Gutako bakoitzak, dagoen lantokitik, dela eskola, institutua edo unibertsitatea, dela berritzegunea edota aholkularitza esparrua, baiezta dezake gaur egun baliabide didaktikoak egiterakoan ez dela hezkidetza ikuspegirik bermatzen ehuneko ehunean, eta dagoeneko eginda dauden curriculum materialen artean, ia ehuneko ehunean hutsune handiak daudela hezkidetza ikuspegitik.
Beraz, ikasgai honetan “suspentso borobila” eta ezinbesteko “hobetu beharra”.
Beraz, ikasgai honetan “suspentso borobila” eta ezinbesteko “hobetu beharra”.
Orain arte Hezkuntza erakundeen laguntza eskasa izan da. Oraintxe eskuartean erabili beharko ditugu marko legalek oso erreferentzia txikia egiten diote hezkidetzari, nahiz eta teorikoki dokumentu ofizial guztietan agertu esaldi hau: ”Hezkuntzak pertsonen hazkunde integrala izango du xedetzat”.
Beraz, jarrai dezakegu esaten eta pentsatzen eredu hezkidetzailea utopia bat dela gaur egun. Eta horregatik jarraitu behar dugu feministok hausnartzen, eta aukerak sortzen utopia hori gero eta hurbilago egon dadin.
Adibide asko aipatzen dira aste honetako materialetan. Guztiek proposatzen duten ibilbide logikoa hauxe izango litzateke: diagnostikoa egin sentsibilizazioa txertatuz, hezkidetza curriculumean sartu, profesionalak (irakasleak, zaindariak, atezainak, idazkariak, garbitzaileak, sukaldariak…) generoan formatu eta material didaktikoak egokitu.
Material didaktiko egokiek hainbat ezaugarri ezabatuta eduki beharko lituzkete, oraingo materialen ondoan, bai soziologikoki, bai psikologikoki, bai pedagogikoki, eta bai epistemologikoki ere.
Ikuspegi androzentrikoaren arabera sistema patriarkalean inoiz ez dira emakumeen jakintzak onartu, eta monopolio horren ondorioz, gaur egun jakintza arlo guztietan “femeninoa” oso gutxi baloratzen da.
Hezkuntza eredu hezkidetzailean, pertsona guztiek elkar onartu, errespetatu eta baloratuko dute; desberdintasuna eta aniztasuna bereizkeriarako barik, aberastasunerako erabiliko dira.
Teoria praktikarekin uztartu behar denez, badira proposamen zehatz batzuk ere aste honetako irakurgaian. Guztiak erabilgarria iruditzen zaizkigu, dugun egoera hobetzeko.
HzkEH-hezkidetzarako materialak |
2. Ikerketa edo proposamen baten aipamena:
Guretzat ezezaguna izan delako, Bechdel Testa aipatuko genuke lehendabizi; filmak komiki eta kultur produktuak aztertzeko hiru urrats planteatzen ditu, eta nahiko erreza da aplikatzen. edonork automatikoki barneratuta edukitzeko kalitate kontrol moduko zerbait gisa.
Euskal Bilgune Feministak sortutako “Hezkidetza Gida” ere oso erabilgarria iruditzen zaigu, edukiak, metodologia eta materialak aztertzeko orduan.
3. Jasotako datuak eta ondorioak:
Aldez aurretik iragarritako zerbait itxarotea bezalakoa izan da aste honetako jardueren emaitza. Sentsibilizatuta gaudenok betaurreko moreak jantzita izaten ditugunez, “besteek” baino argiago eta gehiago ikusten dugu, bai lorpenak eta bai oraindik egitekoak direnak sumatzeko.
Egia da, testu liburuetan, gero eta adibide gehiago aurki ditzakegula, genero ikuspegia kontuan izan dela frogatzen dutenak. Hala ere, irudietan, jarduera banaketetan, eta batez ere, iraganean gertatutakoa kontatzeko orduan, androzentrismoa oraindik nagusia da.
4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
Gurean, Hezkuntza Proiektua diseinatzen gabiltza, eta hortxe uste dugu zer esan eta egin asko dugula hezkidetzaren aldekook.
Horixe izango da gure aurtengo eta hurrengo urteko erronka. Horrekin batera, irakasleentzat formakuntza eskaintza erakargarriak bilatu beharko ditugu, apurka-apurka guztiok barneratzeko genero gaian eman behar ditugun urratsak, zeren sinistuta ez badugu egiten, ez baita praktikara eramango.
Hirugarrenez, ikasleei eskaintzen dizkiegun materialetan genero ikuspegia txertatzen joatea, gaur eguneko materialak badira, kritika eraikitzen, eta sortu berriak badira, parekidetasuna txalotzen.
Hirugarrenez, ikasleei eskaintzen dizkiegun materialetan genero ikuspegia txertatzen joatea, gaur eguneko materialak badira, kritika eraikitzen, eta sortu berriak badira, parekidetasuna txalotzen.
STING europar proiektua |
Zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen eta zientzia-hezkuntza hobetzen hezkidetzaren bidez lagunduko dien STING europar proiektuan parte hartuko dute ikastetxeko zientzia arloko irakasle batzuek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina