Indarkeria matxistei buruz aritu gara aste honetan, eta maskulinitate berriei arreta berezia jarr behar diogu.
- Aurreko edizioetako sarrerak trasteatzen aritu ondoren, Alaizeren "Ez beldurrik eman, ez beldurrik jasan" aukeratu dut, batez ere, hainbat baliabide interesgarri eskaintzen dituelako.
- Ikasleekin lantzeko hainbat baliabide aurki ditzakegu, baina nire ustez, erreferenteak bilatzea eta eskaintzea oso garrantzitsua da. Beraiengandik hurbil sentitu behar dituzte erreferenteak: beraien gustuak ezagutzen dituztenak, beraien aisialdia ezagutzen dutenak, sare sozialetan indarra dutenak... Eta horrelakoak dira La Psicowoman eta Roy Galan. Nire ustez, irakasle guztiok ezagutu beharko genituzke bi pertsona hauek. Oso modu errazean azaltzen dituzte gauzak eta gazte eta nerabeengandik hurbil dauden modu eta azpiegituren bitartez. Hona hemen, biek maskulinitate berrien inguruen egindako bidetxo pare bat:
- Egia esan, hau guztia eremu hezitzailean edo jendartean lantzeak ez du justifikazio handirik behar, baina mutilen desboteretzea eta emakumeen ahalduntzea oso garrantzitsua dela argi dago. Bide honetan , ez dugu bakarrik maskulinitatea landu behar neska eta mutilekin, feminitatea ere landu behar dugu. Horrela maskulinitate toxikoak detektatu, eta hauek mutilekin landu behar dira. Honelakoak dira maskulinitate toxikoak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina