Identitateak eta aniztasun sexualaren gaiaren inguruan
aritzerakoan, bi ideia nagusi ikusi ditugu: eskubideak eta askatasuna. Irudi
batetan jarriz,
Aldarte elkarteak azaldu digun bezala, sexu-eskubideak ezagutu eta bizitzea garrantzitsua da norberak bere identitatea eraikitzeko.
Yomarak egindako , “Normalitatea auzian” izeneko aurreko edizioko ekarpen hau aukeratu dut, batipat, eskolarako egiten dituen proposamenengantik:
Txikien
guraso eta hezitzaileentzat proposamenak
biltzuen dituen liburua da hau: "100 aukera, bi izan beharrean..."
Feminitate
eta maskulinitate alternatibo askotariko eta berdinzaleak eraikitzeko Unescok euskaraz argitaratutako Gida
Didaktikoa-k gelarako proposamen ugari egiten ditu:
Eremu hezitzailean identitate eta
aniztasun sexualaren gaia lantzeko erronka batzuk ditugu begibistan: Irakasleen
arteko hausnarketarako eta saioen prestaketarako une eta gune kolektiboak,
euskarazko material anitzak eskutartean izatea, familiekin elkarlanean aritzea,
jendarte erakunde eta komunikabideak aniztasun sexualaren eskubideekin
lerrokatzea, bai diskurtsoetan eta bai praktikan, inklusioa izanik helburu
nagusia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina