2022/01/30

ORIENTAZIO HEZKIDATZAILEAK FRUITUAK IZANGO DITU ETORKIZUNEAN

 


Iazko sarrera hau gomendatzen dut NOLAEGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO

Gustatu zait PISA probaren ondorio batzuk laburtzen dituelako, eta, aipatzen dituen ondorio horien artean, badago bat deigarria egin zaidana.  Eta hauxe da:

“ Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute”.

Emakume, zientzialari eta irakasle izaten, ezin dut, inola ere ulertu irakasle batzuen jarrera hori. Gaur egun, nik ez dut halako jarrera ikusi nire lankideengan baina bai sufritu nuen behin baino gehiagotan Unibertsitatean duela urte batzuk.

Gaur, egunkari batean berri hau irakurri dut Elpremio Vanguardia de la Ciencia apuesta por las mujeres científicas. Albiste hau irakurri ondoren galdetu diot neure buruari zein izango zen gaur egungo ikerketan aritzen denaren emakumeen ehunekoa. Datuak bilatu ditut eta hau aurkitu dut INE. Hemen, datuen arabera, 2019an emakumeen % 30,8 ziren I+Gko langile edo ikertzaileak goi teknologiako sektoreetan. Interesgarria da hausnartzea nola  biztanleriaren % 50 izanez,  ikertzaileen herena baino gutxiago emakumea dira.

Eta azken paragrafoarekin lotuta sortzen da orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronketako bat: Ikastetxeetan STEAM proiektuak lantzen jarraitzea haur-hezkuntzatik, emakume zientifikoei gero eta ikusgarritasun handiagoa emanez berdintasuna lortu arte.

 Aldi  berean , jendarteak emakumeen karrera zientifikoaren garapena erraztu behar du, oztoporik jarri gabe. Bideo honetan, emakume batzuek  azaltzen dituzte beren karrera profesionalean izan dituzten zailtasunak ama izan nahi izateagatik : 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina