Horrek esan nahi du teoria eta praktika eskutik joan behar direla. Curriculuma teoria da eta baliabideek praktika osatzen dute. Baina ez dut esan nahi bakarrik curriculumak eta baliabideek bat etorri behar dutela, ez. Haratago joan nahi dut eta horregatik esaten dut hezkidetzarako curriculumak hezkidetzarako baliabideak exijitzen dituela. Bestela dena paper buztia izango da.
Ondorioz.....
Curriculuma eta baliabideak (edukiak, metodología, materialak...) eskutik joan behar dira, errealitate bakar bat osatu behar dute, eta dena berdintasunaren kolorearen barruan.
Baina teoria egitea oso "lan erraza" da. Paper batean pentsatzen eta sentitzen dugun guztia idaztea, nire ustez, hezkidetza prozesuaren zatirik errazena da. Paperak dena aguantatzen du, baina gero hori praktikan jarri behar da eta hori... hori bai dela zailena.
Eta hona hemen horretarako aurki ditzakegun zailtasun batzuk (seguraski askoz gehiago egongo direla):
- Askotan, irakasleei hezkidetza plana aurrera eramateko formakuntza falta zaigu eta hezkidetza-prozesu honetarako baliabide onak aurkitzeko edota sortzeko laguntza behar dugu, hau da, formakuntza behar dugu.
- Orokorrean, ezjakintasuna oso ausarta eta oso inkontzientea da, beraz, askotan gure jarrerak patriarkatuaren formak errepikatzen ditu ezjakintasunagatik. Eta, batzuetan, ezjankitasun horretan curriculum ezkutua oinarritzen da. Horregatik, diagnosia egin beharko genuke eta aztertuko beharko genuke nolakoa den gure jarrera, gure jokaera, gure hizkuntzaren erabilera... aspektu guzti horiek sexistak izan ez daitezen.
- Baina beste batzuetan, patriarkatuaren eredua errepikatzen da eta ez da ezjakintasunagatik, nahita baizik. Gure eskolan, batzuetan, horrelakoak aurkitzen ditugu eta horiek ere, hezi behar ditugu.
- Edukiak, metodologia eta materialak, askotan, sexistak dira. Horiek guztiak aztertu behar ditugu behar denean aldatzeko edota moldatzeko, eta sexistak izanda ezin baditugu aldatu edo moldatu... baztertzeko.
- Denbora: Askotan, gauzak egin nahi ditugu baina denbora faltagatik ezin dugu zeren denok baitakigu eskola batean ehun mila zeregin bete behar ditugula egunero. Noski, goian daudenak eta hainbeste gauza betetzeko behartzen gaituztenak (eta ez nago zuzendaritza taldekoei buruz hitz egiten) ez dakite zer den eskola bat eta ikasleekin egunero lana. Beraz, agintzea eta exijitzea oso erraza da. Haientzat dohainik da, guretzat, aldiz ez, esfortsu handia egin behar dugulako ahal dugun guztia betetzeko.
- Sinesmena: Benetan, hezkidetza posiblea dela sinesten ez badugu ez dugu ezer egingo, eta, askoz jota, ekintza puntual batzuk egingo ditugu, baina besterik gabe.
- Eta aurrekoarekin lotuta, benetako hezkidetza ikastetxeko apustua izan behar da eta komunitate osoa inplikatu behar da.
Azken puntu horiek betetzen badira, dena posiblea izango da. Ez da erraza izango, baina bidea, nahiz eta zaila eta nekatua izan, egingo da, aurkituko da eta jarraituko da.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Maisazoe-na aukeratu dut. Bertan, Heziberri aipatzen da eta une honetan, curriculum berriarekin, apur bat atzeratuta gelditu da. Hala ere, post horretan diagnosia egiteko baliabideak eta baliabide hezkideitzaileak aipatzen dira, oso baliogarriak izan daitezkeenak.
Eta amaitzeko, bi baliabide interesgarriak aipatu nahiko nituzke, eskolan erabil ditzakegunak. Alde batetik, "LA PRINCESA QUE NO QUERÍA SER RESCATADA" daukagu. Neska eta mutilen arteko berdintasuna lantzeko gida bat da.
Eta beste alde batetik, "HEZKIDETZAGUNEAN" aurkitu dudan materiala daukagu. Hor, haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan Hezkidetza lantzeko baliabide ugari aurkitzen ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina