Kaixo
ikaskide, irakasle eta sarean txipli txapla zabiltzan oro!
Uxana
Agirresarobe Urdanpilleta (luzeegiak baina amarena ezin ahaztu!) dut
izena eta ezkerraldetik datorren sorgin feministetako bat bezala
defini naiteke! zehazki Santurtzitik, itsaso eta fabrikaz
inguratutako herri-hiri anitz batetik.
Ahalduntze
ariketatxo hau egiteko pare bat aldiz pentsatu behar izan dut,
lotsaren atzaparrek harrapatu nahi izan nautelako. Pentsa! twitterren
edo sarean izan ditzakedan kontuetan izen ordeak erabiltzen ditut! Ba
zer esan barrenak hemen botatzeaz...
Hala
ere, aurrera! ezintasun edo argi ilunen artean dantzatzeak askatu
egiten bainau.
Ikasketa
edo lan ibilbideari begiradatxo bat bota beharko banio ez dakit nola
iritsi naizen egun nagoen urrats honetara. Ikus-entzunezko
komunikazioa ikasi nuen eta horren bitartez komunikazioaren indarraz
eta irudiaren lengoaiaz gozatzeko aukera barneratu nuen. Honek danak
lanpostu ez prekariorik ez zidan eman baina, bai bizitzari
begiratzeko modu zoragarria.
Jarraian
zorte bilatuari esker hezkuntza ez-formalean aritu, hezitu eta
marabilatu nintzen. Hamaika osagai desberdin eta goxo zituen lapiko
ederraz elikatu ahal izan nintzen. Hona hemen horietako batzuk:
hezkuntza, euskara, gizartea, aniztasuna, kulturartekotasuna, jolasa,
pertsona txiki handiez inguratuta ikasi nuen guztia, emozioak,
eskola, inklusibitatea... Bizitzaren motxilatxoan, abenturaz betetako
7 urte hauetan, sartu ahal izan ditudan tresnetako batzuk dira hauek
baina zerrenda bukaezina da.
Bizitzaren
bizikletari eragiten jarraituta barnean hainbat, nahi, kuriositate
eta gogo nituen, ondorioz, norberari entzun eta Berdintasun
Teknikaria izateko masterra egitera animatu nintzen. Hura bai urtea!
gertuko eta urruneko lagunak, sare desberdinak, familiakoak... denak
aztoratu nituen! ezin eutsi barnean mugiarazten ari zitzaidan guzti
horri.
Bizitakoari
esker beste etapatxo batean murgiltzera animatu naiz eta mundu
honetan gehiago sakondu nahian, zuekin batera, hezkidetzako ikastaroa
egitera nator. Elkarrekin elikatu, zaindu, gozatu, dantzatu, jantzi
eta jolasteko eskuak zabalik ditut.
Maite
dut arakatzea, sakontzea, hausnartzea eta prozesuaz gozatzea. Baina
batzuetan, lotsek, segurtasun ezek edota exigentziek trabatu egiten
naute. Pazientzia eskatzen dizuet beraz, egun guztiak ez baitira
berdinak.
Kolore
edo animali bat aukeratzea zaila egiten zait, egoerek, testuinguruak
edo egunak berak bat edo beste hautatzera eramaten nautelako eta nire
iritziz maila batean edo bestean denak barnean daramatzagulako. Baina
gaurko egunean, Koala aukeratzeko gogoa dut, goxotasunaren eta
besarkada sakonen irudikapena birgogoratzen didalako. Eta aste
honetan kolore bat aukeratzekotan beltza aukeratuko nuke, egunotan
indartsu sentitu baitut. Milaka emakume Poloniarrek greba edo astelehen beltza ekintza aurrera eramanez, abortuaren kontrako legeari hortzak erakutsi dizkiotelako (Polish #BlackMonday).
Musikaren
mundu anitzean ezin bat aukeratu, emozioen arabera ematen baitiot
play-ari, klasikoak, jazza, batukadak, rocka... azkenaldian:
lasaitzeko eta barrura begiratzeko pianoa barnean duten kantak eta
animatzeko edota dantzatzeko danborrez eta erritmo biziez betetako
kantak.
Bukatzeko
aurrekoan bideotxo bat begiratzen kolpean geratu zitzaidan esaldia
elkartrukatu nahiko nuke, ingelesez zen eta gutxi gora behera hauxe
zioen “ boteredunek diote hezkuntzari erreparatuta soilik
biztanleriaren %20 bati bakarrik jartzen diogula arreta eta ondorioz
ez duela hainbesterainoko garrantzirik, baina, ezin dugu ahaztu
kopuru horixe bera gure etorkizunaren %100 dela, beraz, zaindu eta
eraberritu dezagun, premiazkoa baita.“