Partaidetza parekidea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Partaidetza parekidea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/01/17

Zuk aukeratu: parte ala aparte?

 

Hasteko, aurreko urteko blogeko sarreren artean “Eraldaketa partaidetzaren bidez” deitzen dena aukeratu dut gizarte eraldaketa asko interesatzen zaidalako eta, noski, partaidetzak ekarpen handia egiteko duelako alor horretan. Gainera, oso interesgarria iruditzen zait Debagoienan alor horretan egiten ari diren lana, postean aipatzen dena tarteko, eta hurbiletik bizi ditut partaidetza prozesu horietako batzuk. Bide beretik, Iruñeko Udaleko partaidetza saila ere kontuan hartzekoa da, ekimen interesgarri ugari jartzen baititu martxan.

Bestalde, inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzeko eskatu digutenez, nik moldaketa bat egin nahi nuke beste alor bateko ekimen batetik abiatuta. 2016 urtean Donostia Europako Kultur Hiriburu izan zenean martxan jarri zen “Energia olatuak” deitzen zen ekimen bat. Bertan, herritarrek proposatutako ekimenak diruz laguntzen ziren eta zein proiektu finantziatu erabakitzeko errolda bidez aukeratzen zen herritar talde bat. Hemen dago azalduta zehatzago: 



Proiektua bera baino, kasu honetan, herritar talde horrek erabiltzen zuen metodologia da gehien interesatzen zaidana. Izan ere, iruditzen zait hezkuntzarako esportagarriak diren zenbait kontu badaudela. Adibidez, herritarrek (edo, gure kasuan, ikasleek) egindako proposamenak ahalik eta modu sinple eta eraginkorrenean jasotzea. Gero, kuantitatiboki eta kualitatiboki baloratzea jasotako proposamenak eta, horretarako, talde hetereogeneoa osatzea. Gure kasuan, talde hetereogeneo horretan adin desberdinetako ikasleak izan daitezke, kasuaren arabera, edo baita ikas-komunitate osoa ordezkatuko duten kideak ere.

Azkenik, nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu ditudan aspektuen artean “Tertulia dialogikoa” deitzen den ekimen bat aipatu nahiko nizueke. Agian “tertulia dialogiko literarioa” da burura etorri zaizuen lehen adibidea, baina ez du literaturarekin lotuta egon beharrik, badaude bestelako tertulia dialogikoak ere. Irakaskuntza dialogikoa oinarri hartuta metodologia bat planteatzen da tertulia dialogikoen bidez. Laburbilduta, zazpi printzipio ditu metodologia honek eta, hain zuzen ere, horietako bat da berdintasunezko elkarrizketa. Hori lortzeko, moderatzaileak banatzen ditu modu orekatuan tertulian parte hartzen duten kideen hitzartzeak. Oso harrera ona du ekimenak eta parte hartze parekidea lortzen da.


2023/01/15

ETA NOR ZARA ZU NIRE PARTE-HARTZEA KUDEATZEKO?

 

ETA NOR ZARA ZU NIRE PARTE-HARTZEA KUDEATZEKO?




Hori galdetzen diot nire buruari eta hori galdetuko nieke gizonei, banan-banan, betikotasunak aukera emango balit. 
Hori galdetu nieke kolore gorritik, haserrearen eta suminduraren koloretik.
Baina... nor zara zu gure parte-hartzea kudeatzeko, gure parte-hartzea debekatzeko, gure parte-hartzea zure interesetatik maneiatzeko?
Baina... nor zara zu parte-hartzeko gure bere-berezko eskubidea lapurtzeko?

Hori guztia da barrutik ateratzen zaidana gaia aztertzen dudanean eta gaiari buruzko aspektu desberdinetan sakontzen dudanean.

Baina... abestiak esaten duen bezala... HEMEN GAUDE ETA POZTUTZEN NAIZ 

                                                                                  Hemen  gaude indar guztiarekin eta alaitasun osaoarekin. Hemen gaude, orain more kolorearekin, gure borrokaren kolorearekin.   
                         Eta hemen gaude hegal handiekin hegan                    egiteko eta gure eskubide guztiak                              konkistatzeko. Eta hemen gaude                                BERDINTASUNA lortzeko.
         
Baina ust dut ariketan eskatutakotik alde egin dudala, 😏 beraz...goazen lotura.

Gaiarekin lotutako kontzeptu asko azpimarratuko nituzke eta hitz askok gaiaren mamia isla dezakete, baina batzuk aukeratu behar direnez hauexek sartu ditut letra-zopan: 




Aurreko edizioeteko ikastarokideek egindako posta Leire Garrorena aukeratu dut oso argi azaltzen duelako zer den partaidetza, zergatik partaidetza eta zer egin eskoletan ikasleen partaidetza lortzeko. Horrez gain, baliabide interesgarriak konpartitu ditu. 

Horren harira, nire ikuspuntutik, beste baliabide baliotsua Urtxintxarena da. Elkarte horrek, bere prestakuntza-atalean, oso ikastaro interesgarriak ditu hezkidetzarekin eta partaidatzearekin lotuta.

Eta aurkitu dudan beste baliabide interesgarria Emakundearena da: "Emakumeak eta zaharrak: botere eraldatzailea eraikitzen jardunadia (2022ko ekainak 08)"




Esteka horietan ponentei buruzko informazioa aurki dezakegu eta jaurdaldiaren bideo osoa dago. Luzea da, baina pena merezi du. 

Eta amaitzeko, teknologia munduan emakumeen parte-hartzekoari buruz hitz egin nahi dut. 

Datuaen arabera, emakumeen %50ari teknologia berrietan parte hartzea kostatzen zaio. Ematen du teknologia berriekiko beldurra eta errespetua arrazoi nagusienak direla, baina nik beste aspektu bat aipatuko nuke, behintzat nire ingura behatu dudan arabera, eta adina da. Nire eskolan, adibidez, adin gehiago daukaten pertsonei gehiago kostatzen zaie digitalizazioarekin lotutako gauzak aurrera eramatea eta sare sozialetan haien partaidetza txikiagoa da. Gazteen artean, aldiz, nik ez ditut emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ikusten.
Eta arrazoai oso arraza da: adinekoentzak gauza guzti hauek nahiko berriak dira eta oso arin doaz dena barneratzeko. Berriz, gazteak teknologi berriekin jaio eta hazi dira, ondorioz euren bizitzako parte bat da. 

Baina beste leku batetik dago, noski, patriarkatuak uzten digun esparrua. 😠


 

                              BALIO DUDALAKO!

Emakumeen ikusgarritasunean, sozietate honetan, urratsak ematea premia bat da. Zientzia ikerlarien artean, 2019an Bilbon, minbiziaren ikerkuntzari buruz antolatutako  jardunaldietan emandako datuen  ehunekoak, errealitatea zein den agerian uzten dute. Adibide giza jartzeko: minbiziaren kontra antolatutako 2019ko EAEko ikerketa proiektuan parte hartzaileen artean  % 60koa, emakumezkoak izanda gidaritza postuetan, %20an  besterik ez da  aurkitzen. Bestalde, gaur egun, Nobel sarietan  %10 baino besterik ez da emakumezkoek hartzen duten ikusgarritasuna . 

Arkaitz Carracedo CIC Bioguneko ikerlariak eta ASEICA (estatu mailako minbiziaren ikerlarien elkartea) kidearen esanetan emakumeen lidergoa babesteko “emakumeei lidergoan formakuntza eman behar zaie  eta inertziaz emandako desberdintasunak desagertzeko gakoa da”.

Bestalde, argi dago kontzientziazio nabarmena dagoela emakumeek kargu politikoetan duten parte-hartzeari dagokionez, baina oraindik ez da nahikoa. Pentsamolde, kultura eta autoestimu kontua da, eta aldatu eta indartu egin behar dira.

Baina zer gertatzen ari da?

 

Nire ustez, faktore giltzarri bat dago emakumeen gizarte-garapenean edo partaidetzarekin eta lotura zuzena du autoestimu-, autokontzeptu- eta konfiantza garatutako mailarekin. Izan ere, autoestimu, autokontzeptu eta konfiantza horiek gara ditzakegu, eta horiek zuzenean lotuta daude gure gizarte eta familia-ingurunean haurtzarotik eta bizitzan zehar, izandako esperientziekin. Ildo horretan, hainbat faktorek eragin zuzena izango dute gure autoestimuaren eraikuntzan, hala nola bakoitzak bere gizarte-ingurunetik jasotzen dituen feedback, itxaropen, hizkuntza eta balio-judizioen motekin lotuta egonik. Era berean, parte hartzeko aukerak eta gure inguruak berak "zuzentzen" gaituen proiekzioek, elementu erabakigarriak dira. 

Nire lan  testuinguruan,  oro har, emakumeak  hiperprestatuak daude, baina komunikazioan, negoziazioan eta teknologiaren erabileran, oro har, alderdi sendoak ez diren edo hobetu daitezkeen alderdiak dira hauek. Aldiz, gizonak diren lankideei dagokienez, aldea argia da autokonfiantzari, ekimenari eta segurtasun mailei dagokienez. 

Sozietatean eta  hezkuntza komunitatearen erreflexuan (familiak,  curriculum ezkutuaren transmisioan) oraindik haurtzarotik, sexuen araberako hezkuntza bereiziak eta roletan markatutako hezkuntzak, proiekzio sozial desberdinak bultzatzen ditu  ikasleengan.. Nesken jolasak ez dira lehiakorrak izaten; aitzitik, zaintzara bideratuta daude (sukaldeak, panpinak, soka, korroak). Mutilak, ordea, nabarmentzen dira, lehiatzen dira eta hierarkien zirkuituan moldatzeko estrategiak garatzen dituzte. 

Feminismoaren aurrerapenei eta emakumeek gizartean duten posizio baxuagoa aldatzera bideratutako ekintza politikoei esker, hezkuntza-sisteman duten eragina ere nabari dezakegu, genero-ikuspegia duen hezkuntza baten kontzientzia eta sentsibilizazioa geletara eta, oro har, hezkuntza-komunitatera iristen ari baita pixkanaka.

Emakumeek ez diogu botereari uko egin behar eta boterearen alde borrokatu behar dugu gauzak hobetzeko modu bakarra horietan parte hartzea da, horrela bakarrik erabaki bai genezake emakumeok, gure interesen arabera.

 

·        Aurreko edizioetako ondorengo posta aukeratu dut:

“Emakumeak entzutea, gizartea eraldatzea” argitasunez eta erraztasunez emandako  azalpenagatik eta modu grafikoan eta humorezko irudiekin osatutako posta delako .

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/emakumeak-entzutea-gizartea-eraldatzea.html

 

Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko jolas dramatikoa baliabide pedagogiko aberatsa deritzot. Ikaslegoaren irudimenarekin jolastea ahalbidetzen du eta, ondorioz, ikasitako estereotipo, rol eta aurreiritziekin jolastea.