2022/03/19

Identitateak eta harremanak tratu onekin borobiltzen

 

Akrostikoa egiteko Identitateak eta harremanak hirugarren blokearen atalekin osatu dut. Nire ikuspegitik tratu onak aurreko atalen beharra izateaz gain tratu onen osagaiak dira.


Irakurgaien ondoko aipuarekin lotura zuzena du esandakoa.














Martaren sarrera aukeratu dut oraingo honetan:

Beste arrazoien artean, material ugari estekatu ditu, kontzeptu esanguratsuenak jasotzen ditu eta bukaerako bertsoa adin txikiko pertsonek tratu onen kontzeptu garrantzitsu batzuk jasotzen ditu.

Baliabide didaktiko hauek interesgarriak iruditu zaizkit eta ondoko bideoa oso egokia iruditu zait.

Bestalde BG01 orientatzaileen mintegiko material hau gomendatzen dizuet.









Elkarbizitza positibo eta kalitatezkoa, hau da tratu onak, landu beharrekoak Mari Jose Urruzolak iradokitakoak aukeratu ditut:

Zaintza, tratu onen abiapuntua

 


Aste honetako gaian tratu onek duten garrantzia aztertu dugu elkarbizitza positiboa lortzeko. Eskainitako irakurgaian esaten den moduan "pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena". Geure buruarekin ondo sentitzeko gai bagara, besteekin harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko gai izango gara.  Aldaketa, geure baitan hasi behar da. Gure erantzukizunetik, erantzukizun partekatura.

Aurreko edizioetako sarreretatik "Zaindu ditzagun gure harremanak" hautatu dut zaintza eta maitasun erromantiko kontzeptuak azpimarratzen dituelako harremanak zaintzeko. Post-ean porposatutako bideoak oso interesgarriak iruditu zaizkit hausnarketa sustatzeko.

Ikasleekin gai hau lantzeko aproposa izan daitekeen baliabideak, bereziki nerabekin, hauek dira:


Gaztelaniazko irakasgaian, bideo hau egokia izan daiteke RAEren definizioen bidez pentsamendu kritikoa lantzeko. Zer transmititzen dute bideoan aipatzen diren maitasunaren definizioek?




Tutoretzan maitasun erromatikoaren mitoa debate sortzeko



Eta amaitzeko, Kanarietako gobernuaren gida hau, "Aprendiendo a relacionarme con buenos tratos”, nabarmendu nahi dut irakurketa errazean idatzita dagoelako, eta adibide on bat da gure materialak nola egokitu ditzakegun gure ikasle guztien ulermena errazteko.


Nire ustez, hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek dira:

  • Autoezagutza, gorputzaren onarpena, autoestimua, asertibitatea garatzeko estrategiak lantzea.

  • Harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea.

  • Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea. 

  • Maitasun  erromantikoaren mitoa aztertzea, eta uko egitea.

  • Zaintzari prestigioa ematea. 

  • Elkarbizitza planetan gai hau txertatzea era sistematikoa lantzeko. Positibotik heztea.

  • Gure ingurunea zaintzea: pertsonak, animaliak eta objektuak. 

  • Ekofeminimoaren ideiak zabaltzea. Giza bizitza erdigunean kokatuz eta produkzioa haren zerbitzura jarriz eta ez alderantziz.

2022/03/18

Ezer baino lehen: tratu onak

 


Badirudi tratu onak ematea zerbait erraza izan behar dela, baina ba al dakigu tratu onak ematen? Inork irakatsi al digu hori egiten? 

Geure burua maitatu behar dugu, besteak maitatu ahal izateko. Geure burua errespetatu behar dugu besteak errespetatzeko... Horiek dira tratu onak emateko oinarri nagusienak.

Horrekin lotuta, hauxe da aurreko ediziotik aukeratu dudan sarrera.  Uste dut oso ondo azaltzen dituela egunerokoan gerta daitekeen hainbat egoera.

Ruper Ordorikaren abesti honek gauza oso sinpleak esaten ditu, baina sakontasun handikoak: zaindu maite duzun hori!

Zer erronka daukagu?

-Eredu berriak sortzea.

-Lanketa pertsonala eta kolektiboa egitea.

-Formakuntza.

-Autoestimua lantzea

-Harreman osasuntsuak eraikitzea.
...

Erronka horiek guztiak hezkuntzatik haragoko erronkak dira. Askotan azaldu bezala, hezkuntzatik lantzea ezinbestekoa da, baina baita beste gizarte-eremuetatik ere. 

Solasaldi honetan hezkuntzan lantzeko zenbait proposamen egiten digute: 






2022/03/17

Zaintzak erdigunean!

 Greba egunetan ere leloa izan da, ezta?



Ez dut uste zaila ulertzeko kontzeptua denik, beste batzuekin gertatu daitekeen ez bezala. Gaur garena, zaindu gaituztenei zor diegu, gehienetan oraindik amak izan direlarik. Beraz, non dago arazoa honekin?

Aurreko edizioko honako sarrera hau nahi nuke gomendatu oraingoan, batez ere, Mari Jose Urruzolaren proposamenak partekatzen dituelako elkarbizitza positiboa sustatzeko. Ekintza errazak dira, esfortzurik eskatzen ez dutenak askotan. Eta hainbeste aldatuko luke bizitza.... zer esanik ez dago mundu mailan bizitzen ari garen egoerak ikusita.

Zaintzari lotutako abestiak pentsatzen ez naz kapaza izan ondoko bietatik bakarra aukeratzen, beraz, zuei utziko dizuet ardura!


Lehenengo honetan, Mariak EZETZ esateari buruz hitz egiten du, gure buruan pentsatzea aldarrikatzen du, hori ez baita norberekeria, AUTOZAINTZA baizik.


Bigarren hau konplexua da... gorputz barnera begirada botatzen du, keinu txikiak hadi egiten ditu eta bizitzaren edertasuna aldarrikatzen du. Benetan sakona.

Egia esan, Rozalenen edozein abestik hasunarketara eramango gaitu, plazer izugarria da bera entzutea.

Zoritxarrez, ematen du sistemak guztiz kontrakoa egitera eramaten gaituela: zenbat eta gutxiago pentsatu gure buruan, gehiago produzituko dugu eta, beraz, gutxiago zaindu; horrela, sistematik menpeko bilakatuz. Horixe da guztiok daukagun erronka, denbora GELDITU. Hemen egon, segunduak baloratu, merezi duena balioztatu... eta guk, gainera, hori dena ikasleei transmititu.

Nire ustez, erronkarik zailenetarikoa daukagu hau, zaintzarena. Hala ere, nik beti izango naiz MAITASUSNAren aldekoa edozer egiteko.

Animo taldekideok, edertasuna barnean daukagu.

ZAINTZARAKO, TRATU ONAK


 

Iazko blogetik sarrera bat aukeratu beharko banu honakoa litzateke:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/tratu-onak-etengabe.html

“Tratu onak uneoro” du izenburu eta honako aspektuak nabarmenduko nituzke bertatik:

-          Tratu txarrak identifikatzen laguntzeko bideoa

-          Zaintzari eta zaintzaren errekonozimenduari buruzko hausnarketa interesgarria

-          Gaiari buruzko baliabideak jasotzen dituen linka

 

Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabide eta abesti/bideoren bat aurkeztekotan, hauexek:

Niri asko gustatzen zaidanez kanten bidez edukiak edo bestelakoak lantzea, gai honetarako Olatz Salvador musikariaren kanta hau proposatzen dut: Gelditu hor https://www.youtube.com/watch?v=o1VXqkL1nbA



Bestalde, sormena ere edukien lanketarako aproposa deritzot. Ildo horretatik, bertso ikasgelan topa dezakegun bertso-sorta hau proposatuko dut. Tratu onak du izenburu eta bete-betean jotzen du lantzen ari garen gaiarekin https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/19/





Nire ustez hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek dira:

-          Formazioa

-          Eredu onak ematea

-          Ikasleen eduki hauek lantzea (beste batzuen artean):

o   Ondo tratatzen ari diren aztertzeko indikadoreak

o   Ongi sentiarazten gaituen harremana sustatzea

o   Berdin da zenbat denborako harremanaz ari garen

o   Honelako ideiak indartzea: egon on egiten dizun pertsonarekin

o   Komunikazioaren garrantzia, zelan sentitzen garen esateko

o   Tratu onak merezi ditugu guztiok (guk geuk eman gure buruari)

o   Desio duguna zer den adieraztea garrantzitsua da. Hori ikasketa bat ere bada

-          Hezkuntza komunitate osoa norabide berean jartzea eta inplikatzea

-          Ikastetxean gaia lantzeko espazioak eta denborak txertatzea.

2022/03/16

TRUKO (TXARRA) ALA TRATU (ONA)?

 

 





 

Iazko ikaskideen post-etatik hurrengoko hau aukeratu dot:

“TRATU ONETIK ELKARBIZITZA POSITIBORANTZ”

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/tratu-onetik-elkarbizitza-positiborantz.html

Aukeraketa honen arrazoia testuaren koherentzian dago batez ere. Baina baita proposatzen dituen baliabideen kopuru eta kalitateagatik ere. Bere sarrera ez da batere leuna, horren zuzena den baieztapen honekin kolpatzen baitu irakurlea hasieratik: Ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten”.

Baina arazoa aurkeztu ondoren irtenbidea ere proposatzen du, eta horretan datza post honen  kalitatea nire ustez: Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara.”

 

Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabide eta abesti/bideo bat aurkeztu:

Nik hain ederra den abesti herrikoi hau proposatzen dot: “Maitiak galde egin zautan”.

Kontuz zeren abestia ospetsua bada ere, bere garaian Aita Donostiak jasotako doinua eta egun denok ezagutzen doguna ez dute zerikusirik. Dena dela, atal honetan hitzak aztertuko ditugu, eta ez musika.

Hain ospetsua eta doinu ederra daukan kantu herrikoi honek baditu bertso batzuk zeintzuk gaurko ikuspegi guztietatik ez zutenak pasatuko inolako filtrorik. Horregatik utzi behar al dogu berau abesteari? Ez dot uste hori ere irtenbidea denik. Agian hobeto da ikasleei azaltzea zer dagoen hor azpian, zein den testu horren eratorria eta testuingurua. Bai gaiagatik eta bai eskatzen dabien jakintza mailagatik agian DBH3-4 mailetarako iruditzen zait egokiena.





MAITIAK ERRAN ZAUTAN

TESTU NORMALIZATUA

MAITEAK ESAN ZIDAN

KANTUTEGIA

Cancionero Vasco

ARGITALPENAREN URTEA

1994

ARGITALETXEA

EUSKO IKASKUNTZA

ARGITALPEN TOKIA

DONOSTIA

JASOTAKO TOKIA

SARA

BILTZAILEA

AITA DONOSTIA

(Eratorria: Eusko Ikaskuntza / Euskal Kantutegia)

https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-2287/

 




Lehen bertsoa guztiz suntzitzailea da kulturaniztasunaren ikespegitik. Emakumeari bere bikoteak galdetu dio ea polita den, polita bai, baina azal kolore beltza duela… Arrazakeri (eta matxista ere? Ohartu emakumeari atsekituta dagoela hain zuzen ere) kutsua duen testu honen eratorria kristauen bibliaren barnean, Salomonen “El Cantar de los Cantares”-en oinarrituta omen dago. Irakurri dezagun lehenik euskal kantuaren bertsioa:

“Maitiak erran zautan
Pollit nintzanez;
Pollit, pollit nintzela,
Bainan larrua beltz”.

 

Eta orain aztertu ditzagun aipatu dogun bibliako hurrengoko bertsoak:



"Beltza naiz, baina barregarria, Jerusalemgo alabak,

Quedarreko dendak bezala, Salmaren pabiloiak bezala. "

"Beltzarana naiz, baina ederra, Jerusalemgo alabak,

Quedarreko dendak bezala, Salomonen pabiloiak bezala. "

                                                                         1abestia



Hortaz, egun horrenbeste kritikatzen doguzan erregaeton musika erritmoarekin batera datozen hitzak, benetan kritikagarriak badira ere gehienak, agian horrelako adibide bat plazaratzea ere ez legoke txarto. Azken finean KULTURA GUZTIETAN daukagu zerbait aztertzeko eta iritzi kritikoz ber-ikusteko. Dena dela, zein polita den abesti hau Imanol abeslariaren abotsean… (doinu desberdina baina hitz berdinak)

 


https://www.youtube.com/watch?v=bh8Up4J9fQA

 

Zein dira zure ustez hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak?

Nire ustez eta aurrekotan behin baino gehiagotan esan dodanarekin bat eginik, zailagoa ikusten dot gai hau tratatzea gizarteko eremuetan hezkuntzan tratatzea baino. Azken fienan, gutxienez Ikasleak irakasleak zer esaten duen entzungo du eta askok kontutan hartu eta barneratu ere. Aldiz, gizartean kontu hauek beste historia bat dira. Erosotasuna, inertziak, pauta kulturalak, erresistentziak, urteetan “irabazitako pribilegioak”,… Hau da, esango genuke zoritxarrez ia guztia kontra dagoela.

Hezkuntzara murgilduz erronka nagusi bat autoestimua lantzea izango litzateke nire iritziz. Hona hemen zer esaten dozkun HEZIBERRI 2020-k autoestimuari buruz IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO KONPETENTZIA atalaren barnean:

 

“Gertatu direnak ulertzen laguntzen dute norberak sortutako ideiek, planteatutako egoerari erantzuna ematen, nork bere jokabidearen ardura hartzen eta autokontzeptu positiboa eta autoestimu baliotsua garatzen”. (76.or.)

Eta aurrerago

NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA barnean, autorregulazioari eta autorrealizazioari buruz hitzegiterakoan honako hau diƱo HEZIBERRI-k:

 

“Autoestimua garatzea, hau da, norbere buruaren gaineko balioespen positiboa eta errealista (dimentsio afektiboa)”. (94.or.)

 



Aurrerago, Norbera izaten ikasteko konpetentzia:

“Adimen emozionala garatzeko aukera handiak ematen ditu ikaskuntza arlo honek. Eguneroko bizitzako egoerak antzezteko aukera ematen digu jolasaren testuinguruak, eta antzeztean bizi dituen egoera askotarikoen bidez, emozioak eta portaera motorra autorregulatzeko aukera izango du ikasleak, baita errealitate-oinarri doitua izango duen autokontzeptua eta autoestimua lantzeko ere. Era berean, autokontzientzia, autokontrola, motibazioa, enpatia eta harremanen kontrola lan­duko ditu, funtsezko direnak gure nortasuna modu harmonikoan eta orekatuan garatzeko”. 145.or.

 

Hortaz, dokumentuetan bada ere bideak nolabait markatuta daude. Orain Laster heldu behar zaigun curriculum berrian agian zerbait aldatzen da eremu honetan ere: onerako izan dadila!

 

 

 

 

 

 

 

 


2022/03/14

BELDURRIK GABE, ASKE HEZI

 Aste honetako gaian indarkeria matxistaren aspektu desberdinak aztertu ditugu gure materialen artean; maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ+ fobiak deseraiki behar ditugu DENON artean, benetan botere harremanak eta indarkeria desagerrarazteko. 

Autorea: Alicia Murillo Ruiz


Aurreko edizioetako postean artean Ez beldurrik eman ez beldurrik jasan aukeratu dut, nire postaren izenburuarekin bat dator eta;

Bertan begiradaren aldaketa aipatzen du aldaketa eragiteko, fokoa gizonengan jartzea; modu grafikoan ere aipatzen ditu maskulinitate toxikoaren ezaugarriak eta mikromatxismoen inguruko bideo pare bat.  


Nik maskulinitateen gaia oso aproposa ikusten dut ikastetxeetan eta eremu hezitzaileetan lantzeko (irakasleekin, gurasoekin, ea).


Maskulinitateak monografikoan (Beldur barik) zenbait artikulu eta baliabideen erreferentziak eskuragarri daude eta hauek aukeratu ditut:


 Iruditzen zait ez gaudela ohituta ikustera gizonak beraien gizon izatearen inguruan hausnarketa egitera eta beraien sentimenduak hain argi eta era naturalean adierazten.


  • Bideoa: Maskulinitatearen tranpak . Ibai Fresnedo.(2:34m ). Modu orijinalean azaltzen ditu gizontasun ereduaren ezaugarriak.  



Ikasleekin lantzeko ere aproposak iruditzen zaizkit ondoko baliabideak: 

  • Beldur Barik-ekoek dituzten unitateak, horien artean neska mutilek indarkeria sexistaren inguruko aspektuak lantzeko: 

https://www.beldurbarik.eus/eu/4-unitatea-guia/#


formato artistikoan egindakoa, bizkaierazko euskalkian..

Maitasun erromantikoaren hainbat manifestazio aurkezten dira, ikasleekin eztabaidatzeko.  


Bukatzeko, guzti hau lantzeko justifikazioa baino guztiok lortu beharreko erronkak ditugula esango nuke: 

-Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzea.

- Maskulinitate berrien ereduak ezagutu eta eraiki.

- Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa zabaldu, autodefentsa feministaren bidez. 



INDARKERIA INDARREZ GAITZETSI

 


Indarkeria matxista izan dugu jomuga aste honetan, gai latza bezain iluna, eta jendartean presenteegi dagoena, zoritxarrez. Ezin esan, ordea, denon betaurrekoetatik ikusten denik; izan ere, askok eta askok ez diote antzematen. Beraz, ezinbestekoa da azpimarra horretan jartzea. Izan ere, edozelako indarkeria matxista identifikatzea  ezinbestekoa da, identifikatzeke nekez salatu baitaiteke. Horretan, ezbairik gabe, berebiziko garrantzia du hezkuntzak: erantzukizun itzela.  Prebentzioan fokua jarrita, ikasleei askotariko indarkeriak identifikatzen erakutsi behar diegu, halakorik pairatuz gero irmo sala dezaten, konplexurik eta beldurrik gabe.

Horretarako, DBHko 2. ziklorako egokia iruditu zait indarkeria zer den oso modu argian eta esplizituan azaltzen duen iritzi-artikulua, hain zuzen ere, Onintza Enbeitak azaroaren 25ean Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren harira BERRIAn argitaratutako hau:

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2021-11-25/indarkeria.htm

Horrekin batera, Batxilergorako Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa gomendatuko nuke; protagonistak jasaten duen indarkeriaren gainean gogoeta egiteko egoki deritzot.

 

Ezin aipatzeke laga Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu liburuko “Maria eta Jose”, ipuin laburra bezain zabala. Taldean lantzeko egokia hau ere, DBHko bi zikloetan eta batxilergoan.

 

Blogeko iazko ekarpenak direla eta, honako hau aukeratu dut, datu esanguratsuak barnebiltzen dituelako, eta oso modu argian azaltzen, gainera.

Haitzuloaren kanpoaldean argi morea ikusiko ahal dute gure gazteek?