2020/02/17

Nortasun juridikoa edonon eskubide



Giza eskubideen nazioarteko legerian sexu orientazioari
eta genero identitateari buruzko gaietan aplikatzeko printzipioak
Indonesiako Yogyakartan, 2006ko azaroaren 6tik 9ra adituek
egindako batzarrean erabaki ziren. 



Guztiok jakin behar dugu zer-nolako garrantzia duten printzipio hauek,
zeren nabarmen adierazten baitute estatuak beharturik daudela giza
eskubideak betearaztera.  Eta, ondorioz, hezkuntzatik ere badagokigu
sexu eskubideak sustatzea eta ezagutaraztea eta, horrekin batera,
eskubideak indartzen jarraitzea.


Horietako batean oinarritu naiz irudi honetako ideia biltzeko: nortasun
juridikoa edonon onartua izateko eskubidea, duintasunez eta askatasunez
garatuz, inongo diskriminaziorik eta makurtu beharrik gabe.


Iruditzen zait sentsibilizaziorako printzipio hauek aztergai izatea,
eskola komunitate osoko partaideekin, gainera, oso eraginkorrak
izan daitezkeela. Gaur egun oraindik nahasmendu orokortua dago
juridikoki nortasuna onartzeko zein baldintzen exijentzia ote dagoen.
Erronketako bat dela esango nuke.


Bestalde, iazko ikastarokideek eginiko blog-sarreretatik Txetxu Urkijoren
Aniztasun sexualei buruz hausnartzen hautatu dut. Alde batetik berak
egindako gurutzegramak erakarri nau, nola egin ote zuen aztertzearekin
batera, baliabide gisa interesgarria irudituta. Hementxe ariketaren zatietako bat:


Eta Txetxuk dioen bezala, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu,
jendea sentikortu behar dugu: munduko pertsona guztiok garen bezala
garatzeko eskubidea dugula eta aniztasun sexualak ikusgarri bihurtuz,
jendartean gailendua den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu eta
elkarrenganako begirunea balioztatu uneoro.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina