2021/10/20

Aurkezpena Irati Gonzalez Jaimerena

Ni Irati Gonzalez Jaimerena naiz, egun zirku artista, irakasle eta kudeatzailea. 4 urte dira mundu honetan murgildu nintzela, izan ere, lehenago heziketa fisikoko irakasle gisa jardun nuen bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Genero eta hezkidetzaren gaiak betidanik mugitu didan gaia izan da, eta txikitatik feminismoaren kontzeptuari tinko eutsi diot. Gainera, Landetxakoa izanda (Irungo auzo batekoa) 10 urteetatik alardearekin lotutako diskriminazioa eta irainak jasan behar izan ditut besteak beste. Ikastaro hau egiteko arrazoiak ugariak dira eta azken finean nere bizitzako alderdi guztientzako baliogarria izango zaidala badakit. Gizartearen parte garen heinean guztian dugu hetero patriarkatuaren eragina eta hortaz ezinbestekoa da neretzat honelako ikastaro bat egitea. Hezkidetzarekin dudan interesa handia izan arren, koziente naiz ez dudala nahi bezainbeste landu eta irakasle jardun dudanean askotan galdetu diot neure buruari nola esku har nezakeen parekidetasuna bultzatzeko. Egun, zirku artista moduan 40 minutuko ikuskizun bat sortu dut nere lankide den Koldo Arakistainekin. Gaiaren ardatza botere harremanak, rolak, etiketak eta generoa dira eta kontatzeko lengoaia akrobazia. Ikuskizun honekin iruditegi berri bat abordatzea dugu helburu eta gainera gizarteari zer pentsatua ematea, ikusten zaiguna eta benetan garenaren arteko aldea aldarrikatuz eta aske bizitzeko eskubidea goraipatuz.
Indarra eta gardentasuna dira deskribatzen didaten bi ezaugarri eta oso irekia sentitzen naiz ikasteko eta gogoetara bultzatuko didaten dinamikak egiteko. Birtualki egiten dudan lehen ikastaroa izanik ez dut oraindik argi zer espero dezakeedan besteengandik eta hau ere arrazoi sendoa da hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egiteko. Bizitzan gauza gehienak aldakorrak diren bezala, nire kolorerik gustukoena aldatzen joan da garaiaren arabera. Egun, esango nuke kolorerik gustukoena morea dela, batez ere duen sinbolismoarengatik. Gizakia ez den animalia bat izango banintz gepardoa nintzatekeela iruditzen zait, batez ere mugitzeko dudan moduarengatik. Musika asko gustatzen zait eta momentuaren arabera estilo oso desberdinak entzuten ditut. Abesti bat aukeratzekotan Kashbad-en Hegaz aukeratzen dut, duen esanahiarengatik eta baita abeslariak transmititzen didanarengatik. Gehitu nahiko nuke Berri txarrak-en abesti askoren mezuekin oso identifikatua sentitzen naizela. Honetaz aparte, lasaitzeko eta nere barnera begiratzeko momentua hartu nahi dudanean CharkienHaden eta Path Metheny-ren Spiritual abestia entzuten dut. Ikastaro honekin garapen pertsonalaz gain, erreferente moduan ahalik eta mezu zein interbentzio egokienak emateko gai izatea espero dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina