2021/10/23

Estereotiporik EZ, Sexismorik EZ

Aste honetan irakurritakotik konturatu naiz hezkidetzaren inguruko hiztegia zein konplexua, aberatsa eta aldi berean, batzutan, ulertzeko ez hain erraza, behintzat hasiera batean; hiztegi kontu honek dokumentazioan agertzen den hiztegia begiratzera eraman nau;

21 AAVV , Breve diccionario coeducativo, Consejería de Educación y Ciencia. Dirección General de Políticas Educativas y Ordenación Académica. Servicio de Formación del Profesorado e Innovación, 2008

Lagungarria eta baliagarria da hainbat terminoren esanahia ukertzeko.

Bueltaka ibili naiz niretzat kontzeptu berria izan den batekin, edo behintzat askotan ez dudana entzun edota nire egunerokotasunean asko erabili:









Kontzeptua (enfoke teorikoa) hobeto ulertzeko Lucas Plateroren azalpena irakurri dut:

https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=es&let=i&ter=interseccionalidad

Eta bere aipamen hau gustatu zait:

👍 Intersekzionalitateak badu transformatzeko ahalmena, ohartzen zaren neurrian ez zarela zeu bakarrik, baizik eta zu, ezaugarri batzuekin, abagune batean, beste pertsona batzuekiko harremanean...

Beraz, aukera ematen du norbere buruaz beste modu batera pentsatzeko. (Lucas Platero)[9]


Interesgarria egin zait Oihane Anzorandiak 2020/11/02an egindako sarrera aberatsa, bertan ekarpen ugari egiten ditu, abesti, eta bertsoekin osatuz;

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/betaurreko-moreekin-aniztasun-begiradak.html


Aipagarria da Maialen Lujanbioren bideoa, oso ona, barruraino sartzen den horietakoa!!

Bertsoa-Bertsolaritzaren plaza. 2017ko bertsolari txapelketa nagusia. Kartzelakoa. Maialen Lujanbio


Bestalde, Oihaneren hitzekin guztiz ados nago, niretzat funtsezkoak dira eta:

👍 Horrela, aurreititzirik gabe, pertsonak modu indibidualean errespetatuz, bakoitza den modukoa izanda.

Eta berriro ere, ereduak eskeiniz… Ez dago modu bakar bat emakume izateko, ez dago modu bakar bat gizonezkoa izateko, ez dago modu bakar bat ez-binarioa izateko…


Eremu hezitzailean, El género en el aula, Lucas Plateroren bideoan, pista eta aholku ugari ematen ditu ikastetxeetan beste begirada batekin ikasleak ikusteko eta tratatzeko eta proposamen praktiko desberdinak ematen ditu sexuaren binarismoaren inguruan (ikastetxeetako komunetan, patioetan, eremu partekatuetan ...ea)

Hauek dira, nire ustez, oztopo nabarmenenak eremu hezitzailean, arlo guztietan;

-Aurreiritziak

-Estereotipoak

-Ezjakintasuna

-Betikotasunean jarraitzea

-Naturaltasun eza

- …………….


Garrantzitsuena, helduon (irakasleon, hezitzaileon, gurasoon) ikuspegi sexista aldatzea gazteen ikuspegia ere zabaltzeko eta aldatzeko!!








IKASITAKO DESIKASI; GENERO-SISTEMA DEUSEZTATZEKO

Genero sistemaren inguruko hausnarketa 

 Aste honetan landu dugun bezala, sexu-genero sistemak erabat eraikiak dira. Amaren sabelean gaudela, gure sexuaren araberako genero eraikitze prozesua hasten da, eta horrek ez du etenik.

Egiturazko eraikuntzak dira, etengabe mugak ezartzen dizkiguten egiturak. Horiek deuseztatzea eta suntsitzea ez da lan samurra, baina, zalantzarik gabe, feminismoa dugu horretarako tresna nagusi. Hala,  hezkuntza eremura eramanda, hezkidetza izango dugu erraminta nagusi. 

Izan ere, hezkidetza hezkuntza-prozesu integrala da, non pertsona guztien erabateko gaarpena eta berdintasuna sustatzen den. Prozesu horretan, desberdinkariak eta diskriminazio-mekanismoak hautematen dira, eraldatzeko tresnak ezartzen dira, eta aniztasun-afektibo-sexuala eta genero-adierazpen askea bultzatzen dira. 

Egia esan, gure egunerokoari begiratuta, oraindik ere, jaiotze unetik sozializazio bidean lagun  ditugun genero-estereotipazio asko daramagu gure barnean. Zer egin? 
Bada, desikasten jarraitzea. Desikastea, ikastea bezala, amaigabea den prozesua delako. Bada jarrai dezagun deseraikitze prozesuan.
Honetan sakontzen jarraitzeko, aurretik argitaratutako sarrera hau aukeratu dut: 


Gaiaren lanketak ikuspegi batzuetan sakontzeko aukera eman dit, eta hori beti eskertzekoa da. Uste dut  gure egunerokoan naturaltzat hartzen ditugun jarrera, iritzi, joera... asko ditugula; baina horiek ere guztiz eraikiak dira. Horiek identifikatzeko baliabideak eta tresnak behar ditugu, baita gure ikasleak parekidetasunean hezteko ere. 

Bide horretan, interesgarria da HIK HASI agerkarian argitaratutako elkarrizketa hau: 

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180725/Zer_baliabide_ditugu_haurrak_era_parekidean_hezteko_

Deseraikuntzan aritzeko, sarri, erresistentziak aurkituko ditugu; estereotipazioa, sexu-genero sistema, desberdintasuna... barneratuta  eta normaltzat hartzen duten lagunak, besteak beste.
Eta horiek gure aliatu bihurtzea ere izan beharko dugu erronka. 


2021/10/22

ORAINA IRAULI ETORKIZUNA GARELAKO

 3. jarduera: Sare Sozialei buruz hausnartzen
 
 

 

Niretzat berria izan den kontzeptu bat sare sozialen erabilpen intelektuala posiblea izatea da; gaur egun orokorrean jasotzen dugun argazkitik atera gaitezkeela, alegia. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, sare sozialen inguruko erabileraren gainean solasten diren albisteak nondik iristen zaizkigun, guri baitagokigu irakurketa kritikoa egitea eta iturriaren arabera baleko egitea ala ez.

Irakaskuntza eremuari helduz eta sare sozialak gizartearen ispilu izaki, hasteko, bertan zer-nola aritu eta onartu argitzen lagundu behar diegu ikasleei, neskei zein mutilei: Itxurakeria, ziberjazarpena, maskulinitate berriak, anonimotasuna, intimitatea babestu, harremanak genero ikuspegitik aztertu, sexismoa eta indarkeria matxista identifikatu, etab. Gako hauek lantzeko ezinbestekoa zaigu, besteak beste,  begirada zabaltzea, hitz egiteko giro aproposa edukitzea (ez soilik gaiaz aritu nahi dugunean, uneoro, baizik) eta haien hitzek balioa dutela transmititzea.

Eta bukatzeko, guk egin dugun bezalaxe, ingurune digitalean emakumeok daukagun presentziaz hausnartzeko tarteak eskaini behar dizkiegu; oraina irauli daitekeelako eta gurekin batera ETORKIZUNA direlako.



 

AURKEZPENA - Lore Etxebarria

 

Kaixo!

 

Ni Lore Etxebarria Etxaburu naiz, 21 urte ditut eta egun, pedagoga gisa aritzen naiz Ikertze Kultur Elkartean. Bertan, genero eta hezkidetzaren gaiekin zuzeneko lotura duten zenbait proiektuetan murgilduta nago, gai honek, presentzia nabaria izan duelarik azken urteotan nire bizitzan.

 

Ikastaro hau aberasgarria izango zaidalakoan eman dut izena, nerabe eta haurrekin lan egiteko orduan hezkidetzan etengabeko formakuntza izatea funtsezkoa iruditzen baitzait. Nire begirada kokatu, zabaldu eta nire eguneroko lanean aplikatu ahal diren estrategia zein baliabide berriak partekatzea da nire xede nagusia!

 

Hala ere, esan, ez naizela trebeegia sare sozialen kontuarekin eta onartu beharra daukat, ez ditudala batere gustoko. Beraz, esan daiteke planteamendu hau erronka bat dela niretzat!

 

Parte-hartzeko gogo handiak ditudan arren, lanez gainezka nabil azken aldian beraz, espero dut blog honetan nire presentzia bermatzeko tartetxoa hartzu ahal izatea.

 

Kolore edo animalia batekin identifikatzea zaila egiten zait, egunero ezberdin bat aukeratuko bait nuke, beraz esan, errusiar mendi (denok ulertzeko, “montaña rusa”) gisa identifikatuko nuke neure burua, asko eta modu intentsoan bizi eta sentitzen baitut.

 

Aste askotan partekatuko dugu espazio eta ikasketa prozesu hau beraz, plazer bat eta animo!

2021/10/21

HEZKIDE RUNNER

 

1 blokea / 2. Astea. 3. Jarduera: sexu-genero sistemari buruz hausnartzen.


https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/sexu-genero-estereotipoak-bueltaka.html

 

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dot bere mezua modu zuzenean adierazten duelako. Gainera bere alaben inguru hurbileko informazioa erabili du iturri bezala eta hori alde positibotzat hartu dot. Aldi berean eta egileak idatzitako esaldi bati helduz (“Are gehiago, nesken arteko kategoriek sexu-genero estereotipoen eragina dutela”) esango nuke puntu hau dela niretzat larrienetariko bat hain zuzen ere, neskek beraiek erreproduzitzea genero estereotipoak. Horrela eta tamalez, zailago izango da gizonok konbentzitzea gure pentsamoldea, aurreiritziak eta abar  aldatzeko. Hortaz, eta hobekuntza proposamen gisa: agian hori da lehen erronka, emakumeok kontziente izatea estereotipo horietaz, eta beraiek ere paradogikoki ez murgiltzea androzentrismoan.

 

Bestalde, gaian bakarka landutakoen ondorioz, nire jakinmina piztu du Simone de Beauvoir-en esaldiak: “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera irizten baizik”. Hemendik aurrera nire inguru hurbilean ohartuko naiz gehiago nola gorpuztu al den intelektual frantzesak esandakoa. Garbi dago sexu biologikoa ezik, autore honentzat emakume izateko, edo izatera heltzeko, abiapuantua eraikuntza kulturala edo “generoa” dela. Eta ideia hau, hainbat urte pasa ondoren oso iraultzailea da oraindik.

 

Azkenik, nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoak aurreiritziak, estereotipoak eta batez ere belaunaldiz belaunaldi jaso dogun hezkuntza (etxean, ikastetxean,…) dira. Einsteinek esan zuen bezala, errazagoa da atomo bat suntsitzea aurreiritzi bat baino, hortaz, badago zeregina.

