure buruari galdetu beharko nioke. 

Sexualitatea norberaren izate intimoan kokatuta dago eta hortik dator zailtasuna.  

Bideo hau ekarri nahi izan dut: Animamos en la diversidad. 

   https://youtu.be/EOI0QyxItBU

https://youtu.be/EOI0QyxItBU

Heziketa afektibo-sexula hezkidetzailea bideratzeko proposamen bi aipatuko ditut: 
  • Eskola komunitate osorekin afektibitatea landu, gai ezberdinekin lotuta (ikasketak, harremanak, sexualitatea) . Hitzaldiak edo tailerrak izan daiteke. 
  • Geletan, programa bat finkatu eta maila guztietan landu. Horietan afektibitatetik afektibitate-sexualera bideratu lana. Horretarako urteko plangintzan sartu, zehaztu noiz, nork...
 

 

2020/02/16

Hausnarketak eta bideragarritasunak

HAUSNARKETAK eta BIDERAGARRITASUNAK

 Aste honetako gaia, bai badela fina ten egiteko, sexu-identitateak eta sexu-adierazpenak! Aurreko asteko gaiei lotuz gero, konplexotasuna ez da makala; hortik dator egindako quozio hau.

 Quozioan adierazten den bezalaxe, errealitatearen dimentsioak direla uste dut nik, besteak beste noski. Generoaren gaia nahiko argi gelditu zitzaidan aurreko astean, baina aste honetakoak oraindik ez ditut guzti argi ikusten. Horren inguruan joan dira nik gaiaren hasieran egindako hausnarketak. Bi baino ez ditut: (1) sexu-dikotomia ez da nahikoa, ez da nahiko sexua duten animalia guztientzat?; (2) zer garen galdetuz gero? erantzun horretan umeak zer identifikatzen neska ala mutila izateaz?. Zer gertatzen da 5 aste 3/4 bitartean sexu identifikazio kasuan? 

Aurreko edizioetako aipamen bet hauxe da:  IXIk egindakoa  (2019/10/28)

Sexu-genero sistema apurtuz askatasunean hezi) 

hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/sexu-genero-sistema-apurtuz.html

Uste dut gako hor dagoela, dugun honetatik haratago -askatasunerantz- nola joan, eta horretarako dua barik apurketak egon egon behar dira. 

Honen inguruan hurren esteka interesgarria izan daitekeela uste dut: https://chrysallis.org.es/ni-varon-ni-mujer-que-es-el-genero-fluido-y-quienes-se-identifican-asi/


 Gai honetan planteatzen diren erronkeei aurreko egiteko, interesgarria iruditu zait steilasek egindako materilak https://steilas.eus/es/2015/05/14/genero-eta-aniztasun-sexualerako-gida/





 Gonbidatzen zaituztet irakurtzera Nere Sancho-ren lana Hezkideza, sexu hezkuntz. biografia positiboak erikitzeko aukera. Berak hau lantzeko proposamen ezberdinak egiten ditu (http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20090201/hezkidetzaz-sexu-hezkuntza-biografia-positiboak-eraikitzeko-aukera).




Askatazunerantz gai hau bideratzeko esparru ezberdinak daude. Alde batetik, hausnarketa eta bideragarriak diren proposamen zehatzak behar dira. Ildo horretatik, uste dut erakunde anitzak horretan dabiltzala. 

Behin eta berriro esan dudan bezala, zailtasuna sexu-anitzak kontzeptuan eta sexu-identitatean ikusten dut. horregatik zaila egiten zait ulertzea Josebe iturriozen hitzak "Ni Josebe naiz, Josebe-Joseba, erdizkako zerbait naiz, leku batean ez bestean egon gura ez duena"  Josebe-Joseba izatea aukera daitekeen zerbait da??
Horrekin lotura, eta argitubarik sexu eraikuntza nola bideratzen den, nola esan dezakegu sexua ere eraikuntza soziala dela? Oraindik jarraitzen dut hau guztia argi ikusi barik.

2020/02/09

Pisutsua ezta? Orain, zer?

Pisutsua ezta? Orain, zer?

 Meme honekin, historian zehar emakumeok daramagun identitate-pisua azpimarratu nahi dut. Gizonek ere badute eurena, baina emakumeok horretaz berba egin arte bazirudien existitzen ez zela.

 Identitateen garapena eta gakoak, gai konplexua da, eta nire ustez oso garbi ez dagoena. Prozesu konplexu honek, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen ditu. Beraz, identitatea, pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duen ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Identitatea, azken batez, eraikuntza pertsonala eta soziala da.  

Hori horrela izanik, ados nago identitate bi baino gehiago daudela esateaz, baina zaila egiten zait ulertzea identitate-tipo batzuk, hala nola cuirgenero/queergenero, hirugarren genero, agenero, intergenero, bigenero, poligenero, pangenero. Identitatea, nire ustez ez da era konszientean alda dezakezuna, barnekoa. Nola da posible adibidez, alderdi biologokien aldaketa prozesu hauetan? nola da posible prozesu psikologikoek duten eragina bat-batean aldakorra izatea? 
Seguraski, ni neuk ere nire prozesua behar dut hau guztia argi izateko. 

Aurreko urteko proposamena (2019/02/17): Anak egindakoa Identitataren garapena
hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/identitateen-garapena.html
Ekarpen hau aukeratu dut, Ekai ondarrutarrari omenaldi bat egin nahi diodalako. Ni ondarrutarra izanik, Ekainen kasuak benetan bizitzaren inguruko panorama berrikusten behartu ninduen. Aukera izan nuen, gurasoekin harreman estua duten pertsonekin horretaz apur bat berba egiteko. Institutuan onartuta zegoen, herrian beste pertsona trans bat bazegoen, onartua ere bai. Hala ere, norberaren buruaz beste egiteko pertsona gazte batek, gizartea zertan ari da? 



 https://youtu.be/920UgxAD5c0




Anak Heziberriren inguruko zehaztasun batzuk biltzen ditu, hala nola sexu-joeren aniztasuna eta genero-aniztasuna. Gai potoloak biak, eskolako egunerokotasunean errezak manejatzen ez direnak. 

HEZIBERRI (236/2015 Dekretua) https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/01/1600141e.pdf: markoaren esaldi batzuk aipatu nahiko nituzte, genero-identitatearekin zerikusi handia dutenak: 

Eskola inklusiboan haur eta gazte guztiek jasotzen dute hezkuntza, nolanahikoa ez baizik eta kalitatezkoa, guztiei aukera berdinak ematen dizkiena modu justu eta zuzenean. 
Eskola inklusiboak ikasle guztiei eskaini behar dizkie aukerak eta laguntzak garapen akade-mikorako eta pertsonalerako, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak lortzeko. Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena.
Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.


Beranduago, ikasleen irteera-profilaz berba egiten du, baina nire ustez hau hau hobeto garatu behar da.


Hezkuntza Sailak dokumentu interesgarria argitaratu zuen: Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa duten eta haien familiei laguntzeko . 
 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezkuntza_ikuskaritza_dok_abi/eu_def/adjuntos/Protokolo_trans_e.pdf


Zientziarako konpetentzian, adibidez, Heziberriko dekretuko curriculumean honelako hauxe aipatzen da:
Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.


Konpetetziaren garapena bermatzeko irizpideak:


   Lantzen den jakintza genero-estereoptipoak apurtzeko diseinatuta dago edo kanpoan daude?.

   Lantzen den jakintzak genero-identitatea kontuan hartzen du?

   Lantzen den metodologia zientifikoak genero-identitatea kontuan hartzen du?

   Bizitzako alor eta egoeretan identitate-aniztasuna islatuta daude edo kontuan hartze da?
   Testuinguruek identitate-aniztasuna islatzen eta sustatzen dituzte

Hala eta guztiz ere, dakigun legez, curriculum ezkutua aldatzea ez da atzo arratsaldeko kontua, hausnarketa sakona egin beharra dago. Horrek eskatuko luke, jarritako irizpideak ebaluatzea, ebaluatzen ez dena galtzen baita.  

Amaitzeko bideo hau aukeratu dut:  Un mundo sin etiquetas/Wendy Ramos. Uste dut genero-identitateak etiketekin lotuta dagoelako.


https://www.youtube.com/watch?v=TG0wqcct2B4

2020/01/25

Orientazioa ez da gauerdiko eztula


Orientazioa, ezta gauerdiko eztula 

Hezkuntzako beste altxorra dugu oraingo honetan orientazioa. 

Orientazioa bideratzen denerako lapikoan heziketa-osagai gehienak aspaldian sartuta daude: nesken autokonfidantza falta, curriculum androzentrikoa, hizketa sexista eta errepresentazio falta, espektatibetan genero-kutsadura nabaria.  Beraz, nola ten tortilla honi buelta emateko hain epe laburrean?

Agian, Torrentek du erantzuna? 😛



Marian Morenok emandako aholkuez gain, asko gustatu zaizkit Amparo Tomé egindako txosteneko konparaketak, bat nator esandakoaz:
arrakasta/adiskidetasuna; isiltasuna/harrokeria; porrota/perfekzioa/edertasuna/bazterkeria; pasibotasuna/agresibitatea/amore ematea/zigorrak jasotzea.

Guzti honegatik esan nahi dut orientazioa ailagatzen denerako plater erdia baino gehiago eginda dagoela. Aste honetako bideoak argi erakutsi dute zer esaten ari naizen.

Ildo honetatik jarraituz asko gustatu zait aurreko edizietatik Amaia Chuecarena aukeratu dut: Non nongoa, han zangoa.
hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/non-gogoa-han-zangoa.html


Bera ondorio hauetara ailagatu zen bere lanean: 
  • Neskekin haien autokonfiantza sendotu; neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu
  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. 
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea: elkarbizitza arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta. Parte hartze parekidea sustatzea: nesken autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak zabaldu.
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
Bere lanean bideoan aportazioak oso interesgarria izan dela uste dut.

Platerraren zati handi eginda dagoela esan arren, oraindik badago betarik, badago aukerarik. Hortik abiatuta hurrengo bideoan datorrena: 




El concurso "El trabajo en 2030", inciativa puesta en marcha por el Future For Work Institute con el objetivo de propiciar que las nuevas generaciones se interesen y conversen sobre los desafíos del futuro del trabajo del que serán protagonistas ha elegido el proyecto "La Entrevista", elaborado por Carlota, David, Diego, Andrea y Laura, alumnos del Centro Educativo Juan Comenius de Valencia, como ganador de su segunda edición.
"El motivo por el que hemos premiado este video es porque recoge de manera creativa varios de los desafíos que nos depara el futuro del trabajo", apuntan desde el FFWI. "En él se aprecia la diferente visión del mundo del trabajo que tienen los jóvenes de hoy respecto a la que tienen sus padres y también deja en evidencia cómo nosotros, los padres, podemos estar transmitiendo inconscientemente a nuestros hijos nuestros paradigmas respecto al trabajo".

Bideo honek gauzak apurka-apurka aldatzen doazela erakatsi nahi digu.  😊😊

2020/01/20

Curriculumarri noiz ten?

CURRICULUMARI NOIZ TEN?

Eskola hezkidetzailerantz urratsak emateko, curriculumari ten beharra daukagu, bestalde gauerdiko eztula ez da hau, irakasleon barrena ikutzen baitu. Sarritan ikastetxeetan, leku publikoetan eta dokumentu publikoetan aldaketak onartzeko prest agoten gara; baina gelako  lana mahaia  gainean jarrri  behar denean, ez gara izaten hain irekiak. Ikasleek ordu gehienak gelan egiten dituzte eta hortxe da egin beharreko aldaketa, beste esparruekin batera. 


Sarritan irakasleok era autonomo eta isolata aldaketak burutzen ditugu, baina gehienetan ez dira era sistematikoan egiten, anekdotikoak izaten dira; asko jota, hurrengo urtean ere errepikatuko dituenak. Horren arriskuak lana eta aurrerapausuak galtzea -bai irakaslea jadanik zentroan ez dagoelako edo beste eginkizuneatan jarduten delako- izan daiteke.


Lan sistematikoak, partekatuak, kooperatiboak abentaila asko ditu:

  • hausnarketa sakona bideratzea posibilitaten du
  • efikazia handiagoa lortzen da
  • erresgistroak izatea ahalbideratzen du
  • transferigarria izatea  errezagoa da


Baliabide hezitzaileak erabiltzeak esan nahi du horiek esparru ezberdinetara moldatu daitekezkeela, konpetentzia anitzetan lan daitezkeela, pertsona malguagoak hezitzen egongo garela. 


Honen inguruan neure ideien-hodeia:

Denok gara geure aurreideien eta aurreiritzien preso. Adibide modura Einstein dugu. Berea da esaldi hau:  

"errezagoa da atomo bat apurtzea aurreiritzia aldatzea baino",  

...haren ikerketaren  historian ostera, bere emaztearen papera guztiz baztertua utzi zuen.Gaur egun dakigunez, haren emazteak izugarrizko papera izan zuen Erlatibitatea teorian.

https://www.bbc.com/mundo/noticias-46279558


Eremu hezitzaileetan baliabideetan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategia erabilgarriak:
_animatu neskak laborategiko tresnak manipulatzen, bereziki teknologiarekin lotutakoa (voltimetroak, anperimetroak, brokak...).
-animatu mutilak gelako garbitasunean parte hartze aktiboa hartzen, bereziki kontuan hartzeko laborategiko praktikak saioetan.
-zientziaren ideia klabeak lantzerakoan emakumeen ekarpenak begiratu irakaskuntzan txertatzeko. 
Baliabide gisa:
  • Mujeres con ciencia proiektua EHUak Catedra de Cultura Ciencificoan sartuta dago. Urteak daramatzate zietziaren irakaskuntzan aldaketak bultzatzen. 
https://mujeresconciencia.com

https://mujeresconciencia.com/2017/01/14/shescience-ciencia-con-perspectiva-de-genero/

Aurreko edizioetako ekarpen hau aipatuko nuke: Andonik 2019an egindakoa.
Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu
http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/baliabideak-saretu-eta-elkarlana.html
Berarekin bat nator esaten duenean: "ez nuke ahaztu nahi irakasle eta eskolan dabiltzan gainerako eragileek duten garrantzia, gure bitartez jasotzen duten curriculum ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta material egokia eduki irakasleon komentario edo iritziekin bertan behera bota ditzakegu liburuetatik edo curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea. Beraz, funtsezkoa da inplikatuen sentsibilizazio lortzea eta formazio trinkoa izatea, dugun parekidetasun gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira".

Hezkuntzaren klabe nagusienetarikoa irakaslea da, hortik dator aberastasuna eta pobrezia ere bai.