#IXI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#IXI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/27

AGUR laster arte! MILA ESKER



    Gaueko 23:31 orduari begira, ai ene ez dut bukatuko…a ze tristura eta pena....
    Lasai Ixi hurrengo astean hobe, sakonduko dut hurrena

        Hezkidetzan esku hartuz desikasiz ikasten dela behin ta berriz indartuz
          makina bat kontzeptu berri ikasiz..eta nahastuz

Nahiz eta hitzak definizioak tarteka nahastu
norberarengandik hasiz guztion artean  tratu onean jarrerak aldatu

                Agur polit bat egingo nuela, lan bikain bat aurkeztu
                Ilusio eta ahaleginean horrekin beharko det konformatu

Baina piztutako ilusioa eta piztutako gogoa 
tantaz tanta koloretako itsasoa

Mila esker lan talde osoari
Mila esker ikastarokideei

               
                   



                     

2020/03/15

TRATU ONAK HARREMAN ONAK






      Harreman guztien oinarrian daude tratu onak. Lehenik eta behin NORBERARENGANAKO TRATU ONA; gure burua zainduz, gure burua ezagutuz eta errespetatuz soilik izango baikara gai besteak ezagutzeko, zaintzeko eta errespetatzeko.
       Tratu onetan oinarrituriko harremanek KOMUNIKAZIOA ARGIA bermatu beharko dute. Entzun diezaigun gure buruari, gure desioei, gure nahi eta sentimenduei eta adierazi diezaegun argi eta garbi nahi eta desio horiek gurekin harremanak dituztenei.

   Uknown-en Tratu onak bai! posta aukeratu dut batez ere tratu onei buruz eskaintzen duen dekalogoagatik:



1. Norbere burua maitatzea.

 2. Ondokoak entzun eta zaintzea. 

3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea. 

4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.

5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.

6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.

7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea. 

8. Tratu txarrik ez ematea. 

9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.

10. Jarrera matxistak deuseztatzea. 




                Baliabideak:
               


                         

                    Amodio zintzoen gida
          


                

                          

               Tratu onez
                       






2020/03/09

INDARKERIAREN AURKA ERRESPETUAN AHALDUNDU!



     
Aste honetan indarkeria matxistaren inguruan ikusitakoaren harira etsipen eta amorru sentimenduak etorri zaizkit; ezezkoa errespetatzea hain gauza erraza iruditzen zait ezin baitut inolaz ere ulertu behin eta berriz ezezkoa ez errespetatzen jarraitzea!
Baina aldi berean lanean jarraitzeko indarrak hartu, ahaldundu eta batzea besterik ez dugu! 
Beste alor askotan bezala heziketa ikusten baitut aldaketaren oinarrian, eremu ezberdinetan txikitandik jasotzen dugun heziketak asko baldintzatzen baitu. 

Beraz, landu ditzagun hezkidetzaren zutabeak  etxean, kalean, ikastolan.


Errespetuan oinarrituriko elkarbizitza osasuntsua amesten dut eta hori guztion esku dago! Orain arte emakumeongan jarri dugu begirada, zabal dezagun bada behingoz begirada hori gizonengana ere! 

Aldaketa noski ez da bat batekoa izango  baina ametsetan jarraituz:




Amets hori errealitate bihur dadin hezkidetzan lanean jarraitu behar dugu besteak beste:
  • Maitasun erromantikoaren mitoak desagertu araziz. Maitasun eredu berriak sortuz

  • Maskulinitate berriak eraikiz.


  • Autodefentsa feminista landuz.

Aurreko ikastarokide izan den Marijoren Indarekeria matxistari stop! postarekin amaitu nahi dut bere amaierako esaldiarekin bat eginik:

Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak  eginez, mundua alda dezakete.


2020/02/26

Gatazkak positiboki hezkidetza ikuspegitik




Aste honetako Gatazkak eta trataera hezkidetzailea gaiak oso gustuko dudan gaian murgiltzea ekarri dit. Gatazken ahalmen positiboan sinisten dut baina beti ere gatazkan dauden pertsonek hauek tratatzeko, kudeatzeko dituzten trebetasunetan. Izan ere, eta hori da ekarpen honetan azpimarratu nahiko nukeena gatazkak askotan persona guztiak ez daude egoera parekidean eta horrek berak sor dezake tratatzen zaila edo ezinezkoa den gatazka.

Konturatu naiz hezkidetzak bizikidetza positiboan izugarrizko ekarpena egin duela:
Feminismoak, orokorrean, alternatiba etiko-politikoa den aldetik eta gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu. Eskoletako genero-indarkeriaren inguruan egin diren hainbat ikekertek gatazkak eraldatzeko irizpideak aberastu dituzte:
1)Injustizia baten aurrean, tartean pertsonak daudela garbi izatea.
2) Oreka ekologikoa bilatzea: naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana.
3) Ezagutza eta esperientziaren (intuizioa, irudimena) arteko dikotomiak sostengatzen duen zientziaren ikuspegi mugatuarekin apurtzea.
4) Adimena-gorputza, pentsamendua-sentimendua … dikotomiak apurtzea.
5) Gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea.
6) “Irabazle-galtzaile” eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
7) Gizarteratze prozesuetan feminitate eta maskulinitate anitzak kontuan izatea.
8) Hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea, garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari.
9) Maskulinitate hegemonikoaren baitan dagoen gizakion independentzia ulertzeko modua aldatzea eta gizakion elkarrekiko beharra sendotzea.



Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Leire Garroren  Hezkidetza gabe ez dago bizikidetzarik aukeratu dut bere izenburuak erakarri nau lehenik eta bere ekarpen aberatsek ez ezik, amaitzeko erabili duen MarianMorenoren esaldiak:

" No existe la convivencia sin coeducación, la perspectiva de gĆ©nero y la
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser mÔs felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemÔtica y transversal la formación del profesorado en coeducación"

Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko honako baliabide hauek  gomendatu nahiko nituzke:

Gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel FernƔndez-ek bost eremu aipatzen ditu:

Eta eremu guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:

● Botere eta lidergo partekatua.
 ● Jarreren birziklapena.
● Aniztasuna.
● Justizia zein etika. Eskubide eta beharrak
Beraz hauek lirateke erronka nagusiak:
-          Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartu
-          Gatzakak tratatzeko erabilgarriak diren konpetentziak eta edukiak sentimenduak curriculumean txertatu: sentimenduak eta balore afektiboen inguruko hausnarketa..
-          Banakako tutoretza, alderdi pertsonalak kontuan izan
-          Partaidetza: guztien behar eta interesak adierazteko guneak
-          Antolakuntza ez hierarkikoa: arauekin kritikoak.

Paco Cascónen ideiekin bukatu nahiko nuke eta gatazkekin positiboki elkar bizitzeko bere ideia eta tresnekin:



2020/02/23

AUTOEZAGUTZATIK ANIZTASUNEAN OINARRITURIKO HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALERA!


Beste ikasturteetatik aukeratu dudan posta Uxaneren HEZKIDETZAZ, HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK PLAZERREZ BETE! izan da. Oso aberatsa izanik, ederki laburbiltzen baititu astean zehar landutakoak.

Astean zehar landuriko gakoak aipatu nahiko nituzke, gako hauetan baitago giltza.







Eta gogoratu:
- Ezer ez egitea, egitea da!
- Nola izendatu, hala ulertu! Hizkuntza hezkidetzailea.
- Ezin ulertu sexualitatea afeltibitaterik gabe.


Kontuan izanda eskolak, esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik, heteronormatibitatean hezten duela (ezkutuko curriculumaren bitartez, jarduera eta elkarrekintza guztien bitartez), heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea.
Beraz, har ditzagun erronka hauek esku artean:

KOMUNITATE OSOAREN SENSIBILIZAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA KONPROMISOA
MITOAK DESERAIKI, DESIKASI
ANIZTASUNEAN HEZI
AUTOEZAGUTZA
HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEA
ASKATASUNA


Autoezagutza, ezagutu zure burua, zure gorputza zure desira, zure orientazio sexuala, zure guztia! Eta ondoren, has zaitez zure ingurukoak ezagutzen, aniztasuna ezagutzen ..orduan soilik izango gara gure gaztetxoen heziketa afektibo sexualean bidelagun.


2020/02/16

ASKATASUNEAN ANIZTASUNA ERAIKIZ


             


         
Aste honetako nire ekarpena Eva Perez-Ponsen aipua honekin hasi nahiko nuke identitatea eta aniztasun sexuala pluralean eta mugimenduan jartzeak baitakar aurrerapausoak emateko lehen urratsa.


Josebe Iturriozen aipu bati ere eutsi nahi diot. Emakume-gizon gisa aurkezteak eta horren atzean eraikitzen dugun guztiaren zamak ez baikaitu libre eta aniztasunean hezten, hazten uzten.



Beste ikasturteetako  posten artean ArgiƱe Alacano Loitiren   Zelaierdian eskola bat dago aukeratu dut, jaso dugun heziketa afektibo-sexualarekiko egiten duen hausnarketa eta egin dituen ekarpenak oso aberatsak iruditu zaizkidalako.
ArgiƱek dioen moduan hori ikusten baitut hezitzaileon erronka nagusia gure seme-alaben, ikasleen, gaztetxoen heziketa afektibo sexuala guk jaso duguna deseraikiz eraikitzea.
Lehenik azter dezagun gure burua, zabal dezagun gure ikuspegia eta kolokan jar dezagun gure eraikuntza pertsonala. 
Azter ditzagun gure emozioak, gure bizipenak eta entzun ditzagun besteenak. Beha ditzagun gure txikienen nahia eta desirak eta lagun diezaiegun askatasunean beraien identitateak eraikitzen.
Jar dezagun heziketa afektibo sexuala heziketaren oinarrian, egunero, etengabe landu beharreko lehentasun gisa eta ez programa, modulu bakan gisa!





Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bideo hau  gomendatu nahiko nuke:


Amelia Barquinek luzatzen digun galderari eutsi nahi diot nire ekarpena bukatzeko: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago; aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen da praktikan, benetako bizitzan?”
Aniztasunak aberastasuna dakarrela sinetsi eta benetan praktikan jarri arte ez baitugu estereotipoekin bukatuko eta elkar minduz, irainduz jarraituko dugu.

Izan gaitezen aske zer garen sentitzeko, izan gaitezen libre zer nahi dugun jakiteko, izan gaitezen aske nahi dugun hori landuz gure identitateak eraikitzeko eta jendartean zoriontsu elkar bizitzeko!!





2020/02/09

Askatasunean eraikitzen








Marijoren SISTEMA BITARRA GAINDITZEKO GARAIA posta aukeratu dut batez ere 
han agertzen den esaldi bat asko gustau zaidalako:

“Ni naizen bezalakoa naiz eta zu zaren bezalakoa zara, eraiki dezagun mundu bat non ni izateari utzi gabe ni izan naitekeen, eta zu izateari utzi gabe zu izan zaitezkeen;  ez nik, ez zuk bestea ni bezalakoa edo zu bezalakoa izatera derrigortzen ez duen mundu bat"

Heziberri 2020k identitateen garapenari buruz  zer jartzen duen irakurtzen ari nintzela esaldi honekin geratu naiz, identitateen garapena oinarrizko konpetentzietan gauzatzen doala nabarmendu nahi izan dudalako. Curriculum ezkutuan eragiteak ekarriko ditu poliki poliki nahi ditugun aldaketak… egunerokoan esaten ditugunek, adierazten ditugunek eragin handia baitute gure gaztetxoen nortasunaren garapenean. Apurtu ditzagun binarismoak eta aniztasunean hezi gaitezen, elkar errespetatuz, askatasunean, norbera izaten ikasiz, eraikiz.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia Hizkuntzak bide ezin hobea dira barne-prozesu emozionalak eta arrazionalak erregulatzeko, bai eta norberaren nortasuna eraikitzeko ere. Hizkuntza eraginkortasunez erabiltzen baldin bada askotariko helburuak lortzeko, ikasleak garatu egingo ditu oreka emozionala, autoestimua, autonomia eta ikaskuntzaren autorregulazioa; eta kontuan izan behar da horiek guztiek autonomian, autorregulazioan eta ekimen pertsonalean esku hartzen dutela. Horregatik guztiagatik, norbera izaten ikasteko oinarrizko zehar-konpetentzia garatzen laguntzen dute hizkuntza-ikasgaiek.

Genero identitatearen inguruan eman dira aurrerapenak baina oraindik egiteke asko dugula uste dut, desikasteko gauza asko ditugu eta bat kaxetatik ateratzeko beharra dela iruditzen zait. Sistema bitarratik haratago ere joera baitugu guztiok kaxa baten barruan kokatzeko, barruan dagoen pertsona ia ikusi gabe kaxa horretako izen bati begiratuz gabiltza, kaxa horretan egoteak sortzen digun edo sortu dezakeen ezinegona kontuan hartu gabe. Hori da nire memearekin islatu nahi izan dudana. Eraiki dezagun gure identitatea askatasunean, garen hori , nahi dugun hori izan nahi dugun hori askatasunean erabakiz.




2020/01/26

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA HAUR HEZKUNTZATIK







                     


Orientazioa              eta      aukera     akademikoen     inguruan hausnartzeko orientazio prozesu gisa ulertu behar dugu, ikaslearen inguruan txiki txikitandik eragile den  dagoen komunitate osoaren inplikazioa duen prozesua bat;  ikaslearen etorkizunean eragin zuena izango duena.
Beraz horra hor orientazio hezkidetzaile egoki bat bermatzearen garrantzia ukaezina:
Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”. Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.

Orientazio honetan ikasleari eskaintzen dizkiegun aukerek eta aukera hauek erabakitzeko prozesuan indar handia jarri beharko genuke: aukera hauek anitzak, ez sexistak, izatea behar beharrezkoa eta erabaki prozesuetan txikitatik parte hartzaileak izatea ezinbestekoa.

Aurreko    edizioetako   ikastaro kideek   egindako posten artean Maite A.rena aukeratu dut oso osatua iruditu zaidalako ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK HEZIKETA GUZTIAN ZEHAR

Positiboki esan nahiko nuke heziketan aurrera pausoak ematen ari garela baina ezin uka dezakegu oraindik asko dugula egiteke orokorrean eta zer esanik ez orientazio akademikoan. Datuak hor daude:
·         Aukerak egiteko unean, zientzia eta ingeniaritza gradua (informatika barne) eta ogibide gisa neskek baino 2,2 aldiz mutil gehiagok hautatzen dute (mutilek nahiz eta emaitza eskasagoak izan eurengan konfiantza handiagoa dute ). Osasun 4 zientzietan, aldiz, kontrako egoera agertzen da (PISA 2018, 133. or.).
·         Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da . Matematika problema baten aurrean 5 antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak).
·         Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate handiagoz mutilek baino. 


   Nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusiak

hauek lirateke:


Txiki txikitandik haurrak erabaki prozesuetan parte egitea.

-       Nesken ahalduntzea
-       Metodologia parte hartzaileak
-       Lanbidearen garrantzia
-       Zaintzaren partekatzea



Parte hartze prozesuetan aukera aniztasuna, ez sexista eskaintzea.

- Aukera aniztasuna
- Emakume/gizonen errepresentazio parekidea
- Irudi, hzikuntza, aukera estereotipatuak ekiditea






2020/01/18

HEZKIDETZA CURRICULUMEAN




                Curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero gure jarduera                   hezkidetzaileagoa izateko bidean jarriko dugu baina ezin dugu ahaztu, curriculum ezkutua,  curriculum eta material      hezkidetzailea izan dadin gure jarrera, gure jokaera, hizkuntzaren  erabilera ere hezkidetzailea behar du izan.
                 Jarrera hezkidetzaile batekin, material eta baliabide hezkidetzaileak erabiliz helburu 
 hauek lortzea iritsi gaitezke:

  •  Estereotipoak gainditu eta neska zein mutilen gaitasunak garatzea, norberaren desberdintasunak eta ezaugarriak positiboki baloratuz.
  • Ikuspuntu androzentrikoa baztertzea.
  •  Historian zehar eman diren emakumeen ekarpenak curriculumean ikusaraztea.
  •   Zaintza eta arduren banaketa bermatzea.
  •  Erabiltzen den metodologia, materiala, hizkuntza ez sexista bermatzea
Erabiltzen ditugun baliabideak aztertzeko errepara diezaiogun eskema honi eta egin dezagun diagnosia :




Hausnar dezagun zer material, ze curriculum, ze baliabide erabiltzen ditugun, erabaki dezagun egokiak diren ala ez , egin ditzagun beharrezko aldaketak, sor ditzagun berriak eta azter eta alda dezagun gure jarrera, jokabidea , hizkuntza. Oinarrizko hezkuntzak bermatu nahi duen hezkuntza-eskubidea lortze aldera:


Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatzeko behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.


Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia nagusiak formakuntza eta sentsibilizazioa direla esango nuke, prozesu parte hartzaile batetik bideraturiko sentsibilizazioa








2020/01/11

PARTAIDETZA PAREKIDEA ERAIKITZEN



             


              Partaidetza parekidearen inguruan irakurri, entzun eta ikusitakoen zer pentsa handia
eman didate: gure ikasleen partaidetza, gure seme-alaben partaidetza, emakumeon
partaidetza nire ingurune hurbilean.  
Partaidetzaren definizio honetatik abiatuz partaidetzaren gakoak laburbildu nahi izan ditut:
“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta,
berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek
beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.
o   Partaidetza ikaskuntza prozesu bat da
o   Prozesu osoan zehar prozesua bera definitu, aurrera eraman eta ebaluatuko
duten eragile aktiboak behar ditugu.
o   Helburu kolektiboen alde parte hartzen jakin nahi duten, parte hartzeko

aukera izango duten eta parte hartu nahi duten eragile aktiboak.


             Goretti Eskalzaren Emakumeok asko dugu esateko! posta aukeratu dut eskaintzen dituen
bideo, baliabide eta informazioak oso osatua eta interesgarria iruditu zaizkidalako.

              Partaidetzaren inguruan ikasleen partaidetzaren inguruan aipamen bat egin nahiko nuke.
Helduon beldurrak uxatu, ikasleei entzun eta beraiekin batera partaidetza prozesuak
diseinatuz  jarraitu nahi baitut, norbanakoa bere ikaskuntzaren protagonista den heinean,
bere ikaskuntzaren parte den heinean, motibatu egiten da, emozionatu, gozatu eta
desikasiz, ikasi.
Beraz, parte hartze prozesuetan ahaldundu gaitezen, komunikatzen, elkar aktiboki
entzuten, iritziak ematen, errespetuz argudiatzen eta kontra argudiatzen. Eta jarrai
dezagun etorkizun parekide baten alde erabakiak hartzen.

             Bukatzeko inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan

            daitekeen baliabide bat:




                
                   

                      Haurren hiria proiektua