BUZTI EIDAZU BIDEA
Eskoletako egunerokotasunean, eskuhartzerako erabili
behar diren tresna eta baliabide didaktikoak, hainbatetan,
gure kontrolpetik at dauden baliabideak erabili behar izaten ditugula edo beste
batzuetan berriz, denbora mugatua
izateak “eskuregi” dauden tresnak erabiltzeko
erraz jausi gaitezkeen inertziek, esaten duguna egiten dugunarekin edo transmititu
nahi dugunarekin kontraesanetan jartzen dugu.
Sexismoa edonon, edonola eta etengabe ezkutuan zein agerian murgilduta dago. Eskuragarri dauden baliabide didaktikoetan sexismoa “Zehar lerro bezala” hedatuta bait dago. Indarrak neurtzea eta guztion artean egiten duguna optimizatzea garrantzitsua da baina aldi berean, materialak hezkidetzeko pausuak lortzen joatearen helburua ahaztu gabe.
Irakasle eta hezitzaile guztion sentsibilizazioaz hasiz, tresna didaktikoei begirada morea jarri behar diogu. Hauen azterketa eginez eta gure ikuspegi kritikoa landuz eraldatzeko estrategiak txertatzen lagunduko digu. Tresnak aztertzerakoan, hausnartu eta genero ikuspegia kontutan izatea erabakiak hartzerakoan beharrezkoa izango da gure inguruan berdintasunean hezteko jarrera aktiboa indartuz.
Jarduerak antolatzerakoan baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, balio eta jarreren transmisioa curriculum ezkutua saihesten lagunduko dute. Ez dugu ahaztu behar gure ikasleentzako, eredugarri garela eta hezitzaile eta irakasleen jokaeren bitartez baita hizkuntzaren erabileraren bitartez, ikasleek beraien imajinarioa garatzen dutela eta honetan daukagun eraginkortasunez ondo jabetu behar garela.
Azkenik, ikastetxeetan erabiltzen diren baliabide didaktikoen diagnosi eta azterketa egitea oinarrizko abiapuntua da ondorengo erabakiak hartu al izateko eskuhartzean jarduten duen irakasle taldeak.
Beraz, teoria praktikan busti dezagun!
*Aurreko edizioetatik #ArgiƱeALren “Hasiko gara? Teoriatik praktikara! “ aukeratu dut.
Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta irudiz beteta bai dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina