Landu dugun gaiari buruzko ideia bakar bat biltzea erraza
egin ez bazait ere, hauxe da hautatu dudana, konplexutasun guztiari irtenbide
borobila emateko balioko lukelako:
Genero identitatea, genero
adierazpena, sexu biologikoa, sexu orientazioa…asteak aurrera joan ahala, nahiko
garbi geratu da pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun
amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa dela munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta
aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean
ikusezin geratzen den askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan
egiten dela.
Genero-identitate eta
sexu-aukeren errealitate anitzek duten konplexutasuna biltzeko, ezagunak zaizkigun
LGTBQI+ siglak, gero eta kategoria berri gehiago biltzen ditu eta hauek presentzia
eta lekua eskatzen ari dira: asexuala,
alosexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, omnisexuala, demisexuala…
Gorputza
ere feminismoaren begietan, aldarrikapen eremu garrantzitsua bilakatu da,
patriarkatuak egiten duen erabilera salatzeko batik bat. June Fernandezek dioen
bezala, “estereotipoak
gaindituz, gorputz anitzen indar erotikoa ikertzea ezinbestekoa da, gorputz,
desio eta sexu praktika anitzak
politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa iruditzen zait”.
Norberaren eta gainerako
gorputzen aniztasuna era positiboan bizitzea litzateke zilegiena.
Honako
bideoan, gaiean landutakoa grafikoki oso modu ulerterrazean azaltzen da: “zer da sexu aniztasuna?”
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daiteken beste bideo
bat hauxe, zenbait gazteentzat ispilu izan daitekelako. Bertan, bakarrizketa
moduan, gazte batek bere burua definitzen du:
Gida
bezala, STEILASek argitaratutako “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” egokia dela deritzot, erraz irakurri eta ulertzen delako eta baliabide
ezberdinak eskura jartzen dituelako.
Erronka
bezala, aipatuko nituzke, batetik:
- Ezer ez aurresuposatzea.
- Konfiantza giroa sustatu askatasunean hitz egiteko ikaskideekin, irakasleekin eta familiekin.
- Eredu
hurbilak erakutsi (irakasleak, beste langileak, familiak, ikaskideak) eta eremu
zabalean (telebistan, literaturan, komikietan, historian…)
- Genero
eta sexu aniztasunaren kontrako hizkera baztertzaileari erantzun.
Bestetik, heziketa hezkidetzailea izateko:
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditu.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinetsi.
- Heteronormatibitatetik aldendu.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratu.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru
- segurua eskaini.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartu.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egin.
- Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatu.
Gainera
ikastetxetan (eta beste hainbat espazioetan ere) egunerokotasunean hainbat
kontu zaindu beharko lirateke:
- Izen-emate inprimakiak: familia anitzak kontutan izan.
- Ikasturtean zehar familiekin egiten ditugun bileretan aniztasunari ematen zaion garrantzia agertu.
- Sexuen
araberako bereizketa ez egin komunetan (komun komunak?)
- Aldageletan, gorputz guztiek onarpen maila berbera dutela sinestarazi.
- Izenak: transgeneroen kasuan, nahi duten izenaz ezagutzeko eta deitzeko eskubidea onartu. Ikastetxean nola jokatu zehazten duen protokoloa izan.
- Formakuntza
bultzatu.
- Liburutegian
bermatu aniztasuna agertzen duen liburu sorta, baita aholkatzen diren
liburuetan ere.
- Bultzatu ingurune inklusiboa.
- Hizkeraren garrantzia. Erabili hizkera inklusiboa,
eta adibideetan aniztasuna islatu.
- Zero
tolerantzia irainei, bazterkeriari, bullying-i.
Aurreko
edizioetako lanen artean honako POSTa aukeratu dut, gaia ongi laburbiltzeaz gain, baliabide ugari
eskeintzen dituelako.
Eta, bukatzeko, KANTU KOLOREk haurrekin lantzeko proposatzen duen Nire gorputza da abestia eta bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina