#jara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#jara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/03/25

TRATU ONAK.....NI


Tratu onak harremanetan pentsatzean besteekiko erlazioak etortzen zaizkit begira. Gertukoak, lagunak, familia…. Eta amaieran Ni neu.
Hausnarketa zabala eta sakona nabil honen inguruan egiten. Kosta egiten baitzait nitaz arduratzea, entzutea eta zer nahi dudan jakitea. Erreza egiten zait besteen lekuan jartzea, zer nahi duten antzematea eta hori lantzea. Zer gertatzen da baina nire buruaz ari naizenean?
Jasotako hezkuntza izan da, baina ez naizela horrekin konformatu!!
Autokontzeptua eta autoezagutza. Ez da erreza de repente dena berehala egitea. Konturatu naiz, eta orain lantzea tokatzen da. Horretan ere, buelta asko ari naiz ematen.
Nola ezagutu? Ze tresna daude nire inguruan hori lantzeko eta sentsazio txarrak ez izatea (berekoia sentitu gabe).
Ondo ezagutu behar garela diogu, baliabideak ezagutu eta gu geu entzun, errespetatu…. Nola egiten da hori? Nola apurtzen da betidanik mugitzeko jarrerak?
Ez da erreza, eta horretan ere denbora eta espazioa behar dugula uste dut.
Era berean, haur txikiekin lan egiteak gauza errazten dituela sentitzen dut. Beraiengan isalatzen gelditzen naizelako, emozioak direlako. Feed backa berehalakoa delako. Bide polita da ni neu ezagutzeko ere. Gauza txikienetatik hasten naizelako.

Eskolan bizikidetza, hezkidetza eta gatazken ebazpena landu beharko genuke txikitatik helduak izan arte. Eskola komunitatea sortzen dugun pertsona gutzien arteko tratu onak bermatzea izan beharko litzateke eskolako beharra sortzen diren harremanak parekideak izan daitezen.

Maitasun erromantikoaren kontzeptua desestrukturatu, desikasi eta anulatu beharko genuke. Helduok banan banan landu beharko genuke, hau da, desikasi gure ikasleei beste maitasun mota batzuk eraiki ditzaten.
https://www.youtube.com/watch?v=fvSKkfCPpVc ikasle batzuk egindako antzelan honekin topatu naiz ere. Gauza asko aldatuko nituzke, eta landu ditugun gazuak kontuan izanda gero akaso ez zen adibiderik egokiena izango. Baina uste dut eginez gauzak egiten ikasten ditugula. Oso iniziatiba polita baita mezua bera ere. Eginaren eginez kontzienteak izango gara egiten ditugun akatsaz, baina argi dago ekin, egin eta akzioarako bidea bide zilegia dela.
Aurreko urtetako Ana. A-ren mezua irakurri eta berak jarritako bideoa asko gustatu zait.



2018/03/11

Gatazkak


Gatazka egunero agertzen zaigun egoera da. Gatazkak, egoera  positibotzat hartuta, irtenbidea bilatzearen protagonista, kudeaketaren subjektu aktibo izateko aukera ematen du. Honetarako ezinbestekoa da gatazkak konpontzeko abilezia, trebetasuna... garatzea eta  gatazkei aurre egiteko  pertsonaren baliabide positibo bihurtzea.
Gatazkak kudeatzeko, hezkuntzan zein beste alderdi batuetan, hirugarren pertsona bat behar dela. Ez ditugu tresnak ezta estrategiak gatazkei aurre egiteko. Egoera positiboa moduan ikusten ez dugun heinean zaila egingo zaigu.
Aberasgarri ikusten dut, egoera bertan egon ez den norbaiten ikuspuntua. Genero ikuspegi bat kontuan izanda, zergatik eta ondorioak ezagutzeko, ulertzeko.

Bestalde, uste dut gatazkei ez diegula behar duten denbora eskaintzen. Berehala konpondu nahi ditugu, deseroso sentitzen gara eta deseroso sentiarazten gaitu. Estrategia falta izango da, kudeatzeko gaitasun falta…baina gauza da azkarregi lantzen ditugula. Horregatik hau guztia lantzeko erronkak hauek izan ahal dira:
ü  Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
ü  Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea.
ü  Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
ü  Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
ü  Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
ü  Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
ü  Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea

Feminismoak ere, gatazken kudeaketarako ekarpenak egin ditu. Haien artean: pertsonak aintzakotzat hartzea, subjektu gisa ikustea, naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana garatzea, indarkeria erabiltzearen kontra agertzea, feminitate eta maskulinitate anitzak aberasgarri baloratzea, emozioei garrantzia ematea, guztiok ondo tratatzearen inportantzia goraipatzea...


Haizea Eguigurenek egindako posta irakurri dut besteak beste. Baita Ane Zurutuzarena ere. Anek eskolak duen erronkaren garrantzia azpimarratzen du, ondoko puntuak azalduz:

*       Kontzientziazioan, sexu-genero gatazkaren kontzientzia politikoan.
*       Curriculumean, gatazken trataerara egokirako konpetentzien txertatzea.
*       Partaidetzan, pertsona ororen behar eta iteresak adierazi eta asetzeko parte hartzerako espazioak bermatzean.
*       Banakako trataera eta aterabideei bide ematean, betiere kolektibotasunetik indibiduoen behar eta interesei erantzunez.
*       Antolakuntza eredu orizontalak sortzean, eta antolakuntza egitura zein araudiak helburuen araberakoak eta mesedeetan zehaztean.

Honako gida aurkitu eginbdako gomendioen artean:

Oso gomendagarria, gazteleraz dago. Azkeneko orrietan tresna ezberdinak azaltzen dira.
Gai honekin lotura duen beste liburu bat etorri zait burura.


2018/02/04

ORIENTAZIOA

NOra?
ZeR egin?
                Interesa nirea da?
          Egokitua zait?
                   BesteeNA?
                       ZerTarako?
                  EnpoderAtu zaitez
                          EZ esan eta,
                           Irmotasunez
                      BorrOkatu
                         NAhi duzunagatik!!!

Gai hau lantzean hainbat kontraesanekin aurkitu naiz. Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu baina eredu gisa, ia gehienetan gizonezkoak bakarrik azaltzen direla. Ez dugu materiala berriztua, eta badakigu androzentrismoaren izenean historia, zientziak, aurkikuntzak… gizonak egina direla. Badaude material berritua, emakumeak azaltzen direnak, asko ez daude euskaraz baina lan hori hartu dezakegula uste dut. Emakume ereduak azaleratu behar ditugu, nahiz eta argi ikusi dugun, curriculuma ere androzentrikoa dela.
Itxuraz gure hitz egiteko modua zaindua da, ez dugu diskriminatzen, baina hainbat ideiei irudia jartzean sinbolo maskulinoak agertzen zaizkigu. Hainbat bideo dira horren erakusle; suhiltzailea imajinatu…. Zientzialaria, kirolaria,zirujaua… hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago orokortua. Gidak, planak badira horretarako.
Beste batean landu genuen gaia bueltaka dut oraingoan ere. PARTAIDETZArena. Zaila egiten zait, buelta ematea. Ikusten dut rolekin batera datorren zerbati dela eta hori apurtzea zaila ikusten dut. Neskak espazio publikoetan parte hartzeko zailtasunak izaten dituzte beraien lana BARRURAKA delako. Pribatuan, etxean, emozioekin, zarata asko atera gabe, kontenitua… Mutilena, aldiz, KANPORAKA egiten dute lan, indarrakin, publikoan, lan fisikoagoak…
Harritu egin nauen beste ideia bat eskoletan neskei arreta gutxiago jartzen diegula da. Nire errealitateari hurbilduz, hori antzematen dut. Eskolan behintzat, laguntza eta jarrera arazoak azaleratzen dutenak mutilak dira. Agresiboagoak dira, mugituagoak. Neskak, formalagoak, isilagoak.
Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu behar da. Bizitzeko afektibitatea funtzeskoa da, harreman positiboak eta araikitzaileak izateko, gatazken aurrean auekrak izateko, aurreiritzirik eta botere-borrokarik gabeko harreman afektibo-sexual pozgarriak izateko. Neskek eta mutilek izan duten afektibitatearen garapen desberdina kontuan hartzea ezinbestekoa izango da: emozioen adierazpena eta kudeaketarako erraztasun/zailtasunak eta horien aurrean agertzen diren balorazio estereotipatuak lantzea.
Diagnostikoak egin behar dira. Planak, gidak eta laguntzak daude.

post honekin geratu naiz. Oso bideo interesgarriak aurkitu ditudalako.

2018/01/29

UTOPIAK ETA HEZKIDETZA

Mundu ideal batean pentsatzea… zoragarria!!!!
Hezkidetza oinarria eta hezkidetzaileak diren baliabideak eskura izan… zertan nabarituko nuke? Emakumearen presentzia argia izango zela. Historiak berak, aldaketak, izango lituzkelako. Galderak eta erantzunak aurkituko genituzkeelako. Historia gustura irakatsi eta ikasi ahalko genuke. Hasierako emakumeen berri izan, entzun, ikusi eta aztertu zer gertatu den historian zehar eta zergatik gertatu diren aldaketa hauek, zergatik ezabatuak izan garen…
Baliabideak erakargarriak, sinesgarriak eta eskuragarriak izango lirateke. Lotura dituzten liburuak izango ziren.
Zergatik den hain zaila curriculuma zein baliabide didaktikoan hezkidetzaturik egotea? Ba historiak beti bi alde dituelako. Bakarra ezagutzen dugu eta denborarekin ikusi da ez gaituela konbentzitzen. Ez da sinesgarria. Ezkutuan gauza asko daude.
Baliabideak eta curriculuma bere hezkidetzea, emakumearen papera, ahotsa, nahia sartzea izango zelako. Sistema berak bizkarra ematen digunez, zaila dago aurre egin. Goliathen kontra joatea izango zen!!
Zenbat horren zain gauden ez dakite, ordea!! Denak batuz gero, oso lan borobila egin ahalko zen, Curriculuma hankaz gora jarri, astindu eta dena hitz egin eta gero adostu.
Estrategia betegarri bat, foroak zabaltzea esparru ezberdinetan, adinak nahastuta. Parte hartzeko komunikazio taldea, postontziak, iragarki taulak…
Aurreko edizioetako post hau irakurri eta argia dela iruditu zait:


mileskerMundu ideal batean pentsatzea… zoragarria!!!!
Hezkidetza oinarria eta hezkidetzaileak diren baliabideak eskura izan… zertan nabarituko nuke? Emakumearen presentzia argia izango zela. Historiak berak, aldaketak, izango lituzkelako. Galderak eta erantzunak aurkituko genituzkeelako. Historia gustura irakatsi eta ikasi ahalko genuke. Hasierako emakumeen berri izan, entzun, ikusi eta aztertu zer gertatu den historian zehar eta zergatik gertatu diren aldaketa hauek, zergatik ezabatuak izan garen…
Baliabideak erakargarriak, sinesgarriak eta eskuragarriak izango lirateke. Lotura dituzten liburuak izango ziren.
Zergatik den hain zaila curriculuma zein baliabide didaktikoan hezkidetzaturik egotea? Ba historiak beti bi alde dituelako. Bakarra ezagutzen dugu eta denborarekin ikusi da ez gaituela konbentzitzen. Ez da sinesgarria. Ezkutuan gauza asko daude.
Baliabideak eta curriculuma bere hezkidetzea, emakumearen papera, ahotsa, nahia sartzea izango zelako. Sistema berak bizkarra ematen digunez, zaila dago aurre egin. Goliathen kontra joatea izango zen!!
Zenbat horren zain gauden ez dakite, ordea!! Denak batuz gero, oso lan borobila egin ahalko zen, Curriculuma hankaz gora jarri, astindu eta dena hitz egin eta gero adostu.
Estrategia betegarri bat, foroak zabaltzea esparru ezberdinetan, adinak nahastuta. Parte hartzeko komunikazio taldea, postontziak, iragarki taulak…
Aurreko edizioetako post hau irakurri eta argia dela iruditu zait:

milesker

2018/01/22

Partaidetza Parekidea

TXATXI HAUSNARKETAK: "Haurren parte-hartzea" bideoa aukeratu egin dut. Haurenganako dudan loturagatik. Haur txikiekin lan egiten dut eta bideoan azaltzen dituzten ideia nagusiekin erabat ados nago.
Haurrak zein gazteak parte hartze aktibo moduan aurkeztu behar ditugu.
Euren errealitatetatik abiatu behar garela. Zentsuskoa eta erreala izateko haurrek, kasu honetan, bizi dutenetik abiatu behar dira. Beraien errealitatea esanguratsua den heinean beraien parte hartzea aktiboagoa izango da.
Lotura duten ekintzekin motibatuko ditugu, eta bide horretatik beraien segurtasuna ea konfiantzarekin parte hartzen joango dira. Egia da ere, partaidetza bultzatzeko ekintzek helduon ikuspuntutik egiten direla. Begirada aldatu behar dago, honetan ere. Beraiek ere, errealitatea eraikitzen dutelako, badutelako zer esan eta zer erakutsi.
Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean utzi nahi izan dute. Emakumeek egindako lanak, aurkikuntzak… estaliak izan dira, gizonei egokitzen zitzaien, gizon moduan mozorrotu/estali behar ziren….
 Bizipen horiek eta egungoak eta gero inseguritatea emakumearekin lotu izan da. Beldurra ondo esatera, beldurra ulertarazteko, beldurra entzuteko, ideiak ondo defendatzeko eta sortu daitezkeen arazoei, galderei aurre egiteko gai izan. Galdetegi luzeei “era egoki” batean erantzuteko, sinesgarria izateko. Lotsa eta barregarri ez geratzearen beldurra.
Unibertsitatean euskara klaseetan, irakasleentzako fidagarriagoa zen mutil batek egindako aurkezpenak zein lanak. Irakaslea apaiza izandakoa zen, eta bere ustetan euskalki bat ez genuenak erabiltzen besteak baino gutxiago genekien. Hori da profesionaltasuna!
Beraren aurrean eta gelaren aurrean aurkezpenen bat egitea tokatzen zitzaidanean, benetan gaizki pasatzen nuen. Nire parte hartzea beharrezkoa, derrigorrezkoa nuen. Ezin nituen akatsatik egin, argia izan behar nintzen. Hainbeste presioarekin gaia ez nuen inoiz kontrolatzen, inseguritateak jaten ninduen. Dardara, izerdia, ahotsa faltan…dena kontra nuen.
Noski klase horietan nire partaidetza eskasa zen. Ez nuen barregarri geratu nahi, ez nuen bera nitaz barre egitea. Zeuden mutilekin lasai eta trankil aurkezten zen.
Gure partaidetza sustatzeko estrategien artean galdetzeko, proposatzeko era landu behar dela nago. Ze espazio eta egoeran ematen den. Espazioan seguruak sentitu behar gara, era informal batean ere gauzak landu egin daitezke. Txikitatik erakutsi beharko digute, nola egin, nola hitz egin, defendatu edota erratu. Parte hatu nahi dugunean eta nahi dugunarekin. Uste dut “puesta en escena” oso garrantzitsua dela. Lasaitasuna eta konfiantza transmititu beharra dago, eta beldurrak landu.
Nola galdetzen da: ze intentzioarekin egiten dira galderak? Galdera zabala ala itxia da? Nori zuzenduta dago? Aurrean dagoena/daudenak interesatuak daude nire erantzunetan eta iritzietan? Baloratua sentitzen da hitz egiten dagoena? Jende gehiegi dago? Nonbaitera dora er
antzuna, galdera?
Parte hartu DEZAKET/DEZAKEZU/DEZAKEGU/DEZAKEZUE
Honako posta irakurri eta gustatu egin zait

Hemen uzten dizuet partaidetzaren inguruan sortutakoa.

2018/01/11

ERABILERAREN ARAZOAK

Euskara sexista ez delaren mitoa zakarrontzira bota eta gero, eta Emakunderen gida begiratu eta gero ERABILERAren arazoaz ohartu naiz. Amelia Barquinen blogetik pasa eta gero eta nire errealitateaz jabetu ostean hainbat gauzaz konturatzen naiz.
Patriarkatuaren izenean matxismoa ze punturaino hedatua, txertatua eta onartua dagoen ikusteak kolpe ederra ematen du. Testu hau bera idazterakoan ideia, hitzak eta esanak kontrolatzea oso zaila egiten ari zait. Apurka joan behar naiz aldaketak egiten, eta bidean akatsak izan arren kontzientziaren mundura noa.
Ditudan tresnak, ez zaizkit balio. Hizkuntzaren erabilera arazoa da. Horrela ikasi, entzun, kopiatu eta bizi izan naiz. Hizkuntzak dinamikoak direnez, aldatu egiten dira, kontzeptu berriak azaldu… irainetan fijatzea errazena izan daiteke. Betiko dikotomian sartzea suposatzen du emakumezkoa VS gizonezkoa. Argi dago orain arte zeinek irabazi duen eta zein zapaldua, infrabaloratua….
Egia da hizkuntzarekin komunikatzen garela eta bakoitzak nahi duen moduan erabil dezakela. Erabilera horretan datza gakoa. Hizkuntza sexista dela esatea bakoitzak bere ardurari ez begiratzearen sintoma da. Baina egoera aztertu behar delakoan nago; kokatu behar dugu gure burua sistema heteropatriakatu batean. Erabilera sexista da, horretara bultzatzen gaituela ere esan beharra dago, baina gure baitan dago behin horretaz jabetzean gauzak aldatzen joatea.

Ados nago blogean aipatzen diren ideia eta testu askorekin eta landu beharreko gauzen artean Loinazek apitazen du hizkuntza erabilera ez sexistarako gomendioak komentatu eta praktikan jarri beharko zela. Ados nago, gure artean gomendioak ematen adibideak jartzen erabilgarriagoa izan daitekela.
Emakumeon presentzia bermatu eta azpimarratu. Baita bilerak prestatzerako orduan hizkuntzari erreparatzea ere.



2017/11/26

LEGEETATIK PRAKTIKARA….



LEGEETATIK PRAKTIKARA….

Argi dago, legeak baditugula: Heziberri, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea…
Legea, marko legala badugu. Eta zer gertatzen da praktikan??? Zertarako hainbeste aldaketa Heziberrirekin gero praktikan, eguneroko erronkei aurre egiteko baliabiderik ez baditugu. Ezin badugu denari aurre egin baliabide pedagogikoa eta pertsonalak ez badaude?
Zertarako egiten dira aldaketak hauek? Zerk bultzatuta? Betikoak egin behar ditugu aldaketak, nola eta baliabide eta murrizketak pairatzen baditugu.
Idatzi duenak badaki zer nolako egoeretan bizi garen hezkuntza munduan dihardugunak. Entzun ahal gaituzte? Gure beharrei erantzun digute? BAI!! MURRIZKETAK aplikatzen.
Egoera honek ekarritako aldaketei aurre egiten diogunak benetan legea gara. Guk egiten dugu praktika, gu gara aldaketa.
Gure artean hezkidetzak duen garrantziaz ohartu gara eta ideia hori zabaltzen ari da. Kritika egin behar da, Legeak irakurri, aztertu eta kritikatu.
Heziberri 2020n eskola inklusiboaren kontzeptua azaldu egiten da. Nola aipatu eta erabili dezakete kontzeptua beraiek segregazio eta ghettoen bultzatzaileak badira. 


Plazerraren kontzeptua ere azaldu egiten da. Nola posible da gorputzaren plazerra aipatzea eskoletan dagoen taburik handienetarikoa SEXUALITATEA denean?
Formatzeko inplkikazioa behar da. Inbertsioa, dirua alegia. Hezkuntza komunitatean lanean gaudenok formatu nahi dugu, jakin nahi dugu nola txertatu, aldatu gauzak. Baliabideak behar ditugu. Legeak soberan daude aurrera joateko eta gauzak aldatzeko baliabide materialik zein fisikorik ez dugunean.
Iazko postak irakurtzen Maite A. Sk egiten dituen galderekin bat nator.  Eta adibide gisa jarri duen bideoarekin geratzen naiz. Itzela da!! Zoriontzekoa!!

2017/11/19

Ospakizunak

Oso gai interesantea. Honi ere buelta eman behar zaiolako. Betaurreko moreak jantzi eta nondik datozen, ze rol zabaltzen ari garen, ze mezu, ideia eta kontzeptu.
Santa Agedako istorioarekin harrituta geratu naiz.



5, mendeko neskatila bat izan zen Ageda. Siziliako Agata herrian bizi zen eta gaztetatik Jainkoari bere bizia eman zion. Garai horretako konsul bat berarekin fijatu eta bereganatu nahi izan zuen. Alferrik izan zen, ez zuen lortu Ageda eta prostibulo batera joatea behartu zuen. Han bere ideiei gogor eutsi zion.
Konsularen aurrean egon ostean kartzelatua eta torturatzeko agindua eman zuten. Bere egoa minduta sentitu zuelako. Emakume, gazte batek ezetz esan ziolako.
Kontua da Agedak oso tortura gogorrak jasan zituela, bularrak moztu zizkieten, lurretik arrastratu zuten… minduta, bakarrik, torturatua, mutilatua zegoela San Pedro azaldu zitzaion eta sendatu egin zuen. Hala ere, torturak jarraitu zuten bere biziarekin amaitu arte.
Tortura hauek Abenduaren 5n izan ziren.
Emakumeen patroitzat dute batzuk, bularreko minbizirena beste batzuk.




Jaiak eta ospakizunak kolokan jarri behar dira. Eskola laikoa nahi dugun heinean fijatu behar gara nondik datozen hainbat ospakizun.
Eskolan eztabaida sustatu, modelo berriak eraiki eta ohitura apurtzen joan. Ez dugu zertan denek gauza berdinak egin behar. 

ikastetxean landu daitezkeen erronkak:

  1. Emakumeen parte hartzea
  2. Espazio publikoak okupatzea
  3. Ohiturak apurtzea
  4. Musika eta irudiak aztertzea
  5. Indarkeriari aurre egiteko baliabideak eskeintzea

 

Ainhoa Calvoren posta irakurrita ados nago berak proposatzen duenarekin eta Santa Agedaren inguruan jarritako bizipenak eta bertsoak.
Eta bertsotaz ari garela hemen Maialen Lujanbio ederki bota zuena: