2016/01/29



Zer da orientazio hezkidetzailea?

Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.

Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da.

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du.

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gidan jasota dagoen erronka bezala: “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe

Irakasleriak genero-ikuspegiarekin  aztertu behar dugu zer gertatzen den, zergatik, zer egin eta nola. Begirada hori orientazio eta tutoretza arloetan uneoro mantentzea oso garrantzitsua da, hau da, zeregin hauetan sexismoaren eragina aspektu desberdin guztietan kontuan hartu eta horrek dakarren bazterkeriaren desagerpena sustatu.





Gida honetan hau zehazten da “azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin handia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan. Orduan hasten dira ibilbide bereiziak nesken eta mutilen artean, bai ikasketetarako sarbidean, bai aukeratzen dituzten adarretan …”

Zein da gaur egungo egoera?

Google.ean "arkitekto" hitza jartzen baduzu hau da ateratzen dena. Non daude emakumeak??




PISA informean argi ikusten da genero-arraila  mantentzen dela.

Genero-arraila kontzeptua, emakume eta gizonen artean aldagai baten inguruan dauden desberdintasunak adierazteko erabiltzen da, kasu honetan ikasketei begira dituzten jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan agertzen direnak.
Arrazoiak ematen dira bai ikasleei dagozkienak, bai famili eta irakasleei eta jarraibe batzuk aipatzen ditu.

Galdera interesgarri bat planteatzen du:

Nola itxi genero-arraila? Badirudi hezitzaileon ardura kontua dela. Horretarako eta aspektu hauek lantzea proposatzen dute:

  • irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu;
  • nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...;
  • mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu …
http://educalab.es/inee/evaluaciones-internacionales/pisa/pisa-2015

Gai honen inguruan testuan aipatzen diren ikerketak anitzak dira baina PISA eta EUSTAT aipatuko nituzke ematen duten informazio aberatsagatik. Ez ditut hemen datuak zehaztuko testuan oso ondo azalduta dagoelako.

·     Unibertsitatean matrikulatutako ikasleak:
·         ……….



Elena Simon Rodriguez-ek dioen bezala: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”. Zergatik?

· Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen du, honek dakarren emakumeen ereduen falta nabaria izanik.
· Ezkutuko curriculum sexista (harreman formal eta ez-formaletan) era inkontzientean transmititzen da: komunikaziorako hizkera sexista; neska eta mutilekiko itxaropen bereiziak; neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, lana eta arduren banaketa ez parekidea, espazio eta denboraren erabilera, jokoak, sinbolikoa, jaien antolaketa, antolakuntza, partaidetza eta botere espazioak, hezitzaileok modelatze lanean eskaintzen ditugun eredu baldintzatuak …
· Gazteek, sozializazio-prozesu osoan, kanpoko presioak izaten dituzte, hartu behar dituzten erabakietan eragiteko. Presio horiek familiaren ingurunetik adiskideen ingurunetik (pare-taldeak, xede den ingurunetik (erreferentzia-taldea eta lan-merkatutik bertatik etor daitezke. Gainera, prozesu inplizitu eta sotil bat dago, nesken eta mutilen gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak modu bereizian bultzatzeko.

Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio-prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei genero-estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko.
“Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabideak” dokumentuan ideia interesgarri batzuk aipatu nahi ditut:




  •  “Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua.
  •  Orientazioko edukiek eskolako curriculum guztian dute eragina, eta zeharka garatu behar dira. Hala ere, ikasketa horien zati bat esplizituki landu beharko da tutoretzan.
  •  Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila.
  •  Bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko gaiak landu behar dira: garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak, eta konpetentzia horiek garatzen laguntzeko ardura, tutorearena izateaz gain, irakasle-talde osoarena da.
  • Koordinazioa eta elkarlana koordinazioa eta elkarlana sustatzeko familia edota legezko tutoreekin zein jendarte-eragileekin harremanak lantzea garrantzitsua izango da.
  •  Genero-baldintzak ezagutu, aztertu eta gainditzeko planteamenduak garatu beharko ditugu.                  


Hau dena oso garrantzitsua dela kontutan harturik oraindik kontraesan batzuk badaude:

  • Curriculuma oraindik androzentrikoa da.
  •  Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago orokortua.
  • Espazioa eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira.
  • Neska eta mutilen partaidetzan oraindik ez dugu sistematikoki kontuan hartzen genero sozializazioagatik neskek eta mutilek parte hartzeko era desberdinak garatu dituztela.
  • Espektatiba bereziak ditugu neska eta mutilentzat genero-rolak indartuz.
  •  …………………………………………………                      


Tutoretza eta orientazio hezkidetzaile eta aukera akademiko ez-sexistarako hezkuntza gakoak aztertzen dira era sakonean, hausnarketarako baliogarriak, kontzienteak izateko.

Batzuk azpimarratuko ditut:

  •  Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.


Bukatzeko, azken partean planteatzen da nondik hasi esku hartze hezkidetzailea sustatzeko eta beti bezala, ikastetxearen egoera ezagutu behar dela adierazten du, hau da, diagnosia egin behar dela eremu honekiko egoera zein den ondo identifikatzeko eta dauden beharrak ezagutzeko.Hau egiteko materiala ugari dagoela dio non erreminta asko dauden diagnosia egin ahal izateko.

Ondoren, diagnosien emaitzen arabera eta aurreko gaian -curriculuma- ikusi ditugun material hezkidetzaileak erabiltzeko estrategiaz baliatuz proposamen berriak planteiatuko dira.

Testuaren bukaeran materialaren zerrenda dago.

Nire iritzi pertsonala gai honekiko positiboa izan da, nire eguneroko laneko praktikan ezagutzen dudana. Testuan ematen den informazioa, ikerketetan oinarriturik, planteamenduak, materialak, ideiak … oso baliogarriak direlakoan nago.

Errekurtsoen artean:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina