2016/01/28

ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Gure ikastetxean ikusten den bezala eta ikerketek (PISA, EUSTAT…) esaten duten arabera ikasleek aukeratzen duten ibilbide akademikoa estereotipatua izaten dirau. Aukerak egiteko unean, ingeniaritza, arkitektura eta informatika gradua eta ogibide gisa neskek baino lau aldiz mutil gehiagok hautatzen dute (mutilek nahiz eta emaitza eskasagoak izan eurengan konfiantza handiagoa dute). Artea, Osasun, gizarte zientzietan, aldiz, kontrako egoera agertzen da.
2015ean argitaratutako PISA txostenak agerian jartzen ditu  emakume eta gizonen artean ikasketei begira dituzten jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan agertzen diren desberdintasunak : genero- arraila. Neska eta mutilek erabakiak hartzeko unean baldintzaturik daude genero- jendarteratze prozesua eta guraso eta adiskideen presioaren ondorioz pertsonekiko espektatibak aldatu egiten baitira generoaren arabera.
Aldi berean, lan merkatuko egoera antzekoa izanik:
  • Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2015eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,9koa izan da, emakumeen portzentajea %52,6koa, hots, 10,3 puntu gutxiago. Iturria Eustat.
  • Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.
  • Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste. 2009an Estatu mailan soldata-arraila %15,87koa eta EAE-n % 22,11koa zen.2011ko EUSTATeko datuei begiratuz gero, ikus dezakegu EAEn 18 urtetik gorako gizonen batez besteko urteko soldata 25.258 eurokoa dela, eta emakumeena 14.534 eurokoa.
  • Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.

PISAren ikerketen ondorioek argi uzten dute genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin eta genero-arraila itxiteko aspektu hauek lantzea proposatzen dute:
  •          Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu.
  •     Nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman.
  •          Mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu …


 Gida planean jasota dago orientazio hezkidetzailea “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”.
Diskurtso ofizialean hezkidetza txertatzeko bidea topa daiteke baina errealitatean  kontraesanekin aurkitzen gara: ageriko curriculuma androzentrikoa;  Curriculum ezkutuaren bidez trasmititzen den sexismoa…. Ezinbestekoa, beraz,  orientazioan hezkidetza-ikuspuntua ardatza izatea jarduera guztien planifikazio eta garapenean. Horretarako, orientazio- tutoretza  eginkizun guztietan estereotipoak eta beren eragina identifikatu eta neutralizatzeko estrategiak garatu behar dira eta ikasleekin lan egiten duten irakasle,hezitzaile, familia eta tutorearen arteko elkarlana ezinbestekoa da helburuak lortu ahal izateko. 


       


 IKASTETXEAN EGIN BEHARREKOAK
    •   Ikasleen experientzietan bizitza mota eta familia anitz desberdinak normaltasunez agertzea, eta gorputz eta ezaugarri fisiko eta psikiko desberdineko pertsonak egoera/ogibide ez-estereotipatutan eskaintzea.
    • Autozaintza, elkarzaintza eta besteen zaintza tutoretzetan integratu.
    • Neska eta mutilen arreta berdintasuna bermatu.
    •  Neska eta mutilen parte hartze parekidea sustatu.
    •  Maskulinitatea, feminitatea, aukera sexualak, sexu-aniztasuna, estereotipoak eta genero-indarkeriarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika txertatzea.
    • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratu.
    •  Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea; emozio eta sentimenduen identifikazio eta kudeaketa genero-ikuspegitik lantzea.
    • Norberaren independentziarako lanbidea izateren garrantziaz ohartaraztea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina