#LauraM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#LauraM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/04/25

AURRERA GOAZ!!

 Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa, beste bizi-une zeharo desberdin batean iritsi da neurera. Berritzegune batean hasi nintzen lanean, Hezkidetza eta Elkarbizitzako arduraduna izendatu ninduten eta gaiaren inguruan ikasi nahian nenbilela animatu nintzen ikastaroa egitera. Horrez gain, dana ondo bidean, ikastaroa bukatu bitartean, ama izango nintzen, beraz, ikastaroa egiteko beste arrazoi bikain bat ere banuen.

 

Aurrerapen pertsonalen artean aipatu nahi nuke ere, astero egin behar izan ditugun lan hauetan hartu dudan abilezia! Blogeko lehenengo sarrera egin nuenean makina bat zalantza, kezka eta buruhauste izan nituen, eta hemen nago momentu honetan lasai pantailaren aurrean idazten!

 

Nire sentipena da ikastaroan zehar erritmo azkar batean murgilduta egon naizela eta ez didala utzi ikastaroari atera niezaiokeen zuku guztia ateratzen. Dena den, dagoeneko aplikatu ditudan eta aplikatuko ditudan ezagutza garbiak eta hamaika baliabide eramaten ditut, materialek ere nirekin jarraituko dute, beraz, edateko beharra dudanean laranjei zukua ateratzen jarraituko dut! Eta ez pentsa, gurpil ero honetan bueltaka nenbilela gozamenerako parada asko izan ditut: ikastarokideen ekarpenak eta iritziak irakurtzea plazerra izan da eta irakasleek proposatu eta idatzitako irakurketek hausnarketarako mila momentu on eman dizkidate. 


 

Ikastaroari ondorengo hitz/sentipenak lotzen dizkiot: ITXAROPENA, hezkidetzaren bidetik, besteak beste, hainbeste behar dugun mundu parekide eta justuagoa lortuko dugulako. ABERATSA, edukiei dagokionez horrelakoa iruditu zaidalako eta ERABILGARRIA, esan bezala, erraz eta ez hain erraz aplikatu daitezkeen hezkuntza baliabide asko topatu ditudalako.

 

Jendeari orokorrean zalantzarik gabe ikastaroa egiteko esango nieke. Are gehiago, hasi naiz dagoeneko nire ingurukoen artean kanpaina egiten, jakin badakidalako, pertsona horiek aktibatu eta motibatzeko balio izateaz gain, irizpide garbi batzuk eta egiteko mila aukera zehatz jasoko dituztela.

 

Beraz, 22 aste hauetan lan talde polit hau osatu duzuen guztiontzat esker oneko hitzak ditut bakarrik, bihotzez,

 


2021/03/24

HAUSNARTU ETA TRATU ONAK SUSTATU!

 Gatazkak eta indarkeria matxista gaiekin aritu ondoren, bestelako harreman sanoagoen momentua heldu da.

 

Indarkeria matxistak eta harreman mingarriak aztertzea bezain garrantzitsua da, harreman sanoagoak eta tratu onak sustatzea eta behar duten inportantzia ematea. 

 

Hona hemen aste honetan landutakoaren inguruko hizki-salda. 

 

Ikasleekin gai hau lantzeko baliabideei buruz hausnartzerakoan, ikasleek entzuten dituzten abestien letrak aztertzea oso interesgarria iruditzen zait. Abestien letrak aztertu, saltzen diguten maitasun ereduak aztertu eta kritikoak izan saltzen diguten horrekin. Gero bakoitzak erabakiko du zer entzuten duen, baina interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait kritikoak izateko gaitasun hori lantzea. Seguruenik abesti askotan, ez esatearren gehienetan, maitasun erromantikoa transmititzen duten abestiak aurkituko ditugu. Horren inguruko hausnarketa egin ondoren, maitasun eredu desberdinak eta tratu onak sustatzen dituzten abestiak entzun eta aztertu daitezke. 

 

Hona patriarkatuak transmititutako ideiekin kritikoa eta tratu onak zein elkar zaintza sustatzen duen abestia. Askotan aipatu dudan abestia eta izugarri gustatzen daidana, La Otraren, Contigo izenekoa. 

 

                                    

 

Hona hemen abestiaren letra.

 

Yo no me muero sino estás aquí, 

Puedo andar bien caminando sin ti 

No me haces falta ni eres mi media naranja en la vida 

Voy aprendiendo a curarme yo misma todas mis heridas 

 

Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo, 

contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos 

y aprendo contigo y contigo camino 

Me encanta todo lo que hemos compartido 

Tirando barreras, rompiendo los mitos 

Te quiero libre, y me quiero libre contigo 

 

Dicen que da miedo la libertad 

no sentirla nunca más miedo me da 

nadie nos dijo que fuese a ser fácil 

sacarse de dentro los cuentos de un príncipe azul 

 

La luna me dice que puedo ser bruja, ser fea, violenta 

Y matar a algún rey, romper los esquemas, 

quebrar el sistema, coger una escoba y en vez de barrer 

lanzarme a volar en la noche. 

 

Sin miedo de ir sola por un callejón, 

sin miedo de hacer lo que me salga del cooo....ntigo 

es cierto que el mundo parece un poco menos feo, 

contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos 

y aprendo contigo y contigo camino 

Me encanta todo lo que hemos compartido 

Tirando barreras, rompiendo los mitos 

 

Te quiero libre, y me quiero libre contigo 

Te quiero libre, y me quiero libre contigo

 

Hor doa beste abesti interesgarri bat.(klik egin).

 

 

Tratu onak,  gaia hezkuntza eremuan lantzeko, ondorengo erronkak azpimarratuko nituzke:

  • Ikasleen eta  hezkuntzan inplikatutako pertsonen ongi izatea ahalbideratzen duen jarrera garatzea eta ekintzak antolatzea.

  • Pertsonen arteko harreman dimentsioa zein pertsona barrokoarenari behar duen garrantzia ematea.

  • Elkar ardurari eta zaintzari daukaten  garrantzia eta lekua eman. 

  • Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri. 

Pasadan urteko ekarpenetatik Amaia Chuecan Maitatzen sehaskatik erakutsiz izenekoa aukeratu dut batez ere material interesgarri piloa konpartitzen duelako gurekin. Agertzen diren argazkietatik, hurrengoa azpimarratu nahi dut.  


Nire esperientzi pertsonalagatik esango nuke, lagunak izatea bai dela garrantzitsua, baina borroka feministan murgiltzerakoan, asko eskertzen da laguna izateaz gain, feminista izatea. Mugimendu feministan murgiltzen hasi nintzenean, asko kostatu zitzaidan nire koadrilakoekin ideia berri horiek konpartitzea. Eztabaida asko ematen ziren eta askotan bakarrik sentitu izan naiz. Baina behin lagun feministekin batzen hasi naizenean, iraultza feminista batean parte hartzeko indar handiagoekin sentitu izan naiz. 

2021/03/16

INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN

Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, hainbat kontzeptu eta ideia azaltzen zaizkigu:

 

-          “matxismoa, emakumeek sufritzen duten gizonek duten arazo bat da”,

-         “feminismoari buruz aritzea, demokrazioari buruz aritzea da”,

-          "gizonen %40a femnista dela adierazten omen du”,

-         “gizonen %95-ak berdintasunaren alde dagoela adierazten du”

 

 

Ardura kontuak atera zaizkigu indarrez: zaintzaren inguruko ardurak, etxeko lanen ardura, indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, horregatik nire leloak kontzeptu hori jaso du:




Bat egiten dut Rosana Madariagak aurreko edizio batean Genero indarkeria ikasia azaltzen duenean.Indarkeria matxista ikasi egiten da eta gradu anitzak ditu Marina Marroqui-k irudi honen bidez erakusten duen bezala, nahiz ta indarkeriaren zati handi bat ikustezina ere izan daitekeen, Zumaiako Asanblada Feministak erakusten digun “iceberg” honetan azaltzen den bezala: 

 

 

Indarkeria matxisten aurkako lelo bat sortu beharko bagenu? Non jarri fokoa DBHko ikasleekin landu beharko bagenu?  Maskulinitatea, laborategira! edo hobe "Maskulinitateen tailerra edo laborategia". Ikasle mutilekin berdintasun tailerrak egiteko proposamena da, Aurélia Blanc- autoreak “Educar contra el machismo” liburuan egiten duen bezalakoa.  Maskulinitate anitzak daudela eta horien deskubrimendua bideratzea merezi duela dio. 

 

 

Gurasoei zuzendua dagoen liburua da, esteretipoen kontra lan egiten duena, mutilen hezkuntza afektiboa azpimarratzen duena, berdintasuna aldarrikatzen duena:

 

 

 

 

Eta zergatik da inportantea guzti hau eremu hezitzailea eta jendartean lantzea? Maskulinitatea barrutik begiratu beharra dagoelako, mutila izateko modu ugari daudelako, indarkeria matxistari buruz hitz egin behar dugulako, zaintzak eta etxeko lanak denonak direlako eta berdintasuna demokrazia delako.



2021/03/14

GATAZKAK NATURALAK DIRA, BIOLENTZIA ALDIZ, EZ.

 1.-Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:

 

Aste hasieran banekien gaur egun gatazkaren zentzu negatiboa dela nagusi. Baina, gatazka ez da positiboa edo negatiboa, modua izan daiteke positiboa edo negatiboa.

Baita ere, bakearen ikuspegi tradizionalaren ikuspegi negatiboaz jakitun nintzen; alegia, bakea ez dela soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango dela bake-mundua lortzea (Rigoberta Menchú).

 

 

 

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo duela jabetu naiz. Hortik letorke bake positiboaren kontzeptua.

 

Bestalde, gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea garrantzitsua dela ohartu naiz; izan ere, generoa kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko, baita gatazketan parte hartzeko ere.

 

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke gatazka egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla: pertsonak, prozesua eta arazoa. Halaber, aipatuko nituzke feminismoak egindako proposamenak gatazken trataeraren ikuspuntutik. Eta, bukatzeko, ikastetxetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko baliagarriak diren 5 eremuak aipatuko nituzke.

 

2.-Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratu:

 

Neu nabigatzera hautatu dut, hainbat baliabide interesgarriren berri ematen duelako. Bat aipatzearren, Nerea Mendizabalaren bideoa. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko KOMUNIKAZIOAren garrantzia gogora ekartzen digu.

 

 

3.-Gai honen garrantziaz jabetzeko, hezitzaileei ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.

 

Irakasleek bizikidetzan trebatzeko, gatazkari buruzko material interesgarria dago helbide honetan:

 

Gatazkak konpontzeko estrategiak

 

Bideo interesgarriak ikasleekin lantzeko:

 

https://www.youtube.com/watch?v=soHNpDz8ne0 

 

 

4.-Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

 

1.-Hezkuntza komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatze aldera.

 

2.-Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna...

 

3.-Banakako tutoretza bermatzea: alderdi pertsonalak kontuan izan, baita jendarte-egitura sexistek izan dezaketen eragina.

 

4.-Komunikazioan trebatzeko estrategiak diseinatzea.

 

5.-Gatazkaren ikuspegi positiboa landu ikasleekin, aldaketarako trena moduan, alegia.

 

6.-Neska-mutilen beharrak eta interesak adierazteko, parte-hartze aktiboa bultzatzea.

 

7.-Araudia modu partekatuan lantzea ikasleekin.

 

2021/03/02

SEXUALITATEA GURE BAITAN DAGO!

 

 Aste honetan zehar ikusten ari garen bezala, jendarte neoliberal honetan ezarritako sexu-genero sistema binarioa eta sistema patriarkal honek gure bizitzaren esparru guztiak zeharkatzen ditu eta nola ez, gure sexualitatea eta sentitzeko modua ere. Jarraian gai honetan niretzat garrantzitsuak izan diren bi ideia azpimarratuko ditut:

 

  1. Eskolak  heteronormatibitatean hezten du.  Eskolako espazioa, jendartean bezala sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du. Gaur egungo jendartean sexualitate eredu hegemonikoa heterosexuala izatea bultzatzen du eta sexualitate ereduen aniztasunari ikustezin eta estigmatizatzen ditu. Ideia hau azpimarratu nahi dut eskolako eremuaren garrantzia plazaratzeko eta bere neutraltasun eza agerian usteko.


  1. Sistema neoliberak honek sexua ere kontsumo produktua bilakatu du. Azken urteetan komunikabideetan jendartea hipersexualizaturik (batez ere neskak) agertzen da , osasunarekin lotzen da eta zoriona emango digunaren ideia trasmititzen da eta honekin batera ere merkatua (pilulak, tupper sex..) zabaldu da. Honekin, gure egunerokotasunean eredu ekonomiko neoliberal eta patriarkalaren eragina ikustarazi nahi izan dut.

 

 

 

 

Aurreko edizioetako ikastarokideen artean honako post hau aukeratu dut, gai honetan landutakoa eta proposamenak modu egokian jasotzen dituelako.

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualari-buruzko.html.

 

Material edo baliabideen artean harreman afektibo-sexualen aniztasunaren inguruan zer pentsatzen den, ze jarrerak ematen diren... jakinmina nuen eta 2008an Gehitu-k Gipuzkoan egindako ikerketa irakurtzea oso gomendagarria iruitzen zait. Ikerketan" Aniztasun afektibo-sexualen aurrean nerabeen jarrerak"aztertzen ditu . Bertan jasotakoa laburbilduz ondorio hauek jasotzen dira: Eskola ez dela homosexuala agertzeko espazio erraza, %12k orientazio homosexuala edo izan dezakeela agertzen da eta aniztasun afektibo-sexualarekiko nesken jarrera irekiagoa dela mutilena baino Jarraian ikerketa eta bertan jasotako emaitzak kontsultatu ditzakezu.http://www.euskalnet.net/gehitumagazine/IKERKETA20072008.pdf.  

 

 

 

 

Bestetik, STEE-EILAS sindikatuak genero eta aniztasun sexualerako gida ere interesgarria irudditzen zait. Bertan gaia modu argian azaltzeaz gain, eskolan eta hezitzaileontzat kontutan hartzeko gakoak eta hainbat proposamen luzatzen ditu.

http://www.steilas.eus/files/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf


 

Zeintzuk dira zure ustez hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak? 

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua " harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta" da, beraz horretarako:

  • Lehenik eta behin eskolan egitendugunaren diagnostikoa osatuko nuke, eskolako komunitate guztia inplikatuz eta gure ikastetxean dagoen errealitatea aztertuko nuke.

  • Elkarlana bultzatuko nuke subjetu guztiekin eta eskola komunitate osatzen duen ororekin sentsibilizazioa eta hezkidetza ikuspegitik prestakuntza egingo nuke.

  • Curriculum ezkutuaren bitartez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea.

  • Plan integral bat eskola komunitatearekin osatu eta kide guztienn konpromesua jasotzea.

  • Hizkuntza hezkidetzailea bermatzea.

  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.

  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.

  • Emakumeon eta gizonen sexualiatearen mitoak deseraiki. Maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena...

2021/02/25

ANIZTASUN SEXUALAK

 Aniztasun Sexualak


Aurreko asteko lanketa eta aste honetako ibilibidea eta gero, argiago ikusten dut ikasitako guztia desikasi dezakegula. Munduan ikusten dugun aniztasuna, pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, harremantzeko ditugun amaigabeko konbinaketa desberdinen ondorioa da. Aukera dugu jendarte patriarkalak eta heteronormatibitateak inposatutako muga horiek apurtzeko eta gainditzeko, anitasunaz gozatzeko. 

 

Sistema patriarkalak ere, sexu orientazioarekin bide berdina jarraitzen du eta guztion hereteresexualitatea aldarrikatzen du hasieratik. Bilgune Feminista​ren aburuz sexualitatea ere eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala.

Harreman koital heterosexual horren helburua ugalketa da eta honek markatuko du “ona” eta “txarra”ren arteko hierarkia. 

 

 

Amelia Barquin-en hitzekin bat nator. Eskolak  eta eskola komunitateak eragin zuzena du haurrengan, horregatik ezinbestekoa iruditzen zait bertan egiten den lanketa, bultzatzen dugun ibilbidea kontutan hartzea. 

Hezitzaile bezala, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet. 

 

Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.

 

 

Eremu honetan lantzeko ditugun erronken artean, honako hauek azpimarratuko nituzke: 

  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditu. 

  • Heteronormatibitatetik aldendu. 

  • Pertsona bakoitzaren banakotasuna errespetatu.

  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan agertzea. 

  • Aniztasun oraren alde egitea eta ekarbizitza positiboaren alde lan egitea. 

  • Heziekta afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea. 

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako lanen artean, Maite Magisteritzak egindakoa gogoratu nahi dut, bertan erronka oso interesgarriak gehitzen dituelako. Alde batetik, hetereopatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei, inguru segurua eskaintzea eta beste alde batetik, edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea. 

 

Bukatzeko, ipuin hau ere oso polita iruditu zait Lehen Hezkuntzan lantzeko: Iris eta Lila