2023/04/29
EZ ADIORIK!!!!
2023/03/19
AMODIO OSASUNTSUA
Nafarroako Gazte Kontseiluak amodio osasuntsuari buruz hitz egiten duenean maitasun erromantikoaren aurka erabiltzen du, baina nik kontzeptu hori aukeratu dut ez erabiltzeko bakarrik bikotearekin, pertsona guztiekin baizik. Horrela bada, Nafarroako Gazte Kontseiluak jasotzen dituen lantzeko alderdiak edozein pertsonarekin aplikatu beharko lirateke, hau da, bikotearekin zein lagunekin eta inguruko pertsonekin. Eta horrela balitz TRATU ONAK sustatzen egongo ginateke. Alderdi horiek hauexek dira:
- elkarri begirunea
- askatasuna
- independentzia
- autonomia
- erantzukidetasuna
- enpatia
- berdintasuna
- asertzio-komunikazioa.
- Autoestimua eta autokontzeptua
- Berdintasuna
- Komunikazioa
- Enpatia
- Ondo tratatzen ikastea
- Norberaren eta besteen balorazioa
- Tratu onak eta txarrak identifikatzea
- Harremanak lantzea: norberarekin eta besteekin
- Genero-desberdintasunak identifikatzea eta lantzea
- Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak identifikatzea eta lantzea
- Sentimenduak eta emozioak ezagutzea eta identifikatzea
- Lankidetza
- Desberdintasunak errespetatzea
2023/03/13
AUTODEFENTSAREN BEHARRIK GABE
Eta Oihanak Etxebarrietak arrazoia dauka esaten duenean "erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar".
Konponbidea ez dago emakumeen eskuetan bakarrik, GUZTION ARDURA da. Horrekin lotuta, beste urteetako ikastarokideen post-en artean Ana-rena gustatu zait, orain jarri dudan ideia defendatzen duelako. Aldi berean, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen du, eta, horrekin batera, Hezkuntzan jarraitu beharreko pausuak aipatzen ditu.
Eta guztion ardura bada, GIZONENA ere izango da, ezta? Baina feminismoaren eskutik joan behar dira zeren Federico Abreu Silveira-k esaten duen bezala, “Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista”.
Prozesu honetan, berdinatasunarekin, gizonek ere irabazten dute: emozioak eta sentimenduak adierazi ahal dituzte, umeen zainketan inplikatu ahal dira, sexualitate desberdinak esploratzeko bideak aurki ditzakete... baina, kasu askotan, ez daude estatusa, ospea eta boterea uzteko prest. Eta berdintasuna lortzeko behar-beharrezkoa da boterea bazter batean uztea.
Horregatik, maskulinitate berriak sortu behar dira eta, horretarako, gizonek feminismoaren iturritik edan behar dute eta betaurreko moreak jantzi behar dituzte.
Baina hori guztia lortzeko, Hezkuntza inplikatu behar da eta HEZKIDETZA-ren eskutik pausu batzuk eman behar dira:
- Indarkeria matxistaren errealitate agerian utzi, identifikatu eta salatu.
- Autodefentsa feminista sustatu ( emozioak eta autoestimua landu, erasoak identifikatu, kolektiboa bilatu, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak eskeini...)
- Maitasun arromantikoaren mitoa desikasi.
- Maskulinitate berriak sortzeko baliabideak jarri.
Eskoletan, maskulinitate berriak lantzeko proposamen batzuk Miguel Angel Arconada-ren bideo honetan jasotzen dira:
PROMOVER EN LAS AULAS MASCULINIDADES COMPROMETIDAS CON LA IGUALDAD
Presentación en Power point (bideoarena)
Beste baliabide batzuk hemen aurki ditzakegu: Amnesty International: "Genero-indarkeriaren aurkako hezkuntza-baliabideak".
Eta amai dezagun hasi dugun bezala, Angela Davis-ekin:
"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu"
Gurutzegramaren erantzunak:
- Feminismoa
- Sexismoa
- Homofobia
- Mikromatxismoa
- Autodefentsa
2023/03/06
GATAZKAK: IKASTEKO AUKERAK
Hasi nahi nuen gaurko lana mezu positibo batekin, zeren, gaia berez, zerbait negatiboa dela ematen baitu. Horregatik, hasieratik buelta eman nahi diot eta...
"HAR DITZAKEGU GATAZKAK IKASTEKO AUKERAK BEZALA"
Egia da, orain dela asko, ikastaro batzuetan, gatazkak ez direla ez positiboak ez negatiboak, baina bai ikasteko aukerak direla ikasi nuela. Hala ere, batzuetan, egunerokotasunean, hori ahazten zait eta nahiago dut gelan ezer ez gertatzea "bakean" egoteko (kasu askotan bake faltsua baino ez da). Baina ikastaro honek gogora ekarri du nire burura gatazkak aurrez-aurre begiratu behar direla, ezkutatu gabe, konpondu ahal izateko eta ikaskuntza-egoera bihurtzeko.
Eta planteamendu horren oinarrian gatazkaren ezaugarri batzuk aurkitzen ditugu:
- Bizikidetzaren parte bat dira. Gizakiaren oinarrian daude.
- Interesak aurka egiten dituztenean agertzen dira.
- Ez dira ez onak ez txarrak.
- Positiboa edo negatiboa da gatazka aurre egiteko modua.
- (...)
“gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea
izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik.
Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako
bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta
aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa
hartzea bezain garrantzitsua”.
Baina gatazkari buruz hitz egiten dugunean bakeari buruz hitz egin behar dugu, bai edo bai, kontzeptu horiek oso erlazio estua mantentzen dutelako, zeren egoera gatazkatsu baten aurrean irtenbideak topatzeko moduek esango baitigute bakea daukagun ala ez. Hare gehiago, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du, eta horrek suposatzen du pertsonen artean eta ingurunearekin maila desberdinetan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala, laborala, akademikoa...) berdintasun harremanak izatea.
Horrekin lotuta oso aproposa da Rigoberta Menchúk esaten zuena:
Egia borobila. Eta nik gehituke nuke: "(...) sexua eta generoagatik diskriminazioa dagoen bitartean ez dugu bakea lortuko"
Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, laster konturatuko gara hezkuntzaren garrantziaz. Hezkuntzak gure ikasleekin lan egiteko aukera ematen digu, gatazka ikaskuntza-egoera bihurtzeko. Horrekin lotuta hona hemen bideo bat non oso ondo azaltzen den ideia:
Beraz, Hezkuntzan lan handia eta erronka nagusi bat daukagu: gatazkak ikasteko aukera bihurtzea pertsonen hazkunde integralarekin. Horretarako pausu batzuk eman behar ditugu, esate baterako:
- Formakuntza irakasle eta familientzat: lan partekatua izan behar da.
- Emozioak, asertibitatea, errespetua, berdinatasuna eta komunikazioa landu ikasleekin.
- Gatazka dagoenean:
- pertsona guztiak entzun; pentsamenduak zein emozioak jaso.
- Besteek esaten dutena errespetu osoz entzun.
- Egoeraren hausnarketa egin.
- Irtenbideak proposatu inplikatuen artean.
- Irtenbidea (k) adostu inplikatuen artean. Irtenbide horiek errespetuan eta berdinatasunean oinarrituta egon behar dira beti.
- Gida bat (Garatu): "Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak"
- Pelikula bat emozioak lantzeko:
2023/02/27
EREDU AFEKTIBO-SEXUAL BERRIAK ERAIKIZ
- heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea.
- sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.
2023/02/19
DENOK DESBERDINAK, BAINA DENOK INPORTANTEAK
Hezitzaile gisa dudan oinarri guztia hezkuntza berezitik dator, eta hezkuntza berezian urte asko egon naiz lan egiten. Han gauza asko eta asko ikasi nituen: pertsona bakoitzaren indibidualtasuna, pertsona bakoitzaren balioa, pertsona bakoitza desberdina dela, pertsona bakoitzak gure errespetu osoa merezi duela, pertsona bakoitza ulertu behar nuela, pertsona guztien artean osotasun bat egiten genuela, pertsona bakoitza inportantea dela... eta beste hainbat gauza.
Gero, haur hezkuntzan lan egiten hasi nintzenean andereño eta maisu askori entzuten nien haurrei esaten: "denok berdinak zarete". Eta horri buruz pentsatzen eta hausnartzen, eta hezkuntza berezian ikasitako guztia kontuan hartzen, ondorio bat atera nuen: Hori, gezurra da: ume guztiek aukera eta eskubide berdinak eduki behar dituzte, baina denak ez dira berdinak. Eta horrela goian agertzen den esaldia asmatu nuen eta oinarri horretan hezten ditut nire ikasleak:
"DENOK DESBERDINAK, BAINA DENOK INPORTANTEAK"
Une honetan, eta hausnartzen ari garen gaiarekin lotuta (aniztasun sexuala) lelo hori oso aproposa dela uzte dut, eta zuekin konpartitu nahi nuen: inportanteena pertsonak dira, eta mundu honetan denok gara inportanteak eta beharrezkoak, bakoitza bere ezaugarri propioarekin, bere genero identitatearekin, bere sexu orientazioarekin. Pertsona guztiak errespetatu behar ditugu eta ez digu axola behar nolakoa den edo zer sentitzen duen, zeren aniztasunean datzan gizakiaren handitasuna eta aberastasuna.
Ideia horiek guztiak barneratzeko prosezuan bi agente, bereziki, inplikatuak daude: familia eta eskola. Biak eskutik joan behar gara eta umeak, txikitatik, balio horietan hezi behar ditugu.
Baina horretarako, helduok gauza batzuk argi izan behar ditugu:
- Patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programa ezberdinduen oinarria ez da inondik inora ere genetikoa, kulturalki ikasitakoa baizik.
- Heteronormatibotik alde egin behar dugu.
- Ikasitako gauza asko desikasi behar ditugu: zer da gizona/ emakumea izan; zer da maskulino edo femeninoa...
- Garrantzitsuena ez da nolakoak garen, zer sentitzen garen baizik.
- Aniztasun sexual aberatsa dago: homosexuala, heterosexuala, bisexuala, asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, demisexuala...
- (...)
- NAIZEN: adingabe transexualen familien elkartea. Horrekin lotuta oso interesgarria iruditzen zait 2019an Aingeru Mayor-ek (aitak, sexologoak eta Naizen elkarteko kideak) emandako hitzaldia: Aingeru Mayor-ek bere alabarekin bizi izan duen prozesua azaltzen du, eta alabaren larruan jartzeko gai izan behar dugu ze txarto pasatzen duten hobeto ulertzeko. Eskerrak gurasoek ulertu eta errespetatu zutela.
- Diversidiferencias: 2012an sortu zuten, eta oraindik balio digu. Horrek esan nahi du gauzak ez direla asko aldatu eta bidea daukagula aurretik.
- Discriminación, de Amnistia Internacional.
- Todos discriminamos/todos discriminados. Bideo horrek ez du bakarrik sexuaren araberako diskriminazioa tratatzen, baina interesgarria iruditu zait zeren, batzuetan, eskubideak eskatzen ditugun eta ez garen jabetzen guk geuk zer egiten dugun.
Orain arte komentatutako aspektu guztiak kontuan hartuta, erronka asko ditugu. Horien artean...hauexek:
- Familia eta irakasleentzat formakuntza.
- Ikasleei eredu desbedinak erakustea eta denak errespetua merezi duten balioa transmititzea.
- Gure egunerokotasunean transmititzen ditugun mezuak aztertzea: testuetan, ipuinetan, bideoetan, liburuetan, irudietan...
- Hizkuntza ez baztertzailea erabiltzea.
- Benetako hezkidetza plana egitea eta betetzea.
- (...)
2023/02/12
ASKE IZAN
"Etapa horretan izaeraren garapena bat dator besteenaren desberdina den nortasun propioa eraikitzearekin. Hezkuntzaren esku-hartzeak haurrak norberaren irudi doitua garatzera bideratu eta bide horretan akonpainamendu egin behar du. Adin honetan deskubritzen du sexualitatea eta hori da sexuaren eta generoaren eraikuntzaren hasiera. Haurrak hezitzaileekin duen hartu-eman orok neurri handi batean gidatzen eta moldatzen du haurra, inguratzen duten helduen harremanetarako estrategiak imitatzeko eta errepikatzeko joera baitu. Estrategia horietan jarrera sexistak normalizatua egon daitezke, hori dela eta, ezinbestekoa da eskola-ingurunean egon daitezkeen bistako edo estalitako diskriminazio-mekanismoak identifikatu eta erauztea".
"Hezkidetza, eskolen antolaketa pedagogikoaren irizpide orientatzailea den aldetik eta hezkuntza-sistemaren ildo estrategikoa den aldetik, funtsezkoa da, maila eta modalitate guztietan, pertsonen garapena errazteko, sexuaren, sexu-orientazioaren, identitatearen edo genero-adierazpenaren araberako estereotipoez eta rolez kanpo".
Horretarako, curriculum ezkutua ondo aztertu behar dugu, airean uzteko, eta aldatzeko edo baztertzeko.
Seguraski, prozesu horretan kanpoko laguntza beharko genuke, askotan guk geuk ez garela jabetzen egiten dugun.
Eta Nereak Sanchok esaten duen bezala, irakasleok ditugun beste erronka batzuk hauexek dira:
- Esku hartzean ez du bere iritzia, esperientzia edo sinismenak oinarritzat hartu behar
- Profesionalak autoezagutza eta autokontrola izan behar ditu
- Ez dira jarraitu beharreko ereduak eta anitzak dira baita ere
- Bere bizitza pribatua erreserbatuko du, eredu ez bihurtzeko
- Kontzientzia objetoreak izatekotan (abortoa, preserbatiboa, koito osteko emerjentzia pilula…), bitartekoa eskainiko duen beste baten erreferentzia zuzena emateko betebeharra du.
2023/01/30
HEZKIDETZA BETI OINARRIAN
- Emakumeen gaitasunetan sinestea, baina benetan.
- Formakuntza serioa jasotzea, baina ez gauza puntualetan, hezkidetza zabalari buruzko formakuntza baizik. Eredu gisa ikastaro honetan egiten ari garena izan zitekeen, baina klaustro osorako eta ez era pertsonalean. Niri dagokidanez, aurten "curridigi" hori inposatu digute eta ordu asko sartzen ari gara, baina garrantzitsuagoa litzateke hezkidetzan benetako hezkuntza izatea, zeren digitalizazioari garrantzi handia ematen baitiogu, baina... non gelditzen dira pertsonak? Non gelditzen dira emakumeen eskubideak eta duintasuna? Ez dira teknologia baino inportanteagoak?
- Ikastetxeko espazioak, denborak, hizkuntza... aztertzea, sexistak diren praktika guztiak zuzentzeko edota kentzeko.
- Hezkidetzako plan oso bat egitea (eta ez ekintza puntualak bakarrik) eta martxan jartzea.
- Etengabeko ebaluazioa egitea funtzionatzen ez duena aldatzeko, zuzentzeko, egokitzeko edo kentzeko.
- Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
- Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jardueretan zein espazioetan txertatzea.
- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
- Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
- Parte hartze parekidea sustatzea.
- Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
- Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
2023/01/21
ETA BALIABIDEAK... ZER?
- Askotan, irakasleei hezkidetza plana aurrera eramateko formakuntza falta zaigu eta hezkidetza-prozesu honetarako baliabide onak aurkitzeko edota sortzeko laguntza behar dugu, hau da, formakuntza behar dugu.
- Orokorrean, ezjakintasuna oso ausarta eta oso inkontzientea da, beraz, askotan gure jarrerak patriarkatuaren formak errepikatzen ditu ezjakintasunagatik. Eta, batzuetan, ezjankitasun horretan curriculum ezkutua oinarritzen da. Horregatik, diagnosia egin beharko genuke eta aztertuko beharko genuke nolakoa den gure jarrera, gure jokaera, gure hizkuntzaren erabilera... aspektu guzti horiek sexistak izan ez daitezen.
- Baina beste batzuetan, patriarkatuaren eredua errepikatzen da eta ez da ezjakintasunagatik, nahita baizik. Gure eskolan, batzuetan, horrelakoak aurkitzen ditugu eta horiek ere, hezi behar ditugu.
- Edukiak, metodologia eta materialak, askotan, sexistak dira. Horiek guztiak aztertu behar ditugu behar denean aldatzeko edota moldatzeko, eta sexistak izanda ezin baditugu aldatu edo moldatu... baztertzeko.
- Denbora: Askotan, gauzak egin nahi ditugu baina denbora faltagatik ezin dugu zeren denok baitakigu eskola batean ehun mila zeregin bete behar ditugula egunero. Noski, goian daudenak eta hainbeste gauza betetzeko behartzen gaituztenak (eta ez nago zuzendaritza taldekoei buruz hitz egiten) ez dakite zer den eskola bat eta ikasleekin egunero lana. Beraz, agintzea eta exijitzea oso erraza da. Haientzat dohainik da, guretzat, aldiz ez, esfortsu handia egin behar dugulako ahal dugun guztia betetzeko.
- Sinesmena: Benetan, hezkidetza posiblea dela sinesten ez badugu ez dugu ezer egingo, eta, askoz jota, ekintza puntual batzuk egingo ditugu, baina besterik gabe.
- Eta aurrekoarekin lotuta, benetako hezkidetza ikastetxeko apustua izan behar da eta komunitate osoa inplikatu behar da.
2023/01/15
ETA NOR ZARA ZU NIRE PARTE-HARTZEA KUDEATZEKO?
ETA NOR ZARA ZU NIRE PARTE-HARTZEA KUDEATZEKO?
Hori galdetu nieke kolore gorritik, haserrearen eta suminduraren koloretik.
Hemen gaude indar guztiarekin eta alaitasun osaoarekin. Hemen gaude, orain more kolorearekin, gure borrokaren kolorearekin.
Esteka horietan ponentei buruzko informazioa aurki dezakegu eta jaurdaldiaren bideo osoa dago. Luzea da, baina pena merezi du.



.jpg)







.png)














.png)




.gif)




