2016/01/24

CURRICULUM ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUKO HAUSNARKETA


Hezkidetza, proiektua, aniztasun sexuala, genero aniztasuna, partehartze parekidea, e.a. hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan azaltzen diren kontzeptuak ditugu, baina Luixa Reizabalek Berriak argitaratutako elkarrizketan esaten duen bezela "Sexismoa transmititzen du hezkuntza sistema".

http://www.berria.eus/paperekoa/1863/008/001/2016-01-14/sexismoa_transmititzen_du_hezkuntza_sistemak.htm

Hezkuntza sistema androzentrikoa da eta sexismoa transmititzen du. Edukiak gizonezko ekoizpen ereduetara egokitzen dira, emakumezkoi emandako rolei zerikusia dutenak baztertuz. Kontuan izan behar dugu didaktika eta metodologia boterean oinarrituta daudela; hortaz, hezitzaileek itxaropen ezberdinak proiektatzen ditugula neskengan eta mutilengan. Ezin dugu ahaztu haurtzaroan jasotzen diren tratuak eragin handia dutela eta familien eginkizuna oso garrantzitsua dela. Ikastetxeetan egiten den lana ez da aski, familiek ez badute bat egiten, adibidez  bere seme-alabek ospalizunetan nola hartzen duten parte aztertzen.



Gaztelubide txiki danborrada. Neska eta mutilak talde segregatuetan. Janzkera ere aztergai izan daiteke.


Eraldaketa aurrera eramateko ezinbestekoa da aztertzea zeintzuk diren gure curriculumaren iturburuak:SOZIOLOGIKOAK: gizarte antolamendua eta baloreak ditu oinarri, hori dela eta ikaslea sistemara egokituko da  eta sistemak bere horretan iraungo du.

PSIKOLOGIKOAK:  sexu- diskriminazioa biologikoki justifikatu duten teoria psikologikoetan oinarritu da sistema patriarkala. Horren ondorioz, gizonezkoek makronortasuna  (neurriz kanpoko autoestima) garatu dute eta neskek, ordea, subidentifikazioa. Hau dela eta sortutako estereotipoek pertsonen garapen integrala mugatu dute.

PEDAGOGIKOAK: Hezkuntza- ereduak sistema patriarkalak ezarritako sistema hierarkikoan oinarritu izan dira.

EPISTEMOLOGIKOAK: Epistemologia historian zehar sortu diren botereek antolatu dute. Emakumeen ekarpenak desagertaraziz  eta  historiko eta kultural gertakariak beren kontzeptuen arabera interpretatuz. Adibide gisa Rosalia de Castro poetaren eta bere literatura lanaren interpretazioa aipatuko dut.

Rosalia de Castro XIX. mendeko poeta bat izan zen. Testu liburuetan beti emakume triste, gaixorik eta bere literatura lana ia kasualitatearen ondorioa izango balitz bezala aurkeztu zaigu. Oso gutxitan aipatzen da berak askatasunaren eta bindikazioaren ideiak oinarri zituela bere bersoak idatzi zituenean. Berak oso ondo zekien zer zen emakumea izatea, idazlea izatea eta galegoz idaztea. Emakumea periferiatik poesiaren erdigunera eraman zuen, bere poema honetan, viudas de los vivos. ikus dezakegun bezala:

Éste vaise i aquél vaise,
e todos, todos se van.
Galicia, sin homes quedas
que te poidan traballar.
Tes, en cambio orfos e orfas
e campos de soledad,
e nais que non teñen fillos
e fillos que non tén pais-
E tes corazóns que sufren
longas ausencias mortás
viudas de vivos e mortos
que ninguén consolará





 


Curriculuma hezkidetzailea izateko ezinbestekoa da diagnosi garbi bat izatea eta horretarako edukiak, metodologiak eta materialak aztergai izan behar dira. Horretarako zenbait baliabide ditugu:

- Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak.
- Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak.
- Beschdel testa.
- e.a.

Diagnosia egin eta gero erabakiak hartu beharko ditugu:

- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztu mantendu.
- Dagoena moldatu osatu.
- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu.
- Falta dena sortu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina