2016/01/28

ESKOLAETAN ORIENTAZIO EZ SEXISTA

Funtsezkoa da orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea. Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.

Egungo egoera:


2015eko PISA txostenaren arabera eta Eustateko zenbait daturen arabera, hona hemen zenbait datu interesgarri: 

  • -          Mutilek errendimendu baxuagoa dute
  • -          Ingenaritza edo informatika mutilek lau aldiz gehiago neskek baino aukeratzen dute: mutilek konfidantza gehiago duten eurengan
  • -          Osasun zientzietan, kontrakoa gertatzen da
  • -  Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzemandako arrazoi nagusia autokonfidantza falta da.
  • -     Irakasle eta familiei dagokienez: irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute eta familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
  • -          Emakumeen kopurua handiagoa da titulazio guztietan
  • -          Irakasleen artean gehiengoa emakumeak dira, baina ikasketa maila igotzen doan heinean, gero eta gutxiago daude.
  • -  Emakume doktore kopurua handiagoa da baina Ikerkuntza jardueretan eta goi-mailako irakaskuntzan emakumeen partaidetza parekidea izatera iristeko oraindiik bidea dago egiteko. 

Argi dago genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.

Lan merkatuari dagokionez:
  • -          aktibotasun tasa: gizonena %62,9 Vs. Emakumeena % %52,6
  • -          lanaldi partziala: emakumeen % 33 Vs. Gizonen %6
  • -          emakumeek %24 gutxiago irabazten dute
  • -          enpresen zuzendaritza postuen %13a betetzen dute emakumeek

Adierazi beharra dago, Elena Simonek adierazten duen bezela, eskolak ez duela genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen duela beste norabiderantz ez jokatzeagatik, izan ere, curriculum esplizituak androtzentrikoa izanten jarraitzen du eta ezkutuko curriculum sexista era inkontzientean transmititzen da.

Gauzak hórrela, tutoretzan bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko gaiak landu behar dira: garapen pertsonala, beseteekiko harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa prozesuak. Hori garatzeko ardura tutorearena izateaz gain, irakasle talde osoarena ere bada.  Beharrezkoa da genero-baldintzak ezagutu, aztertu eta gainditzeko planteamenduak garatzea.

Tutoretza eta orientazio hezkidetzaile eta  aukera akademiko ez-sexistarako hezkuntza gakoak honako hauek dira:
  • -          Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea
  • -   Generoarekin eralzionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea
  • -          Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea
  • -          Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • -          Parte hartze parekidea sustatzea
  • -          Lanbidea izatearen garrrantzia indartzea
  • -          Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea

Esku-hartze hezkidetzailea antolatzeko egoeraren diagnostiko bat egitea beharrezkoa da. Ondoren, diagnostikoan oinarritutako planifikazioa egitea. Horren izaera hezkidetzailea bermatzeko hurrengo aspektu hauek izatea bermatu behar dugu:
  • -          Emakumeen gaitasunak balioan jartzea
  • -          Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua
  • -          Afektibitatearen heziketari duen garrantzia ematea
  • -          Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero-estereotipoak gainditzen dituzten ereduak.
  • -          Lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztea
  • -          Lanbidea izatearen zentralitatea
  • -          Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea
  • -          Parte-hartze parekidea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2015ean argitaratu zuen Genero-ikuspegia curriculumean eta araubide bereziko ta lanbide heziketako ikasketetako irakaskuntza-jardueretan txertatzeko gidaliburua. Lanerako Prestakuntza eta Orientabiderako (FOL) eta Enpresa eta Ekimen Sortzailerako proposamen zehatzak”.  (euskaraz ere argitaratu behar dute). Beste gai batzuen artean, Lanbide Heziketako Lanerako Prestakuntza eta Orientabideko ikasgaia genero ikuspegiarekin lantzeko zenbait unitate didaktiko proposatzen ditu.

Hau guztia lantzeko erronka nagusi batzuk honako hauek dira nire ustez:
-          Irakasleek eta orientazio arduradunek prestakuntza izatea berdintasun gaietan
-          Eskolako zuzendaritzaren konpromisoa izatea gaiarekiko
-          Curriculumean genero ikuspegia txertatzea: elkar ardura eta zaintzaren garrantzia, berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu, lanbide ezberdinak ikusarazi estereotipatu barik….









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina