2020/02/16

ASKATASUNEAN ANIZTASUNA ERAIKIZ


             


         
Aste honetako nire ekarpena Eva Perez-Ponsen aipua honekin hasi nahiko nuke identitatea eta aniztasun sexuala pluralean eta mugimenduan jartzeak baitakar aurrerapausoak emateko lehen urratsa.


Josebe Iturriozen aipu bati ere eutsi nahi diot. Emakume-gizon gisa aurkezteak eta horren atzean eraikitzen dugun guztiaren zamak ez baikaitu libre eta aniztasunean hezten, hazten uzten.



Beste ikasturteetako  posten artean Argiñe Alacano Loitiren   Zelaierdian eskola bat dago aukeratu dut, jaso dugun heziketa afektibo-sexualarekiko egiten duen hausnarketa eta egin dituen ekarpenak oso aberatsak iruditu zaizkidalako.
Argiñek dioen moduan hori ikusten baitut hezitzaileon erronka nagusia gure seme-alaben, ikasleen, gaztetxoen heziketa afektibo sexuala guk jaso duguna deseraikiz eraikitzea.
Lehenik azter dezagun gure burua, zabal dezagun gure ikuspegia eta kolokan jar dezagun gure eraikuntza pertsonala. 
Azter ditzagun gure emozioak, gure bizipenak eta entzun ditzagun besteenak. Beha ditzagun gure txikienen nahia eta desirak eta lagun diezaiegun askatasunean beraien identitateak eraikitzen.
Jar dezagun heziketa afektibo sexuala heziketaren oinarrian, egunero, etengabe landu beharreko lehentasun gisa eta ez programa, modulu bakan gisa!





Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bideo hau  gomendatu nahiko nuke:


Amelia Barquinek luzatzen digun galderari eutsi nahi diot nire ekarpena bukatzeko: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago; aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen da praktikan, benetako bizitzan?”
Aniztasunak aberastasuna dakarrela sinetsi eta benetan praktikan jarri arte ez baitugu estereotipoekin bukatuko eta elkar minduz, irainduz jarraituko dugu.

Izan gaitezen aske zer garen sentitzeko, izan gaitezen libre zer nahi dugun jakiteko, izan gaitezen aske nahi dugun hori landuz gure identitateak eraikitzeko eta jendartean zoriontsu elkar bizitzeko!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina