Emakumeak
protagonista izateko ditugun erronka bi aipatzekotan:
- Dauden emakumeen ekarpenak agerraztea, zabaltzea eta ( bereziki gelan) publizitatzea. Horrek bigarren erronkan lagunduko du
- Emakume gazteak ahalduntzea orain arte egon den isiltasunarekin apurtzeko.
Aurreko
edizioetatik Irati Mendiguren Cosgayak eginiko “Protagonistak garraxika” posta aukeratu dut.
Arrazoi nagusia
aukeratu duen emakume aintzindaria. Emakume xumeak aldarrikatzen ditu eta
horrek gustatu zait.
Emakume xumeen
aldarria gustatu zait bereziki pasaden domekan ( abenduak 3) BERRIA egunkarian,
ANE LABAKA bertsolariak “Iñaxi” izeneko artikulua idatzi zuen. Artikulua oso hunkigarria
da, emakume xume baten bizitza kontatzen duena.
Nik aukeratutako emakumea aldiz, bigarren jardueran egin behar izan dugun hausnarketatik atera dut. Ekonomiako liburu bat aztertu dut eta
zenbat ekonomilari-emakume ahaztuak dauden konturatu naiz.
Joan Violet Robinson
“ izan ez zen nobel-saria”.
Robinson
Ekonomilari heterodoxoa izan zen eta postkeynesiar-eskolaren adierazlea
garrantzitsuenetakoa.
Ekonomian
egindako lehenengo ekarpenak lehia ez-perfektuaren inguruan egin zituen, berari
zor diogu “monopsinio” kontzeptua.
Robisonek
parte hartu zuen John M. Keynesen liburu garrantzitsuenean
“Dirua, interesa eta enpleguaren teoría orokorra”. Keynesek liburuaren
prologoan goraipatu zuen. Cambridgeko unibertsitateko katedraduna izan zen eta
nahiz eta askotan nobel sarietarako hautagaia izan zen. Bere ikuspuntu politiko heterodoxoak eta emakumea izateak nobeletarako ateak itxi zizkioten.
💦Amaitzeko beste Mrs Robinson, baina famatuagoa, Simon and Garfunkelen abestia.
El graduado pelikulagatik famatua egin zen: Emakume ezkonduak bera baino gazteago den gizon batekin erlazio bat izaten du................................... zenbat horma apurtu behar ditugun oraindik!!!!!
Paul Simonek egin zuen abestia Mrs Roosevelt deitzen zen, Eleanor Roosevelt-i egin ziolako. Beste emakume esanguratsua!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina