Aste honetan, besteetan bezala post bat aukeratzea zaila egiten zait. Post gehienetan, guztietan ez esateagatik zerbait interesgarria eta aipagarria aurkitzen dut baina tira, horietako bat aipatuko dut: Emakumeok indartu, gure tokia hartu bertan aipatzen diren baliabidak merezi baitute. Mariam Morenoren bideoa oso aproposa da klaustrokideekin lan egiteko duen planteamenduagatik eta adierazteko forma atseginagatik.
Emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko lanketaren beharra, bai eskoletan bai jendartean, bere baitan justifikatzen da; emakumeak hiltzen dituzten bitartean zorigaitz pertsonalak eta arazo politikoak izango ditugu. Zer gertatuko zen hildakoak futbolariak izango balira? Zer gertatzen da maltratatzaile edo hiltzaileen buruan? Zer gertatzen da jendartean? Nola ongarritzen da eremu soziala halako basakeriak gertatzeko? Gizon gehienek hilketak kondenatu, arbuiatzen dituzten; gizon gehienek bere burua ez dute ikusten matxista eta ez dute ikusten bere bizitzeko moduarekin eremu soziala ongarritzen dutela emakumeen hilketak gerta daitezen. Beraz ikasleak berdintasunean eta bakean fomatzeko beharra, jendartea sensibilizatzeko beharra eta denon konpromisoaren beharra ukaezina da.
Bi baliabide ekartzen dut lehena, mikro matxismoak lantzeko da, aproposa ikusten dudana adibidez DBHko 4. mailan. Ez dugu ahaztu behar ideaia sotil hauek (batzutan ez hain sotilak) oso hedatuta daudenak emakumeen kontrako indarkeria bultzaten dutela,
Mko matxismoekin apurtu-Mugarik gabe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina