#mvarelaona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#mvarelaona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/03/05

heziketa afektibo-sexual txukun baten alde ere...

martxoak 8 guztiak kalera aterako garelako...

edozein aldaketa txikia... aurrerapausu handia izango delako...



2017/10/21

Sare sozialak bai eta ez ez eta bai

Gaur egun izugarrizko abiaduran doa dena gure inguruan, dena nahi eta behar dugu oraintxe bertan eta oraintxe bertan ez bada, kaosa!.
Itxaroteko ahalmena galdu dugu. Hilara batean, erantzun baterako, atzorako nahi dugu dena. Teknologia berrien presentziak gure pazientzia extingitu du.

Interneten gure arazo edo zalantza guztien erantzuna dago, klik bakar batean.

Nire zalantzak dauzkat sare sozialekin ere, aberasgarriak, bai noski, baina non dago muga? Baliabide aberasgarri eta baliabide eroso edota explotatuaren artean?

Pertsonen arteko harreman zuzen eta gertukoen xarma galdu da, esan beharreko guztiak azken uneko makinatxo baten bidez esaten baititugu...eztabaidarako tartea orain hotza eta zalantzagarria da, gainera erantzuna berehala nahi dugu.

Gure ikastaro honetan oso interesgarria da erabat ingurune eta egoera ezberdinak ditugun pertsonak biltzea, baina gure artean ez dugu elkar ezagutuko maiatzean. Bakoitzeak gurea egiten dugu, bestearena irakurri edo ez, hausnartu edo ez... Saio presentzialekin zerikusirik ez dauka, gela batean sortzen den erlazioa ezdugu hemen sentituko ezta urrunetik ere, nire uste apalean eta zoritxarrean, zorionean informazio mordoa irensteko aukera paregabea izango dugu

Nire idea oso korapilatsua da sare sozialen inguruan, erabilgarriak dira, bai noski, baina alde ezkorrak ere badituzte.

Belaunaldi  berriek hauekin etengabe lan egiten dute, beste batzuk, nagusiagook, ere erabiltzen ditugu, etekin handia ateratzen diegu ere baina nire kasuan, ez dut teknologiaren inbasio honen biktima izan nahi, aurretik ere bizitza polita baikeneukan internetik gabe.

Aurrekoan lagun taldean... Zein ordutan geratu behar ginen hurrengo egunean elkarrekin zerbait egiteko ez ginen kapaz izan bilduta geundenean erabakitzeko... Gero wasap taldean erabakiko dugu esanez amaitu zen kontua...

Agian erromatikoegia da, baina sare sozial birtual berri hauek aurrez aurreko erlazioak pobretu dituztela uste dut. Alde positiboa ordea, kasu honetan bezala gai bat landuko dugu, sakona eta mamitsau, elkarrekin, ahal dugunean eta bestaldean beti norbait egongo dela jakinda...



2017/10/14

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!!
Izugarri berandu nabil, bai..barkatu! Berandu baina seguru! Marta naiz, 35 urteko gasteiztarra. 0-2 urte bitarteko haurren  hezitzailea eta heziketa fisikoan diplomatua.
Betidanik bi izan dira nire pasioak, ametsak... Hezkuntza eta kirola, kirola eta hezkuntza.
Haurreskoletako lana hezkuntza sistematik kanpo dagoela edo kirola ariketa fisikoa soilik dela uste dutenekin kafe-tertulia luze bat egingo nuke... Argi baitaukat esparru hauen lotura zuzena pertsona oron garapen integralaren garrantzian.
denbora  eman dut ideiak antolatzen ikastaro honen bidea zehazteko eta azkenean, bai erabaki dut, kirol arloan hezkidetzaren papera jorratuko dudala.
Kirolari bezala momentu onak, gogorrak, izugarri zoriotsuak eta tristesk bizi izan ditut, galtzeak edota irabazteak edozein lehiaketan zapore berezia dauka kanpotik jasotzen duzun animo edo oztopoen arabera eta emakume izanda gogorra da oso goi mailan aritzea, garaipena eskuratzea eta hurrengo egunean lanera joan behar izatea...

Gaia mamitsua da, genero ikuspegia kirolean... Horretan arituko naiz zuekin ados bazaudete!

Honen inguruan lotura batzuk.., gaia berez pilipilesn dago...

https://as.com/masdeporte/2017/10/11/polideportivo/1507735119_895544.html?id_externo_rsoc=comp_tw

Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohia emakume kirolari profesionalen alde ari da.


http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-5375/es/contenidos/evento/evd_oferta_formatva/es_9240/adjuntos/2017-JA-0M-BS-OR-KE-08-Informazioa.pdf

Eusko Jaurlaritzatik ere honen inguruan lanean ari dira, lastima ezin joan jardunaldietara!
Kirol erakundeei zuzendutako " genero ikuspegian pentsatu eta onurak sortu" jardunaldi honek itxura polita dauka...

http://www.huffingtonpost.es/2017/10/10/noruega-primer-pais-que-equipara-los-sueldos-de-las-selecciones-femenina-y-masculina-de-futbol_a_23238142/

Azkenik..genero ikuspegitik egindako ibilbidean garaipenak ere lortzen direlaren adibide bat. Norvegiako emakumeek lortutakoa.

Pausuz, pauzu...