2018/12/15

Ondo komunikatzen ikasten

Hasteko eta behin, hona hemen sortu dudan meme-a:
Iazko post-en artean Iosune de la Peñarena hautatu dut, “Emakumeak hizkuntzan “sartzen”” izenekoa. Oso interesgarria iruditu zait Kike Amonarrizek Ibon Sarasolari egiten dion elkarrizketa, non hizkuntzen matxismoa gizartearen matxismoaren menpe kokatzen duen.
Bideo honetan ere horren adibide bat topa dezakegu, ikasle batzuek proposatutakoa:

Bestalde, irudien erabilpenarekin izan behar dugun kontua berarekin partekatzen dut erabat. Amaitzeko, oso izenburu egokia aukeratu duela esan behar dut. Izan ere, historikoki emakumeak hizkuntzetatik kanpo egon dira eta, jakina den moduan, horrek kontuan hartuak ez izatea dakar. Beraz, guztiz beharrezkoa da Emakumeak hizkuntzan sartzea.
Hau argi utzita, “Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida” da gida desberdinen artean hautatu dudana. Oso interesgarria iruditu zait eta, gainera, irudien kasuan (ikonografikoa oso alderdi garrantzitsua iruditzen zait, komunikatzeko duen botere eta berehalakotasunagatik) argibide zehatz bezain baliagarriak ematen ditu, primeran etorriko zaizkigunak materialak prestatzen ditugunerako. Ematen diren aholku zein adibideen argitasunak material egokiak prestatzeko unean ezinbesteko laguntza emango digute.
Gainera, edukiak sortu behar ditugunerako ematen dituen aholkuak munta handikoak iruditu zaizkit ere bai.
Honek guztiak, sortu behar dugun material guztiarekin kritikoak izatea ahalbidetuko du, gure praktika hobetzeko ezinbesteko baldintza dena.
Era doituago batez komunikatzeko erronka nagusia, nire ustetan, jendearen kontzientzia astintzea da. Izan ere, ni barne, gai honekin kezka dugun asko, inolako asmo txarrik gabe, astakeria itzelak egiten ditugu arlo honetan, eta kasu gehienetan ezjakintasuna baino ez da.
Bukatzeko, Elena Simón Rodríguez gai honen inguruan egiten duen hausnarketa batekin nahi zaituztet utzi.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina