Ezin dugu Curriculum hezkidetzaile bat izan, ez baditugu baliabide eta metodologia hezkidetzaileak erabiltzen.
Eta zailtasun batzuk baditugu bidean:
- Erresistentziak: Alde batetik, nahiz eta eskolak metodologia parte hartzailea eta umea erdigunean jartzen duenaren alde egin, oso zaila da zihurtatzea gela barruan zer egiten den. Eta bestetik oraindik askotan entzuten diren esaldiak entzun beharra:gauzak asko aldatu dira, berdintasuna dago, biologikoa da, jaiotzetik ikusten da zelakoak diren neskak eta mutilak,.......
- Zama guztia hezkidetza arduradunen gain uzten da; Eta ordu asko behar dira gauzak antolatzeko, materiala aztertzeko,...eta gainera, tutoreak, aholkulariak,....ere bagara.
- Formazio falta: hezkidetza arduradunek antolatuta ez bada, ez da formakuntzarik eskeintzen.
- Nahiz eta gaur egun aukera gehiago euki, materiala oraindik oso sexista da eta denbora asko behar da egokia aukeratzeko, moldatzeko, hausnartzeko,....
- Komunitate osoaren inplikazioa beharrezkoa da hezkuntza hezkidetzailea nahi badugu eta esparru guztietara heltzea zaila da.
Aurreko
edizioetako post
hau aukeratu dut, guztiz ados nagoelako esaten duenean teoria eta praktika
ez dela gauza bera, nahiz eta legea eta teoriak hezkidetzari begira egon, errealitatea
ez da berdina, Amelia Barquìn-ek dioen bezela. Eta "superlola"ren bideoa, aurretik ezagutzen banuen ere, oso baliogarria iruditzen zait aniztasuna balioan jartzeko eta estereotipòekin apurtzeko.
Baliabide
hezkidetzaileak aukeratzeko estrategia bat (gehienak edo behintzat nire esku
daudenak aipatu dira bai irakurgaian eta baita aurreko post-etan) “inbertsio teknika”
erabiltzea izan daiteke egoera batzuen aurrean; edota ipuinen aukeraketan ipuin
hezkidetzaileen gidak begiratu. Edo gabonak gertu daudenean, jolas-jostailu-
ipuin aukeratzeko gidak begiratu familiekin elkarbanatzeko.Gu aurten eskolan adibidez hausnarketarako bideo hau bidaltzea pentsatu genuen.
Horrek esan nahi du teoria eta praktika eskutik joan behar direla. Curriculuma teoria da eta baliabideek praktika osatzen dute. Baina ez dut esan nahi bakarrik curriculumak eta baliabideek bat etorri behar dutela, ez. Haratago joan nahi dut eta horregatik esaten dut hezkidetzarako curriculumak hezkidetzarako baliabideak exijitzen dituela. Bestela dena paper buztia izango da.
Ondorioz.....
Curriculuma eta baliabideak (edukiak, metodología, materialak...) eskutik joan behar dira, errealitate bakar bat osatu behar dute, eta dena berdintasunaren kolorearen barruan.
Baina teoria egitea oso "lan erraza" da. Paper batean pentsatzen eta sentitzen dugun guztia idaztea, nire ustez, hezkidetza prozesuaren zatirik errazena da. Paperak dena aguantatzen du, baina gero hori praktikan jarri behar da eta hori... hori bai dela zailena.
Eta hona hemen horretarako aurki ditzakegun zailtasun batzuk (seguraski askoz gehiago egongo direla):
Askotan, irakasleei hezkidetza plana aurrera eramateko formakuntza falta zaigu eta hezkidetza-prozesu honetarako baliabide onak aurkitzeko edota sortzeko laguntza behar dugu, hau da, formakuntza behar dugu.
Orokorrean, ezjakintasuna oso ausarta eta oso inkontzientea da, beraz, askotan gure jarrerak patriarkatuaren formak errepikatzen ditu ezjakintasunagatik. Eta, batzuetan, ezjankitasun horretan curriculum ezkutua oinarritzen da. Horregatik, diagnosia egin beharko genuke eta aztertuko beharko genuke nolakoa den gure jarrera, gure jokaera, gure hizkuntzaren erabilera... aspektu guzti horiek sexistak izan ez daitezen.
Baina beste batzuetan, patriarkatuaren eredua errepikatzen da eta ez da ezjakintasunagatik, nahita baizik. Gure eskolan, batzuetan, horrelakoak aurkitzen ditugu eta horiek ere, hezi behar ditugu.
Edukiak, metodologia eta materialak, askotan, sexistak dira. Horiek guztiak aztertu behar ditugu behar denean aldatzeko edota moldatzeko, eta sexistak izanda ezin baditugu aldatu edo moldatu... baztertzeko.
Denbora: Askotan, gauzak egin nahi ditugu baina denbora faltagatik ezin dugu zeren denok baitakigu eskola batean ehun mila zeregin bete behar ditugula egunero. Noski, goian daudenak eta hainbeste gauza betetzeko behartzen gaituztenak (eta ez nago zuzendaritza taldekoei buruz hitz egiten) ez dakite zer den eskola bat eta ikasleekin egunero lana. Beraz, agintzea eta exijitzea oso erraza da. Haientzat dohainik da, guretzat, aldiz ez, esfortsu handia egin behar dugulako ahal dugun guztia betetzeko.
Baina orain arte aipatutako faktore guztiak baino garrantzitsuagoak, nire ikuspuntutik, beste bi faktore daude:
Sinesmena: Benetan, hezkidetza posiblea dela sinesten ez badugu ez dugu ezer egingo, eta, askoz jota, ekintza puntual batzuk egingo ditugu, baina besterik gabe.
Eta aurrekoarekin lotuta, benetako hezkidetza ikastetxeko apustua izan behar da eta komunitate osoa inplikatu behar da.
Azken puntu horiek betetzen badira, dena posiblea izango da. Ez da erraza izango, baina bidea, nahiz eta zaila eta nekatua izan, egingo da, aurkituko da eta jarraituko da.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Maisazoe-na aukeratu dut. Bertan, Heziberri aipatzen da eta une honetan, curriculum berriarekin, apur bat atzeratuta gelditu da. Hala ere, post horretan diagnosia egiteko baliabideak eta baliabide hezkideitzaileak aipatzen dira, oso baliogarriak izan daitezkeenak.
Eta amaitzeko, bi baliabide interesgarriak aipatu nahiko nituzke, eskolan erabil ditzakegunak. Alde batetik, "LA PRINCESA QUE NO QUERÍA SER RESCATADA" daukagu. Neska eta mutilen arteko berdintasuna lantzeko gida bat da.
Eta beste alde batetik, "HEZKIDETZAGUNEAN" aurkitu dudan materiala daukagu. Hor, haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan Hezkidetza lantzeko baliabide ugari aurkitzen ditugu.
Asko gustatu zait Maialenek argitaratu duen berria. Ametsak elikatu behar direla eta hark hasitakoaren bidetik jarraitu dut nik.
Ez dago begirada feminista sustatzerik baldin eta guztia egina dagoela pentsatzen badugu,
Horren inguruan hitz egiten du Amalia Barquinek Baina hori jada ez da gertatzen artikuluan. Egiten dugunaren analisia izan behar du abiapuntua curriculuma eta baliabideak hezkidetzara begira jarriko baditugu. Horretan lagungarri dira 'Desaprendiendo. Unamirada feminista a la etapa de secundaria' tankerako lanak. Katalunian egindakogida bigarren hezkuntzako ikastetxeetan lan egiten dutenentzat gonbidapena da, begirada kritikoaren alde egiteko eta ikasgeletan genero-ikuspegia txertatzeko.
Esango nuke Bigarren Hezkuntzan ari garenon gehienok ahalegin txikiak egin ditugula han eta hemen eta irla horien eraginari erreparatu diogula, ez oso ziur. Hasierako pausu hori emanda, nola lortu bakoitzak bere diziplinan hezkidetza gainontzeko guztiaren aterpe izatea? Begirada oso horretan aurkitzen dut nik zailtasun handiena.
Has gaitezen estrategia gutxi batzuekin:
Hizkuntza zaindu eta erne ibili guk eta ingurukook erabiltzen ditugun hitzekin eta esateko moduekin Hezkidetza planeko 2. zutabea aintzat hartuta.
Pilar Aristizabalen proposamenari jarraituta izan daitela aniztasuna gure azalpen, adibide eta proposatutako lanetako ardatza.
Bigarren hezkuntzako liburu asko, matematika ikasgaian bederen, lehengo moldeetan idazten dira oraindik. Betaurreko more barik ere azkura eragingo digu liburu oso erabiliaren azken edizioan 2. batxilerrerako proposatutako buruketa askoren formulazioak. Eskubikora ekarriko nik
Indartu dezagun Hezkidetza Planeko 3. zutabea. Emakumeen ekarpenekin batera, inguruan bertan ditugun zaharrenetik hasita, aitortu diezaiogun eremu domestikoari eta zaintzari duen garrantzia.
Aurreko ikasturteko Eskolan, genero ikuspegia, nonahi post-a aukeratu dut aberatsa delako zailtasunen analisian nahiz eskaintzen dituen baliabideetan.
2023/01/20
BUZTI EIDAZU BIDEA
Eskoletako egunerokotasunean, eskuhartzerako erabili
behar diren tresna eta baliabide didaktikoak, hainbatetan,
gure kontrolpetik at dauden baliabideak erabili behar izaten ditugula edo beste
batzuetan berriz, denbora mugatua
izateak“eskuregi” dauden tresnak erabiltzeko
erraz jausi gaitezkeen inertziek, esaten duguna egiten dugunarekin edo transmititu
nahi dugunarekin kontraesanetan jartzen dugu.
Sexismoa edonon, edonola eta etengabe ezkutuan
zein agerian murgilduta dago. Eskuragarri dauden baliabide didaktikoetan sexismoa
“Zehar lerro bezala” hedatuta bait dago. Indarrak neurtzea eta guztion
artean egiten duguna optimizatzea garrantzitsua da baina aldi berean, materialak
hezkidetzeko pausuak lortzen joatearen helburua ahaztu gabe.
Irakasle eta hezitzaile guztion sentsibilizazioaz
hasiz, tresna didaktikoei begirada morea jarri behar diogu. Hauen azterketa
eginez eta gure ikuspegi kritikoa landuz eraldatzeko estrategiak txertatzen lagunduko digu. Tresnak aztertzerakoan, hausnartu
eta genero ikuspegia kontutan izatea erabakiak hartzerakoan beharrezkoa izango
da gure inguruan berdintasunean hezteko jarrera aktiboa indartuz.
Jarduerak
antolatzerakoan baliabide didaktiko
hezkidetzaileak erabiliz gero, balio eta jarreren transmisioa curriculum ezkutua
saihesten lagunduko dute. Ez dugu ahaztu behar gure ikasleentzako, eredugarri
garela eta hezitzaile eta irakasleen jokaeren bitartez baita hizkuntzaren
erabileraren bitartez, ikasleek beraien imajinarioa garatzen dutela eta honetan daukagun eraginkortasunez
ondo jabetu behar garela.
Azkenik, ikastetxeetan
erabiltzen diren baliabide didaktikoen diagnosi eta azterketa egitea oinarrizko
abiapuntua da ondorengo erabakiak hartu al izateko eskuhartzean jarduten duen
irakasle taldeak.
Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola
eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso
interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta irudiz beteta bai
dago.