2022/01/30

Behetik gorako orientazioa

 


Genero-estereotipoen gaian okerrena da estereotipoek ez dutela aurpegia ematen, hor daudela, gure bizitza baldintzatzen dute, askotan ez ditugu ikusten, ezta sentitzen ere. Hala eta guztiz ere, pentsatzen dugu libreak garela haien gainetik hautaketak egiteko. Nik esango nuke gutxietsi egiten ditugula. Oso kontzienteak izan behar dugu haien eraginez gure bizitzan zein gure ikasleen etorkizunean.

Beste ikasturtetako blogeko sarreretatik Edurnerena aukeratu dut: Orientazioa guztion ardura da. Hautaketa hau egin dut bere postean ideia bat azpimarratzen duelako: orientazioa haur-hezkuntzatik egin behar dela. Orientazioaren pisua, ikuspegi klasiko batetik, orientatzaileek eta tutoretza-saioek dute. Orientazioa, Edurnek gogorarazten digunez, gure curriculuma une oro blaitu behar duen zeharkako ezinbesteko zerbait da. 


Aste honetan irakurri ditudan datuetik, Phumzile Mlambo-Ngcuka NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutiboaren
mezuan aipatzen diren datuak aukeratu ditut, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta (2017ko martxoaren 8a).


Mezu hau nabarmentzen dut garrantzitsua delako mundu mailako emakumeen errealitatea ezagutzea, batzuetan ingurune pribilegiatuagoan bizitzeak sentiarazten baitigu desberdintasunak ez direla hain muturrekoak. 50-50era iristeko bidea luzea da oraindik.


Amaitzeko, hona hemen, nire ustetan, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak:


- Haur hezkuntzatik orientazio hezkidetzailea sustatzea.

- Erreferenteak ezagutzea genero-estereotipoak apurtzeko.

- Genero-estereotipoak detektatzeko materiala berrikustea.

- Berdintasunean orientatzeko beharra maila guztietako irakasleen ardura izatea.

Denok subjektu aktiboak gara.


Gipuzkoako haurtxokoen eta gaztelekuen Steam Inspira esperientziari buruzko bideo batekin uzten zaituztet. Hezkidetza hezkuntza-eremu formaletik zein informaletik landu behar da, eta bideo hau horren adibide ona da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina