Saia zaitezte ebazten, postaren bukaeran erantzunak dituzue, ez tranparik egin 🙈!
Aurreko ikaskideen post-en artean Argineren ESKOLA GUNE SEGURUA aukeratu dut. Akrostikoa zoragarria da, baita gaiaz egiten duen hausnarketa ere. Baliabide ugari eskaintzen ditu eta oso interesgarriak.
Gai honetan zehar, eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzeko aukera zabaldu zaigu. Sexualitatea fenomeno bio-sozio-kultural multzoa bezala ulertzeko aukera izan dugu. Aurreko gaietan, genero eta sexu sistemak eraikuntza sozialak zirela ulertu genuen, honetan eta ondorioz, sexualitatea eraikuntza sozial bat dela ere ondorioztatu dugu.
Desira, ugalketarekin erlazionatzen dugu, ondorioa emakumeon plazerra, klitoria eta sexualitate eredu anitzak baztertuak daude.
Sexua kontsumo produktu bihurtu du kapitalismoak:
- Jendartearen hipersexualizazioaren bidez.
- Zoriontasunarekin erlazionatuz.
- Prostituzioa eta pornografiaren kontsumoa handituz.
Emakumeon sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaigu errekonozitzen eta gure esperientzia sexualez gutxi hitz egiten dugu. Sexualitatea maitasunari lotuta ulertzen da eta maitasuna lortzea bizitzaren proiektu zentrala.
Mutilen sexualitatea, ordea, desio geldiezin bezala ulertzen da. Hitz egin dezakete esperientzia sexualetaz.
Gazteen artean, askatasun sexuala kontzeptua, izan ditzaketen harreman guztiak izatera mugatzen da, Ianire Estebanezek azaltzen duen moduan.
Eskolan, eskaintzen ditugun baliabideetan, familia heterosexual nuklearrak eta maitasun eredu bakarra dugu eredu. Eta ipuinen bitartez, maitasun erromantikoaren trasmisoreak gara irakasleok.
Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean. Ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan baizik. Kasu gehienetan, kanpoko erakundeen esku gelditzen da gaia eta saio gutxi batzuetara mugatzen da.
Eremu hezitzailean gaia lantzeko erronka, curriculum esplizituaren barnean lantzea litzateke. Horretarako eskola komunitate osoaren formakuntza sakona beharko litzatekela, baita, nola ez, etorkizuneko irakasleak izango direnek, unibertsitatean irakasgai bezala lantzea.
Baliabide eta eredu bezala, Eskoriatzako Luis Ezeizako eskolan gaia lantzeko duten modua bikaina iruditzen zait. Ikasturteka banatuta dituzte gaiak eta tutoretza orduetan lantzen dituzte.
GURUTZEGRAMAREN ERANTZUNAK:
3. SEXUALITATEA FENOMENO BIO-SOZIO-KULTURAL MULTZOA
2. DESIOA EZ ZAIGU ERREKONOZITZEN EMAKUMEOI
6. CURRICULUMEAN EZINBESTEKOA DEN GAIA
7. FORMAKUNTZA BEHAR DUGU
8. GORPUTZ SEXUATUAK GARA
1. HETEROSEXISMOAK EREDU UGALKOR HEGEMONIKOA DU HELBURU
4. GENERO SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
5. SEXU SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
9. SEXUALITATEA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina