ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK: HAUSNARKETA
Laburpena eta balorazio pertsonala
Gai honen inguruan material desberdinak aztertu ondoren, honako ideia hauek hartzen ditut oinarritzat:
-Kultura desberdin gehienetan, maskulinoa eta femeninoa zer den interpretatzeko sexu bakoitzari egotzi zaizkion gune eta rolak hartzen dira kontuan.
-Eskolan (eta gizartean) nesken jarrerak eta praktikak baloratu eta mutilengan garatu behar dira, alderantzizko joera izan delako, hau da, mutilei egotzitako balore eta praktikak bultzatu eta neskentzat ere balio handiagotu dira. Adibidez, adiskidetasuna, lankidetza…
-Hauekin lotuta, zaintza (norberarena eta besteena) partekatzearen beharra eta garrantzia irakatsi behar zaie.
-Mutilen errendimendu akademikoa neskena baino baxuago izatearen arrazoiak, motibazio baxuagoa eta lan denbora gutxiago pasatzean oinarritzen dira.
-Ikerketa desberdinek erakutsi dute irakasleen balorazioa nesken eta mutilen artean zientzietako arloetan ez dela berdina, mutilena altuago izanik.
-Gizartean, kasu askotan, jaio aurretik neska eta mutilari ezartzen zaizkion ezaugarri eta espektatibak oso desberdinak dira, beraien bizitza osoa baldintzatuz.
-Alde handia dago unibertsitate-tituludun emakume kopurua eta erabakiak hartzeko postuetan daudenen proportzioaren artean.
-Lan erreproduktiboaren zati handiena emakumeek egiten dute.
-Tutoritza oso espazio egokia da genero-estereotipoak, hauek dituzten ondorioak eta genero-ikuspegia lantzeko.
-Neskei beraien buruekiko balorapena indartzen lagundu behar zaie eta mutilei zaintzaren erantzukizuna partekatzen eta emozioak era egokian adierazi eta kudeatzen.
-Gero eta gehiago, neskek eta mutilek arrakasta inposaturiko edertasun ereduarekin erlazionatzen dute.
Nire balorazioa aldatu da gaia hasi aurretik hona.
Gaiaren hasieran, ORIENTAZIO AKADEMIKOA etorkizunerako lanbide-aukeraketa gisa soilik ulertzen nuen, baina konturatu naiz alderdi hau, beste asko bezala, egoera desorekatu eta desberdintzaile baten kausa eta ondorioa dela; bizitzaren aro eta esparru desberdinetan dauzkagun jarrera sexistek eragiten dute, aukerak egiterakoan ere, ikuspuntu partziala eta baldintzatua izatea.
*Itxaropentsua iruditzen zait “gabeziak indartu eta gehiegikeriak murriztu” ideiaren alde egiten den lan guztia.
Ikerketa /proposamena
Zientziari SO programa: Zientzia eskoletara hurbiltzea eta zientzia eta teknologiako ikasketak aukeratzeko motibazioa piztea da helburu. Baita ere, genero estereotipoak gainditzea. EHUko bi irakasleek (Arantza Rico eta Teresa Nuño) diseinatu dute programa hau.
Galdera honi erantzuteko, mahai-ingurua antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak 2014ko azaroaren 13an.
Mahainguru honetan azaldutako kezken artean, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurriak eskaintzen direnean, askotan emakumeek bakarrik eskatzen dituzte, eta genero-rol tradizionalak errepikatzeko tresna bihurtu daitezke; beraz, lehendabizi erantzukidetasuna aldarrikatu behar da.
Datuak eta ondorioak
PISAk egindako ikerketan agertzen den datu hau bereziki ernegarria iruditu zait:
Arestian aipaturiko espektatiba-desberdintasunak neskengan sortzen duen konfidantza ezak eragindako errealitate hau oso mingarria iruditzen zait. Emakumeen gaitasun asko garatu gabe geratzen direla adierazten du, eta emakumeek emakume izateagatik (arlo honetan ere) aukera gutxiago izateaz gain, bere buruarekiko irudi eta balio gutxituarekin bizi behar dutela.
Ikastetxearen erronkak
*Erronka nagusia “gabeziak indartu eta gehiegikeriak murriztu”:
-neskengan bere buruarekiko ezagutza, konfidantza eta erabakiak hartzeko gaitasuna sendotu.
-mutilengan zaintzarako gaitasuna eta erantzunkizuna sendotu.
*Ikasle guztiek beraien benetazko nahi eta espektatibak ezagutu eta garatu ahal izateko giroa eta tresnak eskaini.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina