2016/01/30

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK

Orientazioa, tutoretzeta saioetan, ondo bideratzea, garrantzi handia dauka . Pertsona bakoitzak, bere intereseko, bere gustoko bizitzaren esparruak aukeratu ahal izan beharko lituzke, inolako muga eta esklusibo barik.
Orientazio hezkidetzailea gida planean, orientazioa honela definitzen du: ikasleak, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean heuren bidea aukeratu dezaten, askatasuna eta aukera aniztasunak errespetatuta eta genero baldintzapenik gabe.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_conviven/adjuntos/coeducacion/920006e_Pub_EJ_hezkidetza_plana_e.pdf )


Egungo egoera


Txostenetan eta datuetan, neska eta mutilen artean desberdintasunak oso nabariak dira, adibide modura, neskek, matematikak eta ingeneritza karrerak ez aukeratzearen arrazoi nagusietariko bat autokonfiantza da.

Desberdintasun hauek desagertzeko jarraibide hauek proposatzen dira: Nola itxi genero arraila? (genero arraila kontzeptua, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak adierazteko erabiltzen da)

- Irakasle eta familien espektatibak  eta aurreritziak berrikusi eta sexismoa baztertuz.
- Nesken konfiantza sendotuz.
- Mutilen jarrera hobetuz: ikasteko orduak eta ikasteko laguntzak zaindu, joko egokiak aukeratu,...

Hona hemen artikulu interesgarri bat:

http://www.hikhasi.eus/artikulua/2244

Lan munduan ere ezberdintasunak nabarmenak dira. Egitatezko berdinatsunera iristeko zailtasunak nabarmendu egiten dira: irteera profesionalei buruzko datu estadistikoak diara hoen islada. kontuan hartzeko adibideak dira emakume askoren adierazpenak; beraien hitzetan ez dutela ez mailaz igo nahi, ezta zuzendaritza karguetara igo nahi, azaltzen dute.

http://www.eldiario.es/sociedad/Profesores-Secundaria-ensenan-dirigen_0_274723561.html

Zergaitik ikusten dute neskek bere burua bikotekide eta ama bezala, eta gizarte eta osasun zientzietan erlazionatutako lanetan?
Elena Simonek http://www.mujeresenred.net/spip.php?auteur426   dioen bezala: eskolak ez du genero bereizketarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagaitik.
Emakumeek orain arte garaturiko konpetentziak, pertsonen zaintza, autozaintza, elkar ardura,...izan dira.
Ezkutuko kurrikulum sexista ere, era inkontziente batean transmititu da, komunikazio hizkera sexista erabiliz, neska eta mutilekiko itxaropen bereiziak eginez, neska eta mutilen jarrerak eta ekintzen balorazio ezberdinak eginez,...


Hezkuntza sistemaren proposamena eta kontraesanak

Diskurtso ofizialean hezkidetzan txertatzeko bidea topatu dezakegu eta hori da gure asmmoa, baina errealitateak esaten digu zenbait kontraesan bizi ditugula gure bidean, hemen adibide bat:




Ikastetxean lantzeko erronkak:

-  IHPan barruan tutoretza plan hezkidetzailea izatea,  denon  inplikazioa ziurtatuko lukelarik.
-  Irakaslegoaren formazioa eta sensibilizazioa ezinbestekoa.
-  Tutoretza plana diseinatzeko, eta geletan praktikan jartzeko Nahiko programa erabiltzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina