#Oli etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Oli etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/20

HURRENGORA ARTE!

 

Batzuetan lan asko izan dugun arren, aitortu behar dut ikasi egin dudala. Nire inguruan dagoena beste era batera ikusten ikasi dut  eta ikusitakoaren hausnarketak lagunekin eta familiarekin partekatzen ikasi dut.  Eskertu nahi diet Ikastaro kideei partekatu dituzten baliabideak, estekak, albisteak, abestiak… Ikastaro honen zati interesgarri eta garrantzitsuenetako bat izan delako.

Hezkidetzari dagokionez, oraindik bide luzea dago egiteko, baina uste dut gu guztiok jadanik hasi garela gizon eta emakumeen arteko etorkizun berdinzaleago baten oinarriak sortzen. Eutsi goiari!




2022/03/20

Etxeko lanak eta senideen zaintza: baliotasun handiko jarduerak

 



Iazko sarrera hau gomendatzen dut   Tratuonak eta harremanak kudeatzeko zazpi printzipioak, oso ondo laburbiltzen dituelako gure ikasleei irakatsi behar dizkiegun kalitatezko bizikidetza positiborako printzipioak:

1.         

1.                  1.Autonomia pertsonalaren printzipioa

2. Mendekotasunak prebenitzeko printzipioa

3. Boomerangaren printzipioa

4. Banakotasuna aitortzearen printzipioa

      5. Natur moraltasunaren printzipioa

      6. Aldez aurreko autoaplikazioaren printzipioa

2. Mendekotasunak prebenitzeko printzipioa

3. Boomerangaren printzipioa

4. Banakotasuna aitortzearen printzipioa

      5. Natur moraltasunaren printzipioa

      6. Aldez aurreko autoaplikazioaren printzipioa



Ikasleekin honako bideo hau landu genezakela uste dut:  AnaMagab.    Bideoan, Ana Magabek eskatzen du etxeko-lanak eta zaintzako lana lantzat har dadila.

Gure jendartean, etxean lan egiten duen eta seme-alabak zaintzen dituen emakumeak ezer egiten ez duen pertsonatzat hartzen da askotan, itxuraz ez duelako ekoizten, baina kontzientziatu behar dugu haurrak, adinekoak eta gaixoak zaintzen dituen pertsonarik gabe jendarteak ezingo lukeela aurrera egin.

Honako Blog hau ere aurkitu dut Berdintasunaren alde lanegiten non jarduera pilo bat aurki ditzakegun ikasleekin lan egiteko mailaka. Jarduerak lantzeko hainbat bideo eta baliabide daude. Esaterako, honako bideo hau

etxeko lanen banaketa     


Irakasleok ikasleekin landu behar dugun erronketako bat da etxeko lanak egiten dituen pertsonak eta haurrak zaintzen aritzen denak duten garrantziaz kontzientziatzea, pertsona hauek gabe gizarteak ez luke aurrera egingo.







2022/03/13

Maitasun erromantikoaren mitoak ezabatuz

 

Sarrera gomendatzen dut EZBELDURRIK EMAN EZ BELDURRIK JASAN, denok dakigun zerbait azpimarratzen duelako, hau da, indarkeria matxistaren fokua beti emakumeengan jartzen dela;  emakumea ahaldundu behar da, autodefentsa ikasi behar du, tratu txarrak salatzera animatu, etab. Baina nik uste dut, sarrera hau idatzi zuen neskak bezala, jendartean aldaketa bat egon beharko litzatekeela eta fokua gizonei zuzendu, indarkeria ez baita soilik emakumen arazoa jendarte osoarena baizik.

Ikasleekin lantzeko baliabide batzuk aurki ditut interneten. Bigarren Hezkuntzan oso baliabide aproposa iruditzen zait maitasun erromantikoaren mitoak lantzen dituztenak.

Andaluziako Juntak nerabeei zuzendutako simulazio hau argitaratu zuen, gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko eta sentsibilizatzeko: http://detectamor.appspot.com/appv2/index.html

Simulazioa egin aurretik gelan landu ahal da ikasleekin  maitasun erromantikoaren mitoak, adibidez:

·     -   Pertsonak maitasunagatik alda daitezke   

        -  Eztabaidatzea normala da bikote batean

·     -    Maitasunak dena egin dezake

·     -    Kontrako poloak erakarri egiten dira

·     -    Maite zaituenak sufriaraziko dizu.

·     -    Benetako maitasunak dena barkatzen du

·      -   Gure bikotekideak osatzen gaitu

·     -    Benetako maitasun bakarra dago bizitzan

·      -   Bikoteek dena elkarrekin egiten dute

·       - Maitasunean ez dago sekreturik

·      -   Jelosia maitasunaren erakusgarri da

n

I     Ikastetxeetan lan egin behar da maitasun erromatikoaren mitoak ikasleek jakin dezaten mitoak baino ez direla, eta irakatsi behar diegu ikasleei maitasunak ez duela zerikusirik mito horiekin.










2022/03/02

Gatazkak ondo kudeatzen

 




Sarrera hau gomendatzen dut gatazkeei aurre egin, idatzi duen pertsonari bezala,  niri ere oso interesgarria iruditzen zaidalako "kultura positiboaren" gaia. Sarreran aipatzen ditu lan egin behar diren bost eremu:
- Kontzientzia hartu
- Curriculuma
- Banakako tutoretza
- Partaidetza
- Antolakuntza 
 
Uste dut, bigarren hezkuntzan behintzat, ez dela lantzen gatazken problematika. Askotan, irakasleak ez daki nola kudeatu ikasleen arteko gatazka bat ikasgelan, eta ikasketa-buruarengana bideratzen du. Irakasleoi formakuntza falta zaigu gelako gatazkak ondo kudeatzeko. Funtsezkoa dela uste dut, eta askotan ahaztu egiten da.

 
Bideo honetan https://www.youtube.com/watch?v=JRcjzzn1w24 gurasoei azaltzen zaie nola lagundu seme-alabei gatazkak konpontzen. Ematen dituen tresnak irakasleentzat ere baliagarriak dira:
- Komunikazioa haurrarekin, bere ikuspuntua eta nola sentitzen den azal dezan
- Gatazka baten aurrean nola jokatu irakastea
- Azaldu helburua ez dela inork irabaztea, baizik eta akordio batera iristea.
 
Beste aldetik, honako artikulu hau ere gomendatzen dut El conflicto desde una perspectiva de gƩnero. Artikuluaren sarreran genero-ikuspegiaren garrantzia aipatzen da:
 
"Gatazka beti dago presente gizakien arteko harremanetan, gizakien sexua edozein dela ere. Hala eta guztiz ere, emakumeen eta gizonen arteko elkarrekintzan, boterearen desberdintasunak  funtsezko zeregina du tentsio-sortzaile gisa, eta gizonek eta emakumeek aurre egiteko baliabide motak ere desberdinak dira".



 





2022/02/28

Sexualitatea normalizatzen

 

 Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak? 

Esaldi hauek deigarriak iruditu zaizkit. Gaur egun horrelako pentsamenduak izateak harritzen nauelako...

- Sexualitatea ere eraikuntza soziala da. Ez baduzu sexualitate-ereduak jarraitzen jendarteak ez du “normaltzat” hartzen.

- Sexualitatea koitoarekin lotuta dago eta koitoa ugalketarekin.

 Azken esaldi honekin lotuta neure burua hasi da ugalketan pentsatzen, ugalketaren helburuetan, bikote homosexualei buruz eta haien haurrak izateko nahiak…eta horri buruz bilatu dut informazioa. Besteak beste, honako albiste hau aurkitu dut. Albisteak haurrak adoptatzen dituzten bikote homosexualei buruzkoa da: ( Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko)

https://freedamedia.es/2021/06/07/ser-un-buen-padre-no-tiene-nada-que-ver-con-la-orientacion-sexual/

Artikuluan, bikote homosexualek haurrak adoptatzearen aurka dauden pertsonen arrazoiak aipatzen dira:

     -      “Umeek aita eta ama behar dute”

-      “Ez gara naturaren kontra joan behar”

-      “Jainkoak ez du hori nahi”

-      “Gurasoak sexu berekoak izateak eragina izan lezake seme-alaben sexualitatean”

Baieztapen horiek irakurri ondoren ikasleekin lantzeko gai ona iruditzen zait.

Hautatu eta gomendatu aurreko edizioetako sarreraren bat.

Iazko sarrera hau gomendatzen dut oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako partekatu dituzun bideoak

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/hautsi-eraiki-aske-bizi.html

 

Baita, erronken artean, aipatu duen azken esaldia: " plan zehatzak garatu behar ditugu ikastetxeetan eta garrantzitsuena: plan horiek gauzatu egin behar dira modu koordinatuan ondoren egindakoa ebaluatu eta hortik hobekuntzak diseinatuaz aurrera egiteko".

 

Askotan, hainbat eremutarako plan estrategikoak sortzen dira, besteak beste, aniztasuna lantzeko, baina, gero, benetan gauzatzen al dira? Horien jarraipena egiten al da? Zer gertatzen da ikasturte batetik bestera? Ba al dago jarraipenik? azken galdera honen erantzuteko kontuan izan behar dugu irakasleen behin-behinekotasunak ikastetxeko planen jarraipen egokia eragozten baitu. 

 Zein da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia?

Jarraitu behar da, oraindik, heziketa afektibo-sexuala txikitatik lantzen  baina irakasleok gogoratu behar dugu ere ikasle migratzaileen egoera. Horiek, bereziki, behar dute gure sostengua. Haien familiak, jaso duten kulturagatik, beren sexualitatea adierazteko oztopo gehiago jartzen dizkiete.

 

 

 

2022/02/20

Izan gaitezen libreak aukeratzeko

 


Iazko sarrera hau gomendatzen dut GIZON-EMAKUME KARTZELA GAINDITZEKO, HEZKIDETZA!!  Blogeko sarrera zaharrago bat aipatuz, munduaren irudi baten bidez, herrialde askotan pertsonek bizi duten 
egoera tristea gogorarazten digu. Mapa hori urdin ilunez margotuta ikusteko irrikan nago.
Gainera, bat nator eremu hezitzaileetan/jendartean landu behar diren erronken laburpenarekin eta aipatzen dituen artean eta denak garrantzitsuak izan arren, bi hauek iruditu zaizkit funtsezkoak:
- Eskola heteronormatibitatetik aldentzea eta eredu anitzak eskaintzea.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.

 

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gidaren bat gomendatu.

Hezkuntzako web-orrian, hezkidetzagunean  https://hezkidetzagune.euskadi.eus/eu/hasiera aurki ditzakegu baliagarriak izan diren hainbat gauza eta haien artean, ikastetxerako eta ikasgelarako materialak. Hor, jarduera pilo bat daude gelan lantzeko etapaka.

Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?

Berdintasunaren arloan aurrera egitea. Pertsona guztien integrazio soziala, laborala, kulturala... haien sexu-identitatearen independentziaz. Ikastetxeetan landu behar da haur-hezkuntzatik eta ez dugu ahaztu behar familien inplikazioaren garrantzia.





2022/02/13

Identitatea lantzen

 


Iazko sarrera hau gustatu zait  IDENTITATEA LIBRE GARATZEN, nire ustez funtsezkoa den zerbait aipatzen duelako; hau da, identitatearen eraikuntza bizitzan zehar ematen den zerbait dinamikoa da, eta ahalik eta modu askeenean egin beharko litzateke. Gainera, https://www.youtube.com/watch?v=Iijplpt4z-Y&t=15s  partekatzen duen bideoan azaltzen da, besteak beste, generoaren eta sexuaren arteko aldea, modu labur eta errazean. Uste dut bideo hau erabilgarria izan daitekeela ikasgelan ikasleekin erabiltzeko.

Irakasten dugunari ( matematika, gizarte, ingelesa… ) erreferentzia egiten ez dion curriculumaren zati bat dago baina, era berean, garrantzitsua dena, curriculum ezkutua da eta eragin nabarmena du ikasleengan; generoa, morala, identitatea eta abar lantzen du. Irakasle gisa “ohiko” curriculuma bakarrik sakon lantzen badugu, garrantzi handiko zerbait ahaztuko genuke; izan ere, ezkutuko curriculumean lantzen dena egunero eta ikasle guztiekin landu behar da, genero-rolak landuz eskolatzearen lehen urteetatik, identitatea garatu arte ikasleen adinak aurrera egin ahala. 

Azken puntu hau lantzeko cogameducako jarduera batzuk aurkitu ditut interneten. Hauen artean hurrengoa:

Ikasleekin honako bideo hau  ikusi ondoren ,

Hainbat galdera egin ditzakegu:

- Nola ikusten duzue zuek?

- Ulertzen al duzue horrela sentitzea? Ezagutzen duzue horrela sentitzen den norbait?

- Zergatik uste duzu edo sentitzen duzu zure lagunek soineko batekin ikusten dutela?

- Zer egin dezakezu zure LGTB lagunek horrelakorik izan ez dezaten?

Inpresioa/sentimendua?







2022/02/01

Berdintasuneko infografia

 

Eustaten webgunean https://eu.eustat.eus/berdintasuna/2020/lana.html Berdintasuneko infografiak 2020. Lana ikus dezakegu. Hor hainbat datuak aurki ditzakegu:

 

·         Langabezia eta okupazioa: 2019an gizonen langabezia-tasa %8,7koa zen eta emakumeena %10,5ekoa.

·     ·    Soldatapeko biztanleria okupatuaren kontratu-mota: Aldi baterako kontratuetan emakume gehiago daude eta baita kontraturik gabe.

·       ·  Enplegua sektore ekonomikoaren arabera: Emakume pisua handiagoa da osasun eta hezkuntza arloetan. Emakumeen presentzia oso eskasa da erauzketa- industria eta eraikuntzan.

·      ·   Etxeko lanetan eta zainketa-lanetan parte hartzea: gizonen parte-hartze tasa igo zen baina berriro jaitsi da eta beti egon da emakumeen tasaren azpian.

2022/01/30

ORIENTAZIO HEZKIDATZAILEAK FRUITUAK IZANGO DITU ETORKIZUNEAN

 


Iazko sarrera hau gomendatzen dut NOLAEGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO

Gustatu zait PISA probaren ondorio batzuk laburtzen dituelako, eta, aipatzen dituen ondorio horien artean, badago bat deigarria egin zaidana.  Eta hauxe da:

“ Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute”.

Emakume, zientzialari eta irakasle izaten, ezin dut, inola ere ulertu irakasle batzuen jarrera hori. Gaur egun, nik ez dut halako jarrera ikusi nire lankideengan baina bai sufritu nuen behin baino gehiagotan Unibertsitatean duela urte batzuk.

Gaur, egunkari batean berri hau irakurri dut Elpremio Vanguardia de la Ciencia apuesta por las mujeres cientĆ­ficas. Albiste hau irakurri ondoren galdetu diot neure buruari zein izango zen gaur egungo ikerketan aritzen denaren emakumeen ehunekoa. Datuak bilatu ditut eta hau aurkitu dut INE. Hemen, datuen arabera, 2019an emakumeen % 30,8 ziren I+Gko langile edo ikertzaileak goi teknologiako sektoreetan. Interesgarria da hausnartzea nola  biztanleriaren % 50 izanez,  ikertzaileen herena baino gutxiago emakumea dira.

Eta azken paragrafoarekin lotuta sortzen da orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronketako bat: Ikastetxeetan STEAM proiektuak lantzen jarraitzea haur-hezkuntzatik, emakume zientifikoei gero eta ikusgarritasun handiagoa emanez berdintasuna lortu arte.

 Aldi  berean , jendarteak emakumeen karrera zientifikoaren garapena erraztu behar du, oztoporik jarri gabe. Bideo honetan, emakume batzuek  azaltzen dituzte beren karrera profesionalean izan dituzten zailtasunak ama izan nahi izateagatik : 






2022/01/22

IKUSEZINA IKUSARAZ DEZAGUN

 


Iazko sarrera hau gustatu zait https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/hezkidetza-eta-curriculuma.html
Ikastaro kideak gogorarazten digu, bere ikasleekin egin zuen jarduera baten adibide batekin, nola, ikasgelan, oraindik ez dagoen normalizatuta hezkidetza lantzea curriculumaren parte gisa. Are gehiago, ikasleek uste dute hezkidetzaren gaia irakasgaiaren programazioan sartuta ez badago, ez dela beharrezkoa, ezta derrigorrezkoa ere, gai hori lantzea.

Partekatutako bideoa, non neskek mutilen lan bera egiteagatik sari txikiago jasotzen duten eta haien erreakzioa zein den, ere oso interesgarria iruditu zait. Hor ikusten dugu txikitan ez dugula ulertzen ezberdintasun horretarako arrazoiren bat dagoenik, eta ez dugu onartzen. Orduan, helduak garenean, zergatik onartzen dugu desberdintasun hori existitzea?

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezitzailea txertatzko?Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatu

Iazko ikastaro kideak komentatu zuen bezala, curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasunetako bat guztion inplikazio eskasa da, hau da, irakasleena,, familiena, ikasleena eta abar.

Horrekin lotuta, Lekeitioko eskolan duela urte batzuetatik hona burutzen duten hezkidetza-proiektua  jarraitu beharreko oso adibide hona iruditzen zait Hezkidetza-Coeducación.Lekeitioko Eskola Publikoan. Guztiak inplikatuta dauden hezkidetza-proiektu bat da ( familiak, irakasleak, ikasleak, begiraleak…)eta  gainera, jarduera kooperatiboak, espazioaren erabilera justua,elkarbizitzarako foroa… lantzen dituzte.







2022/01/16

Iritzi guztiek aberasten gaituzte

PARTAIDETZAREN

HELBURUA

EMAKUMEOK

GIZARTEAREN

ESPARRU

GUZTIETAN

ORDEZKATUA

EGON BEHAR

ISILTASUNA

DESAGERTUKO DA

PITINKA-

                                                      PITINKA 


 

Iazko sarrera hau gustatu zait PARTAIDETZA:GUZTIONA, GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT!!  izan ere, atal batean nire ustez oso garrantzitsua den zerbait esaten da, hau da:  “Ikasleei ikastetxeko bizitzan eta erabakietan parte hartzeko aukera eman behar diegu ikasgelaz haratago, haien partaidetzarako egiturak sortuz”. Erabat ados nago askotan kontuan hartzen ez diren ikasleen iritziak oso garrantzitsua direla. Irakasleok hausnartu behar dugu zenbateraino hartzen dugun kontuan klase bateko ordezkariak esaten diguna. Uste dut oso ohikoa dela kontuan ez hartzea.

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?



Duela gutxi artikulu bat irakurri nuen, non esaten zen zenbat gizon eta emakume ziren, adibidez Mensa bezalako gaitasun handiko elkarteetako kide. Bitxia da, teorikoki gaitasun handiko gizonen eta emakumeen ehunekoa berdina den arren, elkarte horretan % 77 gizonak dira eta % 23 emakumeak. Nola liteke hori? Gaitasun handiko emakume gutxiago dagoelako? Erantzuna da Mentsan sartzeko testa gehienbat gizonek egiten dutela. Zergatik  emakumeak ez dira test hori egitera animatzen? Badirudi emakumeek nahiago dutela oharkabean pasatu eta ez nabarmentzea. Askotan ikusten da hori eskoletan. Neska askok ez dute nabarmendu nahi, nahiago dute arreta ez deitu. Honekin lotuta hau bezalako artikulu asko aurki daitezke interneten: https://www.lavanguardia.com/vida/20081208/53594872425/ocho-de-cada-diez-superdotados-registrados-en-espana-son-hombres.html

Beraz, nire ikastaro kideen ideiak ez errepikatzeko beste baliabide bi izan ahal dira: Batetik, ikastetxe guztietan gaitasun altuak detektatzeko proba gehiago egitea, eta, bestetik, haur guztiek ikasgelan parte har dezaten sustatzea, barnerakoiak izan edo ez, eta maila akademikoa edozein izanda ere, denen iritziak baliozkoak direla ikusaraztea.


Zure inguruan partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu esanguratsuren bat aipatu.

Beste ikastaro kide batek aipatu duen bezala, hezkuntza arloan emakume gehiago egon arren, gero zuzendaria askotan gizon bat da. Enpresa askotan bezala, nahiz eta emakumeek lanean aktiboki parte hartu, askotan ez dira zuzendaritza-taldeko kide izaten. Hala ere, egia da azken urteotan aldaketak areagotu egin direla eta gero eta emakume zuzendari gehiago daudela  baina oraindik asko falta da lan-maila horietan benetako berdintasuna lortu arte.