#kare etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#kare etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/08

BERDINTASUNAREN ALDEKO LANEAN BERRIRO ERE ELKARTUKO GARELAKOAN… AGUR!

Urteetan ibili nintzen hezkidetzaren inguruko ikastaro potente baten bila.. eta iaz topatu nuen! Ez nuen pentsatu, segituan eman nuen izena! Eta ez naiz damu! Ni berdintasun politiketan lanean daramat 9 urte, lehenengo enpresa pribatuan, gero Emakunden 7 urte eman nituen eta orain Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean nabil berdintasun teknikari, eta ikastaro hau oso lagungarria izan zait hezkuntza eta hezkidetza arloan sakontzeko!

Ikastaroan bizitako prozesua biltzen duen abesti bat topatzea oso zaila egiten zait… Gose asko gustatzen zait.. eta adibidez, abesti hau izan daiteke! 



Egia esan asko poztu nau ikustea hezkuntza arloan lan egiten duen jendea berdintasunaren alde hain konprometitua ikustea eta ikasteko prest izatea, izan ere,  Hezkuntza da txiki-txikitatik berdintasun baloreak transmititzeko tresnarik eraginkorrena! Eta are gehiago poztu nau hezkuntzako hainbeste profesionalekin esperientzia hau elkarbanatzea, eta, noski, hain profesionalak izan diren irakasleak izatea! Beraz, mila mila esker denoi eta AURRERA!  Zuen ekarpen, baliabide eta abarrak nirekin eramango ditut.!



2016/03/07

TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ

Aurreko gaietan gatazkei eta indarkeria matxistari begirada eman ondoren, bestelako harremank eraikitzea zertan datzan aztertu dugu gai honetan. Harremanaz hari garenean, normalean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakzio ugari gogora ekarri ere bai. Baina, hori bezain garrantzitsua da pertsona barrukoa, izan ere, norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Ikasleek harremanak era parekiden eraikitzeko konpetentzia garaatzea da hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat. Konpetentzia horren bitartez honako hau sustatuko da:
1.       -Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa
2.     -  Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Elkarbizitza positiboa hezkuntza-eremuan, ondoren aipatzen dudana lortzen duena da:
-        -  Eskola-komunitateko kide bakoitza bere identitatearekin gustora egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, harreman positivo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
-         - Neskea zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen personal eta soziala paraleloan sustatuz.

Kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
-          - Eskolakide guztien ongizatean oinarritutako kultura, maila guztietan dominazio-mendekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura
-         -  Nork bere buruarekin zein besteekin harreman positivo eta aberasgarriak
-          Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso personal eta sozialean oinarrituriko harremanak
-         -  Bake eta indarkeria-eza kultura

Tratu onak ongizatearen oinarria dira. Tratu onak sustatzeko, Hik Hasikoek gomendio interesgarria hu luzatzen digute: begiratu benentan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak, eta nola neskak, ditugun estereotipoak gizon edo emakume garen heinean, heldu edo gazte… Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko. Gainera, Mari Jose Urruzolaren zeinbat proposamen jasotzen dira nor bere buruarekin harreman ona izateko, besteekin, hurbilekoen artean eta bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.


Maitasunezko tratu onei dagokionez, berrikusi egin behar da maitasun erromantikoaren mitoa. Gaur egungo gazteek, duela mendeetako maitasunean sinisten dute: jeloskorkeria maitasunarekin nahasten dute. Horregatik, Pepa Bojo psikologoak dio maitasun erromantikoa erromantizismo zaharkitua, patriarkala eta kaltegarria dela dio. Gainera, Nafarroako Gazte Kontseiluak amodio osasuntsuaren inguruan egindako definizioa azaltzen da eta hona eman eurak egindako “Amodio zintzoen gida”: http://www.egk.org/en/Last%20news/View/143/Genero-indarkeria%20saihesteko%20eta%20tratu%20onak%20bultzatzeko

“Tratu onak bultzatzeko asmoz eta genero-indarkeriari aurrea hartzeko, Nafarroako Gazte Kontseiluak "Amodio zintzoen gida" sortu du. Berdintasun arlotik bultzatu da publikazio hau eta helburua da zalantzan jartzea gaur egun dagoen amodio erromantikoaren eredua sexista eta ezberdintasunezkoa baita. Mitoak behera bota nahi ditugu eta hausnarketarako bideak eskaini maitasun-harremana osasuntsua den ala ez jakiteko


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, erantzukidetasuna izan daiteke oraindik landu beharreko gaia. Gai honen inguruan Amaia Perez Orozkok hainbat ekarpen intersgarri egin ditu: http://www.argia.eus/astekaria/docs/2443/azala/larrun_193_ona.pdf
Zaintza hezkuntzaren erdigunean jarri behar da, eta horretarako ez dago formula magikorik, baina bai zenbait modu lan horri ekiteko:
-        -   Pertsona bere osatusean begiratu
-        - Norberak nahiz bestek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatzea, eta pertsonei arreta eskeintzea.
Azkenik, aitatasuna modu ezberdinean bizitzearen inguruan Maite Asensioren artikulua agertzen da. Gai honen inguruan, martxoaren 17, 18 eta 19an jardunaldi batzuk egingo dira Bilbo, Donosti eta Gasteizen, Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailak antolatuta, eta oso interesgarria izan daitezkeenak. Hona hemen horren inguruko informazioa: Aldaketak dakarten aitatasunak


Eskolaren erronkak asko dira gai hau sustatzeko, baina batzuk hauek izan daitezke:
-      -    Hezkidetza izatea eskolaren ardatz nagusia
-     -     Irakasleak bereziki, eta eskola komunitatea berdintasunean eta tratu onen inguruan heztea
-       -   Zeharkako gaia izatea


TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ

Aurreko gaietan gatazkei eta indarkeria matxistari begirada eman ondoren, bestelako harremank eraikitzea zertan datzan aztertu dugu gai honetan. Harremanaz hari garenean, normalean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakzio ugari gogora ekarri ere bai. Baina, hori bezain garrantzitsua da pertsona barrukoa, izan ere, norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Ikasleek harremanak era parekiden eraikitzeko konpetentzia garaatzea da hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat. Konpetentzia horren bitartez honako hau sustatuko da:
1.       -Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa
2.     -  Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Elkarbizitza positiboa hezkuntza-eremuan, ondoren aipatzen dudana lortzen duena da:
-        -  Eskola-komunitateko kide bakoitza bere identitatearekin gustora egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, harreman positivo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
-         - Neskea zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen personal eta soziala paraleloan sustatuz.

Kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
-          - Eskolakide guztien ongizatean oinarritutako kultura, maila guztietan dominazio-mendekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura
-         -  Nork bere buruarekin zein besteekin harreman positivo eta aberasgarriak
-          Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso personal eta sozialean oinarrituriko harremanak
-         -  Bake eta indarkeria-eza kultura

Tratu onak ongizatearen oinarria dira. Tratu onak sustatzeko, Hik Hasikoek gomendio interesgarria hu luzatzen digute: begiratu benentan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak, eta nola neskak, ditugun estereotipoak gizon edo emakume garen heinean, heldu edo gazte… Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko. Gainera, Mari Jose Urruzolaren zeinbat proposamen jasotzen dira nor bere buruarekin harreman ona izateko, besteekin, hurbilekoen artean eta bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.


Maitasunezko tratu onei dagokionez, berrikusi egin behar da maitasun erromantikoaren mitoa. Gaur egungo gazteek, duela mendeetako maitasunean sinisten dute: jeloskorkeria maitasunarekin nahasten dute. Horregatik, Pepa Bojo psikologoak dio maitasun erromantikoa erromantizismo zaharkitua, patriarkala eta kaltegarria dela dio. Gainera, Nafarroako Gazte Kontseiluak amodio osasuntsuaren inguruan egindako definizioa azaltzen da eta hona eman eurak egindako “Amodio zintzoen gida”: http://www.egk.org/en/Last%20news/View/143/Genero-indarkeria%20saihesteko%20eta%20tratu%20onak%20bultzatzeko

“Tratu onak bultzatzeko asmoz eta genero-indarkeriari aurrea hartzeko, Nafarroako Gazte Kontseiluak "Amodio zintzoen gida" sortu du. Berdintasun arlotik bultzatu da publikazio hau eta helburua da zalantzan jartzea gaur egun dagoen amodio erromantikoaren eredua sexista eta ezberdintasunezkoa baita. Mitoak behera bota nahi ditugu eta hausnarketarako bideak eskaini maitasun-harremana osasuntsua den ala ez jakiteko


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, erantzukidetasuna izan daiteke oraindik landu beharreko gaia. Gai honen inguruan Amaia Perez Orozkok hainbat ekarpen intersgarri egin ditu: http://www.argia.eus/astekaria/docs/2443/azala/larrun_193_ona.pdf
Zaintza hezkuntzaren erdigunean jarri behar da, eta horretarako ez dago formula magikorik, baina bai zenbait modu lan horri ekiteko:
-        -   Pertsona bere osatusean begiratu
-        - Norberak nahiz bestek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatzea, eta pertsonei arreta eskeintzea.
Azkenik, aitatasuna modu ezberdinean bizitzearen inguruan Maite Asensioren artikulua agertzen da. Gai honen inguruan, martxoaren 17, 18 eta 19an jardunaldi batzuk egingo dira Bilbo, Donosti eta Gasteizen, Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailak antolatuta, eta oso interesgarria izan daitezkeenak. Hona hemen horren inguruko informazioa: Aldaketak dakarten aitatasunak


Eskolaren erronkak asko dira gai hau sustatzeko, baina batzuk hauek izan daitezke:
-      -    Hezkidetza izatea eskolaren ardatz nagusia
-     -     Irakasleak bereziki, eta eskola komunitatea berdintasunean eta tratu onen inguruan heztea
-       -   Zeharkako gaia izatea


2016/02/29

INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN: MASKULINITATE BERRIAK ETA AUTODEFENTSA FEMINISTA

Indarkeria matxista terminoa feminismoak bultzatzen duen erabilera da azaltzeko gizonak direla eragileak emakumeenganako indarkeria mota honetan eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian. Emakumeen ezaugarriak erakusten dituen edozein pertosna indarkeria matxistaren objektua izan daiteke. Kontzeptu honen barnean daude emakumeen Aurkako egitura-indarkeriatik hasi eta indarkeria sinbolikotik jarriatuz: manifestazio sotilak, esplizituak, ikusteko zailak direnak eta begi bistan ezagutzen direnak.

Gainera, maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek, agindu heterosexual normatiboa betetzen ez duen edonork, edota sexu zein genero dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonek indarkeria matxista jasaten dute. Indarkeria matxista gizarte osoaren arazoa da. Bi estrategia planteatzen dira mugimendu feministatik indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko: gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa ineterpelatuz, eta berriak eraikiz eta emakumeen ahalduntze individual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez. Gainera, 3 lan-ildo proposatzen dira indarkeria matxistaren desikasketarako:
-         - Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza: maitasun erromantikoa da sexismoa eta misoginia transmititzeko eta errotzeko sistema patriarkalaren erraminta eraginkorra. Maitasuna birdefinitu eta birkokatu behar dugu.
-       -   Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko eskuhartzea: Mirkomatxismoak “egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta gainera, guztiz normalizatuak daudenak. Hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotan ez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako. June Fernandezek mikroiraultzaz hitz egiten du, erremediorik gabe emakumeek bere burua espresatzeko egunero egin behar dituztenak eta estrategia gisa horiekin amaitzeko bide posible bat bezala.
-          -LGTBQ+ fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea. Bereziki hezkuntza-sistemak espazio seguruak eskaini behar dizkie ikasle guztieti, baita langile eta familiei.
Maskulinitate berriei dagokionez, Josexu Rivierek gizontasun hegemonikoa horrela definitzen du: balio, sinesmen, jaerrera, mito eta joakbide jakin batzuetan oinarrituta, gizonek gizartean boterea eta agintea edukitzea ahalbidetzen duen gizontasun eredua da. Maskulinitate berrien eraikitze-prozesu konplexu horretan erreferente baliotsuak dira berdintasunaren alde dauden gizon taldeetako kideak. Hezkidetzak mutilek bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzen du. Horretarako, bere esku jarriko ditu estereotipo maskulinioak mugatu egin dizkien hainbat garapen eremu eta konpetentzia: emozioen arloa, zaintzaren esparrua eta indarkeria matxista.

Autodefentsa feminista, emakumeen ahalduntze individual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. AAutodefentsa fisikoa lantzeaz gain, jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen ditu. Beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu eta indarkeriarik gabeko jendartea sortzea da helmuga. Bide horretan hezkidetzak sustatzen duena da:
-       -    Hezitzaileei begira: arazoaren dimnetsioaz kontzientzia hartzea
-   - Neskei begira, bereziki autoestimuaren esparrua lantzea eta burujabetasuna landu . Gainera, emakumeen arteko elkartasunaren garapena ere landu egiten da. eta indarkeria matxistaren gaia lantzen da. 
Hona hemen autodefentsa feministaren inguruan informazioa biltzen duen web gunea. Hori, Maitena Monroyk kudeatzen du. http://www.autodefensafeminista.com/ Maitena Monroy urte asko darama gai honen inguruan tailerrak ematen., 1988 urtetik. Gainera militantea izan da mugimendu feministan. Nik parte hartu dut bere ikastaro batean eta benetan gomendagarria iruditzen zait emakume guztiontzako.

Azkenik, nire ustez, hauek dira erronka nagusiak ikastetxean lantzeko:
-          Eskola komunitatea osatzen dutenek identifikatzea zer den indarkeria matxista: prestakuntza jasotzea
-          Ikasleek, neska zein mutilek, ikastea zer den indarkeria matxista, eta bere manifestazio ezberdinak
-          Ikastetxe bakoitzak indarkeria matxistaren Aurkako hautua egitea eta ez onartzea inolako indarkeriaik.
-          Autodefentsa feministako ikastaroak antolatzea eskola komunitatea osatzen duten emakumeentzako eta ikasle neskentzako






2016/02/25

GAZTAZKAK ETA HORIEN TRATAERA HZKIDETZAILEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Gai honen helburua gatazken analisian, interpretazioan eta trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea da, hórrela, eskolan sortzen diren egoera gatazkatsuetan horiei aurre egiteko baliabide eta tresna egokiak, eraikitzaileak eta lankidetzan oinarritutakoak izateko.

Beharrezkoa da identifikatzea gatazkak zein ideia dugun. Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza 2 kontzeptutan oinarritzen da: bakearen ikusmolde tradizionala (estatuen arteko gerrarik ez egotea), eta bakearen aldeko ikerketan oinarritutako bakea, edozein motatako indarkeriarik eza bezala hartuta.
Eskolan gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko disfuntzio edo patologiatzat hartzen dira.
Gatazka denifizio ezberdinak daude, baina nik hurrengo ezaugarri hauek azpimarratu nahi ditut:
-          -Bizitzak berezkoa du gatazka
-         - Erronka bat da
-          -Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua da
-         - Bi modutan uler daiteke: intrapertsonala edo harremanetan sortzen dena

Gaztazkaz hitz egitean, BAKEAz hitz egiten dugu ere: askotan bakea gatazkariz ez egoteari deitzen diogu. Baina bakea ez da egoera estatikoa, dinamikoa da. Bake positiboaren kontzeptu berria: ia indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia eta adiskidetze-kultura ongi sustraitua egotea. Helburua egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea da. HOrretaz gain, hermonia soziala eta guztien eskubideak errespetatzea lortzea eta baita garapen iraunkor eta solidarioa ere.
Ildo honetatik Bilgune Feministak “Hau ez da gure bakea!” Kanpaina jarri du abian.. Euskal Herrian bizi dugun “normalizazio prozesuaren” inguruan hausnarketa bat egiten dute genero ikuspegitik. Oso interesgarria da, besteak beste, honako hausnarketa hau: “Emakumeok ez baikara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren”.


Horietaz hitz egitean, INDARKERIA zer den azaltzeko beharra ere agertzen da: gatazkei aurre egiteko orduan ikasitako portaera eredua da, eta 4 mota daude: fisikoa, emozionala, egiturazkoa eta kulturala.
Beste zenbait kontzeptu ere definitzen dira gaian zehar: agresibitatea, biolentzia eza.
Gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da. Beharrezkoa da nesken zein mutilen beharrak eta baita femeninotzat jotzen dugun kulturak bizikidetza positiboaren eraikuntzari eginiko ekarpenak kontuan izatea.
Gainera, gatazken analisia egiterakoan beharrezkoa da kontuan izatea inplikatuak dauden pertsonen interesak, horiek betetzeko dauden aukerak, pertsonen arteko harremanak, hartu daitezkeen konpromisoak eta dostasunak… Eta konponbideak edo irtenbideak aztertzerakoan, egitura alderdi hauek kontuan izan behar dira: helburuak, interesak eta beraien arteko harremanak. Gainera, ezinbestekoa da genero-kulturek izan dezaketen eraginaz kontzienteak izatea.
Gatazka fase ezberdinak dituen prozesua da, ziklikoa da, eta horren egituran 3 aspektu hartu behar dira kontuan: pertsonak, prozesua eta arazoa. LANKIDETZA da gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera.
Feminismoak gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu. Zaintzaren-etikaren planteamendua ere agertu da: baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa. Horren ezaugarriak dira: testu ingurua, beharrak eta elkar ardura, gatazken zergatiei heltzeko ezinbestekoa.
Hezkidetzak lan handia du gatazken trataeran. Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko Isabel Fernandezek 5 eremu landu behar direla esaten du: kontzientzia hartu, curriculuma, banakako tutoretza, partaidetza eta antolakuntza. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
-      -   Botere eta lidergo partekatua                 
-       -   Jarreren birziklapena
-          -Aniztasuna
-        -  Justizia eta etika

Arartekoak 2006an ikastetxeetan gatazkak konpontzearen inguruko txostena argitaratu zuen:

Ikastetxean lantzeko erronkak asko dira, baina hona hemen gutxi batzuk:
-        -  Pentsaera aldaketa bat eman behar da eskola komunitatea osatzen dutenen artean: bake positiboaren kontzeptua barneratu
-        -  Genero ikuspegia zeharlerroa izan behar du eskolan: egituran, curriculum formal eta ez formalean…
-       -   Eskolan gai honetan prestakuntza berezia duen egotea lagungarria izan daiteke, gatazken tratamenduan aholkularitza emateko
-        -  Eta abar

2016/02/16

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA

Aurreko asteetan jada ikusi genuen azken teorĆ­a feministek sexua ere (eta ez generoa bakarrik) eraikuntza soziokultural bezala ulertzen dutela: “continuumaren ideia azaltzen da non, muturreko bi sexu direla baztertu eta intersexualitatearen errealitatea azaltzen zaigun”. Era berean, sexualitatea ere bada eraikuntza soziala. Gainera ugalkortasuna sexualitate-eredu hegemnikoak jendarte heterosexuala behar du. Horrela desira ugalketari lotuta dago eta plazerra koitoarekin: koitoa harreman sexualetan zentrala bihurtzen da, hau da, koitozentrismoa.


Horretaz gain, sexualitate-ereduen aniztasuna ikustezin bihurtuko da eta sexua, kontsumo-produktu bihurtuko da. Eskolak esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik, heteronormatibitatean hezten du, eta heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Helburua izango da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.

Egungo egoerari erreparatzen badiogu, jendarteak maitasun erromantikoaren ideia sustatzen du. Gainera nesken sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaie errekonozitzen eta ezin dute euren esperientzia sexualez hitz egin. Badirudi nesketan sexualitatea maitasunari lotuta joan behar dela. Mutiletan berriz, sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da, hitz egin dezakete beren esperientzia sexuales eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko proiektua. Gainera, harreman afektibo-sexualen aniztasuna ikustezina da.
Eskolan egoera ere antzekoa da: testu liburuko esperientzia gehienek famililia nukelarra hartzen duten eredu gisa, harreman heterosexualak ikustarazten dituzte, maitasun-eredu bakarra transmititzen dute… Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi dira. 

Heziketa afektibo-sexualaren inguruko zenbait ideia argitzen:
-       -   Ezer ez egitea, egitea da: etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara
-         - Nola izendatu, hala ulertu: hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Horregatik, sexualitatearen espresioa positiboa den zerbait bezala transmititu behar dugu hizkuntzaren bidez.
-         -  Nola ulertzen dugu afektibitatea ta sexualitatea: biak estuki erlazionaturik daude
-          - Kontuan hartzeko moduko DEKALOGOA:
o   Sexu eta genero binarismoen deseraikitze lana
o   Afektibitatearen garapen berdinkidea
o   Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira
o   Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere
o   Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
o   Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da
o   Elkarrekiko errespestuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da
o   Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
o   Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen anitzasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.

Ikasgelan edo hezkuntza ez formalean lantzeko, oso baliagarria eta interesgarria da Beldur Barikeko programaren baitan egiten den web gunean gaia lantzeko eskegi duten informazioa: post-ak, bideoak…
Oso interesgarria ere da Arrakala proiektua. Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean abiatutako proiektua. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu zuten. Guzti hori modu parte hartzaile eta dinamikoan egin zuten, gainera. Hemen making offaren bideoa:

Ikastetxean lantzeko zenbait erronka:
-          Bereziki beharrezkoa da zuzendaritzaren konpromisoa egotea
-         - Irakasleak eta eskola komunitateko kide guztiak gaiaren inguruan prestakuntza jasotzea eta sentsibilizatzea
-         - Sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
-       -   Eskola osorako plan integral bat egitea



2016/02/09

IDENTITATEAK ETA ANIZTASUN SEXUALAK

Patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programa ezberdinduen oinarria ez da inondik inora ere genitkoa, kulturalki ikasitakoa baizik. Sistema horrek bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat eta sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat ere. Gainera, azken urteetan feminismoan hurrengo ideia hau indarra hartzen hasi da: generoa eta sexua eraikuntza soziokulturala dira. Hala ere, egungo jendartea eredu dikotomikoaren gainean eraikia da instituzio ezberdinen laguntzari esker.


 Identitate sexualak: sexua eta orientazioa
Oraingo gaian sexu-biologikoa eta sexu-orientazioa hausnartu ditugu:
Sexu-biologikoa: pentsamolde patriarkalak kategoria dikotomikoetan oinarritzan da errealitatea aztertzeko: genitalen arabera neska ala mutila banatzen ditugu. Baina badaude intersexualak direnak, hau da, bi sexuen ezaugarriak garatzen dituztenak. Gainera, hainbat ikerketek adierazten dute sexu-banaketa bitarrak ez duela islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna.
Sexu-orientazioa: pertsonaren desirak edo zaltasun afektibo-sexualak dira. Sistema patriarkalak heterosexualitatea aurresuposatzen du. Horren arabera: homosexuala, heterosexuala eta bisexuala banaketa egiten da. Hala ere, horiek ez dute genero-identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzen duten konplexutasuna biltzen. Ondorioz, zenbait kategoria berri hasi dira lekua hartzen: asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, demisexuala,…


Identitatea eta aniztasuna:
Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagon aniztasuna:
LGTBIQ+ errealitateak eta lesbianismoa hautua politikoa: sigla horiek lesbianak, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak ikusarazi eta izendatu nahi ditu.
Trans*ak: egokitutako sexu biologikoa eta norberak zer sentitzen denaren artean adostasuna dagoenean “cis pertsonak” ditugu. Horren anotnimoa “trans pertsonak” dira. Trans kontzeptuak biltzen ditu “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea”.

Gorputz anitzak:
Gorputza, feminismoen barruan aldarrikapen eremu garrantzitsua da. Ni azpimarratuko nuke gordofobiaren inguruan sortzen ari den mugimendua. http://gordofobiadocumental.blogspot.com.es/

Hezkidetza aniztasunaren sustatzaile. Hezkidetzak nola laguntzen du?
  • -          Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du
  • -          Ikasle bakoitzaren errepiikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sisnesten du
  • -          Heteronormatibitatetik aldentzen da
  • -          Aniztasuna bistaratzen du
  • -          Sexu-genero rolak betetzen ez dituztenei inguru segurua eskaintzen die
  • -          Esku hartzen du edozein aindarkeriaren egoeraren aurrean
  • -          Elkarbizitzaren alde egiten du
  • -          Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du

Gazteekin aniztasuna lantzeko zenbait material interesgarri:

http://beldurbarik.org/eu/category/sexu-aniztasuna/ Bideo eta hausnarketa ezberdinak topatu daitezke Beldur Barik programaren baitan
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79022 Idemtitateak programan Transexualitate gaia landu zuten. "Transexualak" deituriko kolektiboak bizi duen egoera aztertu dugu IDEMtitateak saioan, transexual kontzeptua bera zalantzan jarriz. Ixotz Louyestek eta Ainara Ruizek euren bizipenak gurekin konpartitu dituzte eta Aitzole Araneta sexologoak ikuspegi zientifikoa eskaini digu.

Eskolan lantzeko erronka batzuk:
  • -          Sexu, gorputz… aniztasuna bistaratzea eta berdintasunean heztea, hierarkizazio gabea
  • -          Irakasle eta eskolako komunitatearen konpromisoa egotea aniztasunaren alde
  • -          Gaia curriculumean txertatzea eta iraskaleei prestakuntza ematea gaiaren inguruan
  • -          Gurasoekin elkarlana sustatzea



2016/02/04

IDENTITATEEN GARAPENAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


Zer da identitatea? Identitatea beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, eta baita soziala ere.  Gainera, identitatearen garapena haurtgzaroan hasi egiten da, bereziki nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen da eta bizitzan zehar jarraitzen du .
Ondoren Coral Herrerak egiten duen bereizketa azaltzen da:
-          Sexu identitatea: beldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da. Haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena.
-          Genero identitatea: biologikoki ezberdina den gorputzaren eta berarekiko diren balioen eta esanahien sarean egituratzen den identitatea da. Norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio, eta eraikuntza soziokulturala da. Gure gizartea pentsaera bitarrean dago oinarrituta: femeninoa eta maskulinoa.
-          Genero adierazpena: Raquel Plateroren hitzetan “eremu social zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu ezberdinak”. Sistema bitarrarekin apurtzen duten zenbait adierazpenen aurrean, batzutan transfobia erreakzioak egoten dira.
Genero identitatearen garapena: horretan faktore asko daude, eta etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da. Kulturak, gizarteak eta banakako faktoreak eraileak dira, beste batzuen artean: adina, maila sozio-ekonomikoa, gizartean eta lan munduan partaidetza eta abar.

Subjektuak eta jendarte-aldaketak:
Teoria Querrek genero-identitatea kolokan jartzen dute, sistema bitarra gainditzeko asmotan, eta hórrela, “emakume” eta “gizon” subjektu-kategoriak ere kolokan jartzen ditu.
Izakia produktu kulturala da. Eraikitzen den heinean deseraiki daiteke, eta horretan, hezkuntzak zeregin handia du. Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta zalantzan jartzen ditu kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Feminista batzuk dioten bezala: generoa ez da “garena”, batez ere “egiten duguna” da. Generoa “egoteko”modu bat da eta ez “izateko”modu bat.

Azkenik, Heziberri 2020ren ustez identitatearen garapena zertan datzan eta, gaian zehar ikusitakoa kontuan izanik, zehar-konpotentzia ezberdinen inguruan hausnartzeko zenbait galdera planteatzen dira ikasgaian.
Heziberri proiektutik identitateen garapenaren inguruko hurrengo esaldia aukeratu dut:” c) Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete‐betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa”. Aukeratutako esaldi hori, oinarrizko hezkuntzaren xedeetako bat da. Helburu horren garapena bermatzeko, beharrezkoa da ikasleari nor den eta nor nahi duen izan jakiten laguntzea eta horretarako behar duena eta non lortu ahal duen identifikatzen ere bai. Baina ibilbide horretan ikasleei lagundu behar diegu bereizten zeintzuk diren bere beharrak eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak eta bereizketa horretan genero-kontzientzia izatea ezinbestekoa da. Gainera ikaslea besteekiko errespetuan hezi beharko dugu, berdintasunezko harremanak indartu eta sustatu, gure jarreren bidez balioa emanez, baina bakoitza bere egoera pertsonaletik, bere ezaugarriekin. Gainera, nork bere erabakiak hartzen eta erantzukizunak onartzen irakatsi behar diegu.

Hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapen batzuk: nahiz eta gizartean oraindik pentsaera bitarra gailendu, ZuriƱe M Baztanek aipatzen duen sokaren continuum horretan dauden izateko forma ezberdin horiek gero eta onartuagoak daude eta gero eta gutxiago zigortzen dira, nahiz eta oraindik baloratuak direnak gizonezko oso maskulinoak eta emakumezko oso femeninoak izan. Aniztasun hori gainera era “normalizatuago” batean bizitzen da eta, beraz, kalean eta egunerokoan adibide eta erreferente desberdinak ikus daitezke





2016/01/28

ESKOLAETAN ORIENTAZIO EZ SEXISTA

Funtsezkoa da orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea. Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.

Egungo egoera:


2015eko PISA txostenaren arabera eta Eustateko zenbait daturen arabera, hona hemen zenbait datu interesgarri: 

  • -          Mutilek errendimendu baxuagoa dute
  • -          Ingenaritza edo informatika mutilek lau aldiz gehiago neskek baino aukeratzen dute: mutilek konfidantza gehiago duten eurengan
  • -          Osasun zientzietan, kontrakoa gertatzen da
  • -  Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzemandako arrazoi nagusia autokonfidantza falta da.
  • -     Irakasle eta familiei dagokienez: irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute eta familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
  • -          Emakumeen kopurua handiagoa da titulazio guztietan
  • -          Irakasleen artean gehiengoa emakumeak dira, baina ikasketa maila igotzen doan heinean, gero eta gutxiago daude.
  • -  Emakume doktore kopurua handiagoa da baina Ikerkuntza jardueretan eta goi-mailako irakaskuntzan emakumeen partaidetza parekidea izatera iristeko oraindiik bidea dago egiteko. 

Argi dago genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.

Lan merkatuari dagokionez:
  • -          aktibotasun tasa: gizonena %62,9 Vs. Emakumeena % %52,6
  • -          lanaldi partziala: emakumeen % 33 Vs. Gizonen %6
  • -          emakumeek %24 gutxiago irabazten dute
  • -          enpresen zuzendaritza postuen %13a betetzen dute emakumeek

Adierazi beharra dago, Elena Simonek adierazten duen bezela, eskolak ez duela genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen duela beste norabiderantz ez jokatzeagatik, izan ere, curriculum esplizituak androtzentrikoa izanten jarraitzen du eta ezkutuko curriculum sexista era inkontzientean transmititzen da.

Gauzak hórrela, tutoretzan bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko gaiak landu behar dira: garapen pertsonala, beseteekiko harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa prozesuak. Hori garatzeko ardura tutorearena izateaz gain, irakasle talde osoarena ere bada.  Beharrezkoa da genero-baldintzak ezagutu, aztertu eta gainditzeko planteamenduak garatzea.

Tutoretza eta orientazio hezkidetzaile eta  aukera akademiko ez-sexistarako hezkuntza gakoak honako hauek dira:
  • -          Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea
  • -   Generoarekin eralzionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea
  • -          Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea
  • -          Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • -          Parte hartze parekidea sustatzea
  • -          Lanbidea izatearen garrrantzia indartzea
  • -          Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea

Esku-hartze hezkidetzailea antolatzeko egoeraren diagnostiko bat egitea beharrezkoa da. Ondoren, diagnostikoan oinarritutako planifikazioa egitea. Horren izaera hezkidetzailea bermatzeko hurrengo aspektu hauek izatea bermatu behar dugu:
  • -          Emakumeen gaitasunak balioan jartzea
  • -          Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua
  • -          Afektibitatearen heziketari duen garrantzia ematea
  • -          Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero-estereotipoak gainditzen dituzten ereduak.
  • -          Lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztea
  • -          Lanbidea izatearen zentralitatea
  • -          Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea
  • -          Parte-hartze parekidea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2015ean argitaratu zuen Genero-ikuspegia curriculumean eta araubide bereziko ta lanbide heziketako ikasketetako irakaskuntza-jardueretan txertatzeko gidaliburua. Lanerako Prestakuntza eta Orientabiderako (FOL) eta Enpresa eta Ekimen Sortzailerako proposamen zehatzak”.  (euskaraz ere argitaratu behar dute). Beste gai batzuen artean, Lanbide Heziketako Lanerako Prestakuntza eta Orientabideko ikasgaia genero ikuspegiarekin lantzeko zenbait unitate didaktiko proposatzen ditu.

Hau guztia lantzeko erronka nagusi batzuk honako hauek dira nire ustez:
-          Irakasleek eta orientazio arduradunek prestakuntza izatea berdintasun gaietan
-          Eskolako zuzendaritzaren konpromisoa izatea gaiarekiko
-          Curriculumean genero ikuspegia txertatzea: elkar ardura eta zaintzaren garrantzia, berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu, lanbide ezberdinak ikusarazi estereotipatu barik….