HASI GARA HISTORIA ALDATZEN!!!
POLIKI BADA ERE BAGOAZ!!
Bideo hau gure alabaren eskolako hezkidetza batzordean landu zen iaz. Aste honetan ikusi dugun bezela emakumeen presentzia eta ekarpenak ixilarazitakoak edo ezkutukuak izan dira. Aldatzeko unea iritsi da.
Euskal emakume aitzindari bat aipatzeko orduan, bat baino gehiago izan ditut buruan baina Maurizia Aldeiturriaga panderojolea aukeratuko dut.
Zeberion jaioa, erromerietan plazaz plazaz ibiltzen lehen emakume panderojolea izan zen. Ordurarte gizonen kontua zen plazarik plaza aritzea. Bere ahotsa eta kantakera izan zituen bereizgarri, gerra eta gerraoste garaiak ez ziren xamurrak izan baina beti aurrera egiteko kemena agertu zuen. Bere senar Benantzio Bernaola trikitilariarekin eta Leon Bilbao albokariarekin batera makina bat herritan ibili ziren erretiroa hartu arte. Duela 30 urte hil zen eta bera gogoratzeko irudi bikainez osaturiko bideo hau topatu dut youtuben. AUPA MAURIZIA!!!!!
Eremu hezkidetzaileetan eta jendartean lantzeko erronken artean besteak beste:
- Kurrikuluma ikuspegi hezkidetzailetik birplanteatu, emakumeen ekarpenak azalaraziz.
- Formakuntza denontzat, hezkidetzan esku-hartzeko ezinbesteko tresna, baliabideak eskaini, inbertsio ekonomikoak...
- egindako lanaren ebaluaketa, hobetzeko.
Maria Jose Urruzola: "Emandako pausuen ebaluaketak akatsak zuzentzen lagunduko du, hutsuneak betetzen eta, batez ere, Eskola Misotik Eskola Hezkidetzailera gradualki hurbiltzeko eman behar diren pauso berriak definitzen"·
Iazko post-en artean Garazi Esnaolaren hau aukeratu dut:
Nire erronken osagarri hartuko ditut bereak.
Aste ona pasa,
Maria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina