2021/04/30
2021/02/01
HEZKIDESAREAN
Aste honetan curriculum zein baliabide didaktikoei buruz hausnartzean konturatu naiz Haur hezkuntzan zaila egiten zaidala egiten dugun guztiari “didaktika” ez esatea.
Izan ere, haurrak berdinak, objetuak eta helduarekin harremanduz eraikitzen duelako bere NIa, eta horren atzean dagoen guztiak izan behar duelako ZER eta ZERTARAKO jakin bat. Eta nola ez, zer eta zertarako hori BETAURREKO MOREDUNA izan beharra dago. Legeak berak ere horrela agintzen digulako, besteak beste Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legeak curriculumean genero-ikuspegia gehitzeko hobekuntza-proposamenak landu behar direla zehazten bait du.
Eta inguruan aspaldian ahozkotasunaren inguruan kezka nabaritzen dudanez, euskarazko ahozkotasuna betaurreko moreekin lantzeko PATXINTXITXIKETAN proiektua ezagutzen duzue?
Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzeko orduan agian indarrak gehiago batu behar ditugu eta sarean lan egiten jarraitu beharra dagoela esango nuke, betaurreko moreak inguruan zabalduz joan daitezen. Begirada hori zenbat eta gehiago hedatuz, orduan eta baliabide hezkidetzaile gehiago sortu, lehendik daudenak moldatu edo osatu, ordezkatu zein ikuspegi kritikoarekin mantentzeko lan eginez. Aste honetan proposatutako eskeman argi ikusten den bezala:
![]() |
| Irudia: Hezkidetzan Esku Hartzen |
Bide honetan material hezkidetzaileak banatzeko zerbait sortuko bagenu? Nik izena eta logoa proposatzen ditut, kar, kar, kar:
Ezin dut bukatu aste honetan amorrua eta haserrea sortu dizkidan albistea banatu gabe:
Curriculumak eta legeak berak hezkidetza landu behar dugula agintzen duen garaietan, oraindik ere ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei administrazioak diru laguntzak ematea zilegi al da?
26 milioi eurorekin zenbat material hezkidetzaile sortzeko aukera egongo litzateke?
Zenbat sare lan zoragarri egin ahalko litzateke aurrekontu horrekin?
2021/01/25
HAURREN PARTE-HARTZEA
Aste honetako gaia parte-hartzea izan dugu... eta eskoletan haurren parte-hartzeari buruzko testu edo ahoz gorako hausnarketa hau partekatu nahi nuke zuekin:
Haur Hezkuntzako etapan, haurra bere nortasunaren eraikuntza garatzen eta osatzen ari den etapa honetan, eskaintzen diogunak edo eskaintzen ez diogunak berarengan eragina duela esan beharrik ez dago. Harri horretatik tiraka esango nuke, Haur Hezkuntzako dekretua oinarri hartuta Mugimendu Autonomoak eskoletan haurren benetako parte-hartzea txikitatik ahalbideratzeko aukera izan daitekeela.
Autonomoa? Autonomia? Erabakitzeko autonomia. Zerbait erabakitzeak halabeharrez dakar beste zerbaiten dolua kudeatzea. Bai eta erabakitako horren kontzientzia, konpromezua eta ardura hartzea ere. Ardurak norbere erabakia hartzen denetik garatzen denerainoko bide honetan bizipen, hausnarketa, erabakia, kontzientzia, akats zein lorpenak dakartza.
Aldi berean norbanakoak egiten du bide hau, indibiduoak. Baina inoiz ez ingurune huts batean eta eraginik gabe, aste honetan sakondu bezala. Barruak kanpoa ezagutzea eskatzen digu eta hark gugan eragina duenez, norbanako horrek berriz ere garapen eta kokapen konstantea dakar... hori delako bizitza:
Nik erabakitako bide eta zirrikituei esker lotzen naiz ingurunera. Zuk aukeratzen eta erabakitzen baduzu nire bidea, nekez bizi dezaket indibiduo bezala. Inguruneko profesionalek beraien betaurreko moreekin aukera hori ematen badidate, berez, naturaltasunez biziko dut bakoitza garena eta nigan zein nigandik jasotzen dudana.
2020/12/21
EUSKARA EZ SEXISTA
AZTERTU ETA ERALDATU DEZAGUN HIZKUNTZA ERE!!!
2020/12/14
ANDROkZENTRISMOra
Aste honetan emakumeen ekarpen eta presentziei buruz aritu gara, honako hitz-hodeian laburtu ditut buruan geratu zaizkidan kontzeptu batzuk:
Aipatzeko euskal emakume modura Bizenta Mogel ekarri nahi nuke. Leireaik ere aipatu zuen bere egunean blogeko sarrera honetan.
Izan ere, lehenengotariko euskal emakume idazle bezala edo bere garaiari aurre hartu zion idazlea kontsideratu daiteke, Yolanda Arrietxa Malaxetxebarriak bi elkarrizketa hauetan dion bezala.
![]() |
| Iturria: Markina-Xemeingo berdintasunerako plana |
Idatziz?
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MogelBIpuionak002.htm
Rapa entzunaz?
Bide batez, Yolandak idatzitako "Argiaren alaba" liburua irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet, errealitatea eta fikzioa uztartuz egindako nobela ederra, 2015eko euskadi literatur saria irabazi zuena, gainera.
Bukatzeko... eremu hezitzailean eta jendartean ere... Androzentrismotik...
ANDROK ZENTRORA
2020/11/30
EZ KIDETZATIK HEZKIDETZARA
Aste honetan legedia landu dugu: hezkidetzaren marko legaletik hasi, EAEn hezkidetzaren ibilbide
historikoa eta materialak ezagutu ditugu.
| Irudiak: Ez kidetza /Hezkidetza |
Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikuluarekin hasi nahi nuke:
“sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean”
Haur Hezkuntzakoa naizenez, etapa honetan zentratu nahi izan dut. Honako hau esaten da Heziberri 2020aren aurkezpenean:
“Ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera-berdintsunerako
bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun
kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik”.
Haur Hezkuntzako dekretuaren xedea ere honakoa da:
"Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan."
Eta dekretuko lehen eremuan, nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguerarenean,
ere beren-berezko aipamena egiten zaio sexu-generoari:
Aurten dudan lanagatik, Haur Hezkuntzako dekretua sakon ezagutu beharra daukat; oraindik aztertzeko
neukan betaurreko moreekin eta irakurketa sakonagoa eman behar diodan arren, hezkidetzaren bidean
urrats batzuk zehazten direla ohartu naiz, oraindik pasu gehiago eman beharko diren arren.
Beraz, legeak ezagutzeko aukera izan dugun honetan, esan beharrik ez dago aurrerapausuak egin direla, eta lege, plan, dekretu, zein protokoloak idazteaz gain… PAUSOKA PAUSOKA AURRERA EGITEA ETA BETETZEA beharrezkoa dela.
Nola ez, aurreko urteetako ikaskideen ekarpenak irakurtzea ere aberatsa izan da, ikusi Patriciak nolako ekarpen ikusgarria egin zuen.
2020/11/23
Kaleak, jaiak...geureak (izango) dira
Duela urte batzuk arte jaietan berdintasunaren inguruan hausnartu ere egin gabe neukan. Zortez, herrian Farapikoen laguntzarekin gai honen inguruko prozesu bat abiatzeko aukera izan genuen, eta arlo honetan ere betaurreko moreak behar dira!!!
Honako irudi honetan duzue prozesuaren lehen zatiaren azalpen txikitxo bat (gazteleraz dago), eta prozesuaren jarraipeneko albiste bat ere bai.
Bere garaian hasitako bide honek eta herriko elkarteek isilpean egindako lanaren uztak oraindik ere ernetzen ari direla nabaritu daiteke herrian, aurtengo inauterietako dantzan kasu:
![]() |
| Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza |
2020/11/15
Feminismoak curriculumean? Hezkidetza apurtxo bat gutxienez?
Feminismoak landu ditugu haste honetan, eta hemen doa nik egindako ibilbidearen laburpena:
Aste hau Mari Luz Esteban Galarzaren bideo honekin hasteko aukera izan dugu, hainbeste gozatu dut berak aipatzen dituen feminismoaren erronkekin, bi aldiz entzun eta apunteak hartu ditudala, ea aurrerago txukun ordenatu eta partekatzeko aukera dudan. Bide batez, gure lagun artean maitasun erromantikoaren inguruan erabiltzen dugun bere meme hau partekatu nahi nuke (Umorearen U 😜), ez dakit jatorria zein den, whatsappez iritsi zitzaidan:
Taldekideen eztabaida blogak tentatuta, beste bideo hau ere ikusi dut, eta aipu hau zabaldu nahi nuke:
Eta nola ez, feminismoaren historian Gure genealogia feministak aipatu beharra dago, bideo honetan laburpena:
Nire ingurukoa den Txiñiren bloga arakatzea pendiente neukan, eta zuekin banatzeko aprobetxatuko dut.
Eta eskualde eta herriko jendearekin nabilenez, Nerea Ibarzabal Salegi herritarraren ekarpena ere gehitu nahi nuke:
Bukatzeko, aste honetako eskuhartzea egiteko, eskola bateko hezkidetza plana aztertzen duen gradu amaierako lan bat ikertu dut, eta inguruan feminismoa curriculum eduki gisa galdetzean, ikerketa feministak egin dituen honek soilik esan dit feminismoa eduki gisa landu duela, nola ez! Masterraren izenburua ikasketa feministak eta generokoak da eta! Bide batez aipatu, ikerketa honetako lagina izan den eskolako zuzendariak hezkidetzaren berri eskolan izan duela, geletako tutoreek beraien kabuz formatu direla aipatzen dutela eta jangelako hezitzaileak ere bere kabuz lantzen duela hezkidetza. Beraz, ikusi genezake leku gutxitan (inon ez esatearren) lantzen dela feminismoa curriculum eduki gisa eta hezkidetza bera ere... norbanakoen borondatearen esku geratzen dela sarritan.
GU BEHINTZAT HASI GARA BIDE HONETAN ETA LANEAN JARRAITUKO DUGU SARE HANDI-HANDI BAT EHUNDUZ!!!
2020/11/08
GENERO INDARKERIAREN AURKA, GORA HEZKIDETZA MAHAIAK!!!
Egia da, egun eta ekintza honek bisibilizazio modura balio izan zuela, egunerokoan indarra jartzean dagoela gakoa.
Eskoletan txiki txikitatik umeei ematen zaizkien mezuak horrelako ekintza puntualekin ez dira gainditzen eta mikromatxismo txikiei aurre egitean dago lana.
Blogak begiratzen nabillela ezagutu dudan bideo hau hori azaleratzeko oso baliagarria dela uste dut:
Hori bai, pena handiz aipatu beharra daukat bere egunean sortutako sarea nolabait indarra galtzen joan dela. Pena bat da gai honekiko sentsibilitatea eta herrietan zein eskoletan lanketa momentuan dagoen pertsonen gain geratzen dela. Esku hartze hezkidetzailerako lan ildoetan aurkeztu zaigun bezala, genero indarkeriak duen dimentsio handia onartu eta esku-hartzearen ezinbestekotasuna eskola-komunitate osoak aitortu behar du eta horretan lan egin. Berritzeguneetan bezala, herriz-herrikako mahaiak osatu eta sarean lan egin dezagun, sortu ditzagun herrietako hezkidetza mahaiak!
Indarrak batuta lortu daitekeelako, abesti honetan Anita Parker eta Furiak egin zuten bezala: Beraien hitzetan indarrak, ideiak eta amorrua batu dituzte. Batera hazi, biderkatu eta hortzak erakusten dituzte biolentzia matxisten aurka ohiu eginez. Eta hezkidetza mahaiak horretarako baliagarriak dira!
2020/11/02
Illaldapa
Kaixo denoi!
![]() |
Josune Baskaran Etxeberria naiz. Markina-Xemeinen jaio nintzen eta hemen ardi artean ikusi arren... familiako ardi beltza naiz: Etxekoak baserritik bizi arren, nik txikitatik argi neukan maistra izan nahi nuela. Eta ondo aukeratu nuelakoan nago, asko gustatzen zait nire lana!
Hemen nire inguruko kontu batzuk:
| Tarteka neure burua babesteko erantzi ere egiten ditut! |
![]() |
| Inpuntuala eta prokrastinatzailea |
| Indartsua eta umoretsua |
![]() |
| Sarean lan egitea |
![]() |
| Urdina: zerua, itsasoa... |
2020/11/01
FEMINISTOK… ZIBER ERE BAI!
Zer pentsatua eman dit sare sozialei buruzko bloke honek.
Lehenengo eta behin, sare sozialekin nik izandako ibilbiderari buruz hausnartu dut: Izan ere, bere garaian ia zer zenik jakin gabe egin nuen Facebooka, eta hasieran argazki asko igota elikatzen nuen. Ostean, sare sozialei “beldur” pixka bat hartu nien, eta esan daiteke orain ikasi berri dudan extimitate kontzeptuaz ohartu nintzela.
Beraz, azken urteetan batez ere ikusle edo irakurle gisa erabili izan ditut Facebooka eta T
witerra. Niretzako nik nahi dudan informazioa jasotzeko bitarteko bezala erabili izan ditut, interesekoak ditudan artikulu, orrialde… jarraitzeko.
Nire lanari dagokionean, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilerarekin teknoeszeptikoa naizela esango nuke, 0-6 urte arteko haurrekin ez nukeelako pantailarik erabiliko. Argi ikusten dut hortik aurrerako etapetan Hik Hasiko aspaldiko artikulu honetan esaten den bezala “Sare sozialen zabalkundea geldiezina da eta hezkuntzan ari diren profesionalek, ikasleek erabiltzen dituzten tresna horiek euren lanean txerta ditzakete irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.”
Bukatzeko, nire sare sozialetan Dolors Reig Hernándezen TIC-etik TAC-erako bidean nagoela esango nuke, eta ea ikasturte honen amaierarako TEP-era bidea egiten dudan, sare sozialetako genero arrakala gainditzeko, ziberaktibismo hezkidetzailean neu ere ale bat gehiago izateko!



