2021/10/20

Aurkezpena Irati Gonzalez Jaimerena

Ni Irati Gonzalez Jaimerena naiz, egun zirku artista, irakasle eta kudeatzailea. 4 urte dira mundu honetan murgildu nintzela, izan ere, lehenago heziketa fisikoko irakasle gisa jardun nuen bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Genero eta hezkidetzaren gaiak betidanik mugitu didan gaia izan da, eta txikitatik feminismoaren kontzeptuari tinko eutsi diot. Gainera, Landetxakoa izanda (Irungo auzo batekoa) 10 urteetatik alardearekin lotutako diskriminazioa eta irainak jasan behar izan ditut besteak beste. Ikastaro hau egiteko arrazoiak ugariak dira eta azken finean nere bizitzako alderdi guztientzako baliogarria izango zaidala badakit. Gizartearen parte garen heinean guztian dugu hetero patriarkatuaren eragina eta hortaz ezinbestekoa da neretzat honelako ikastaro bat egitea. Hezkidetzarekin dudan interesa handia izan arren, koziente naiz ez dudala nahi bezainbeste landu eta irakasle jardun dudanean askotan galdetu diot neure buruari nola esku har nezakeen parekidetasuna bultzatzeko. Egun, zirku artista moduan 40 minutuko ikuskizun bat sortu dut nere lankide den Koldo Arakistainekin. Gaiaren ardatza botere harremanak, rolak, etiketak eta generoa dira eta kontatzeko lengoaia akrobazia. Ikuskizun honekin iruditegi berri bat abordatzea dugu helburu eta gainera gizarteari zer pentsatua ematea, ikusten zaiguna eta benetan garenaren arteko aldea aldarrikatuz eta aske bizitzeko eskubidea goraipatuz.
Indarra eta gardentasuna dira deskribatzen didaten bi ezaugarri eta oso irekia sentitzen naiz ikasteko eta gogoetara bultzatuko didaten dinamikak egiteko. Birtualki egiten dudan lehen ikastaroa izanik ez dut oraindik argi zer espero dezakeedan besteengandik eta hau ere arrazoi sendoa da hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egiteko. Bizitzan gauza gehienak aldakorrak diren bezala, nire kolorerik gustukoena aldatzen joan da garaiaren arabera. Egun, esango nuke kolorerik gustukoena morea dela, batez ere duen sinbolismoarengatik. Gizakia ez den animalia bat izango banintz gepardoa nintzatekeela iruditzen zait, batez ere mugitzeko dudan moduarengatik. Musika asko gustatzen zait eta momentuaren arabera estilo oso desberdinak entzuten ditut. Abesti bat aukeratzekotan Kashbad-en Hegaz aukeratzen dut, duen esanahiarengatik eta baita abeslariak transmititzen didanarengatik. Gehitu nahiko nuke Berri txarrak-en abesti askoren mezuekin oso identifikatua sentitzen naizela. Honetaz aparte, lasaitzeko eta nere barnera begiratzeko momentua hartu nahi dudanean CharkienHaden eta Path Metheny-ren Spiritual abestia entzuten dut. Ikastaro honekin garapen pertsonalaz gain, erreferente moduan ahalik eta mezu zein interbentzio egokienak emateko gai izatea espero dut.

2021/10/19

ZER DA HEZKIDETZA?

 


Etsaiarekin ezin baduzu, egin bat berarekin!

Ni 1992an naiz jaioa. Jakingo duzue, beraz, ni ere sareekin hazi nintzela. Beharbada, erdiko lekuren batean nago kokatua; hau da, gaur egungo gazteen bezain murgilduta sareetan ez nago, kalean lokatzarekin jolasten ere ikasi nuen, baina egia da 10 urte inguru izango nituela Messenger erabiltzen hasi nintzenean lagunekin (eta ez hain lagunekin) komunikatzeko. Gogoratzen al duzue Messenger-a?

Nire burua ere, beraz, orain gai naiz ikusteko sare sozialen erabilera txarraren biktima. Ez bertan jasandako tratuagatik, baizik eta horien erabilera desegokiak aurrez-aurre komunikatzeko gaitasuna gutxitu zigulako.

Beste alde batetik, esan beharra daukat feminismoaren munduan sare sozialen bidez sartu nintzela ni ere. Bai Twitter, zein Facebook edo Instragam-en erabiltzailea naiz eta bertan ezagutu ditut gaur egungo erreferente garrantzitsuak. Horregatik esan dezaket atal honen gakoa ez dela izan berria niretzat; bai, ordea, jakitea hezkuntza munduan zein ikerketa munduan jopuntu direla sareak.

Nire ustetan gako honi dagokion erronka nagusia ez dago “betiko” erronketik oso urrun; hau da, ume eta, batez ere, nerabezaro eta helduen arteko gatazka asko elkar ulertzeko zailtasunetik etorri dira. Alde batetik, helduon artean gazteak gutxiesteko ohitura egon delako; bestalde, nerabezaroaren ezaugarri den familiatik edota erreferenteetatik (irakasle, etab.) aldentzeko beharragatik.

Ondorioz, sare sozialak ikusten ditut bi munduen arteko loturak ezartzeko oso beharrezkoak. Ezin dugu ahaztu gaur egungo gazteen erreferenteak bertan daudela, interneten, eta hobe dugu “etsaia”rekin bat egin, haren kontra ibili beharrean.