2016/01/24


CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN

Hezkidetzak helburu hauek ditu:
-          Ikasle guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea.
-          Ikasle guztiak bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziatan heztea.

Horretarako, adi egon behar da erabiltzen diren baliabidez. Genero ikuspegia erabiliz, diagnosia egin behar da: nolakoak dira neska-ikasle eta mutil-ikasleentzat erabiltzen ditugun baliabideak? Sexistak dira edo sexismoa erreproduzitzen dute? Eredu estereotipatuak sustatzen dituzte?
                                      

Curriculum hezkidetzailearen kontuan hartu beharreko iturburuak, Emakundearen aburuz, lau dira:

1)      Iturburu soziologikoak: gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta aintzat hartzen da.
-          Maskulinoaren eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira eta sexu-nortasuna eta genero-nortasuna osatzen da.
-          Generoen hierarkizazioaren ondorioz, gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
-          Esparru publikoa hierarkizatu egiten da, esparru pribatu-etxekoarekiko.


2)      Iturburu psikologikoak: sistema patriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira eta guztiek hezkuntzan eragin handia izan dute.

3)      Iturburu pedagogikoak: hartuko dituzten eduki berriak eta baita ikas-prozesua bera ere, aurretik dituzten gaitasunei eta ikasi dituzten edukiei lotuko zaizkie.

4)      Iturburu epistemologikoak: legitimatutako jakintzei buruzko informazioa eta ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum-arloak zertan diren kontuan hartu behar dira.


Jakiteko gure materialak, edukiak, metodologia eta materialak hezkidetzaileak diren, lehen pausoa diagnostiko on bat egitea da. Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gidan  taula baliagarri batzuk proposatzen dituzte EDUKIAK, METODOLOGIA eta MATERIALAK aztertzeko.

Diagnostikoa egin ondoren:

-          Hezkidetzailea bada, primeran.

-          Ez bada hezkidetzailea, galdetu behar diogu geure buruari “Ezinbesteko baliabidea al da?

BAIetz bada erantzuna: mantendu moldaezina bada,baina ikuspegi kritikoz aurkeztu aldi berean

                                            Moldatu, osatu genero-ikuspegia txertatuz.

Ezetz bada erantzuna: ordezkatu genero-ikuspegia duen batekin, edo …

                                         ordezkatzekorik ez bada, sortu genero-ikuspegia duen berri batekin eta…

                                        KONPARTITU!!!!!!


Nire ustez, lau iturburu horietaz koziente izatea ez da hain erraza. Hezkidetza Gidan argitaratu dituzten hiru taulak oso baliagarriak iruditzen zaizkit, batzuetan ez dugulako garbi ikusten ondo ari garen.  Bechdel testa denok ezagutu beharko genuke. Ikasleei erakutsiko diet azkar detektatzeko genero-bereizkeria eta eskatuko diet aurten irakurri dituzten eleberriak (normalean, irakurri behar dituzte hiru ebaluazio bakoitzean) eta ikastetxean ikusitako filmetan pasatzeko eta, ondoren, emaitzak komentatuko ditugu. Ea zer ateratzen den!!
Hemen Hollywood-eko emaitzak (ez da harritzekoa, baina... bai aipatzekoa):
http://blogs.elpais.com/mujeres/2013/11/sexismo-en-cine.html


Uste dut baliabideak ez aztertzearen ondorio batzuk direla:

-          Curriculum androzentrikoa eta baztertzailea erreproduzituko da.

-          Sexu-genero sistema behin eta berriz errepikatuko da eta, horrekin batera, neskek trebetasun batzuk landuko dituzte eta mutilek beste batzuk.

-          Menpekotasun-sistemak martxan jarraituko dute.


Nire ustez, hau guztia ikastetxean lantzeko erronka nagusia da:

-          “Berdintasuna” , “aniztasuna” , “errespetua”, “pluraltasuna” … eta horrelako hitzak ez irakastea modu teorikoan eta politikoki zuzenak direlako. Praktikara eraman! Edukietan, metodologietan eta materialetan txertatuak egon behar dira balio horiek. Egunero eta ikasgai guztietan eta ez turoretza saioan, erlijioan edo erlijioarekiko alternatiban, esate baterako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina