2020/11/01

FEMINISTOK… ZIBER ERE BAI!


Zer pentsatua eman dit sare sozialei buruzko bloke honek. 

Lehenengo eta behin, sare sozialekin nik izandako ibilbiderari buruz hausnartu dut: Izan ere, bere garaian ia zer zenik jakin gabe egin nuen Facebooka, eta hasieran argazki asko igota elikatzen nuen. Ostean, sare sozialei “beldur” pixka bat hartu nien, eta esan daiteke orain ikasi berri dudan extimitate kontzeptuaz ohartu nintzela. 

Beraz, azken urteetan batez ere ikusle edo irakurle gisa erabili izan ditut Facebooka eta T
witerra. Niretzako nik nahi dudan informazioa jasotzeko bitarteko bezala erabili izan ditut, interesekoak ditudan artikulu, orrialde… jarraitzeko. 

Nire lanari dagokionean, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilerarekin teknoeszeptikoa naizela esango nuke, 0-6 urte arteko haurrekin ez nukeelako pantailarik erabiliko. Argi ikusten dut hortik aurrerako etapetan Hik Hasiko aspaldiko artikulu honetan esaten den bezala “Sare sozialen zabalkundea geldiezina da eta hezkuntzan ari diren profesionalek, ikasleek erabiltzen dituzten tresna horiek euren lanean txerta ditzakete irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.” 

Bukatzeko, nire sare sozialetan Dolors Reig Hernándezen TIC-etik TAC-erako bidean nagoela esango nuke, eta ea ikasturte honen amaierarako TEP-era bidea egiten dudan, sare sozialetako genero arrakala gainditzeko, ziberaktibismo hezkidetzailean neu ere ale bat gehiago izateko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina