Ixi-ren genero eta sexu sarrera aipatu nahiko nuke:
''Gure aurreiritzi eta ikasitakoak desikasteko zailtasunak. Jaso dugun heziketa ez da hezkidetzan oinarritua izan, sistema erabat bitarrean (neska-mutil / femenino-maskulino) hezi izan gara, neska eta mutilen ezaugarri oso definituak ziren garai batetik gatoz, eta pixkanaka aniztasunez ohartzen joan gara. Baina oraindik oso barneratuak ditugu hainbat eta hainbat jokamolde, hizkera, funtzioa...''
Guztiz bat nator berak egindako ekarpenarekin, egunero konturatzen naiz genero-sexu sistema erabat errotuta dagoela gure gizartean. Oraindik asko daukagula era indibidualean zein kolektiboan lantzeko. Horregatik ispiluan begiratzea besterik ez dugu, gu baikara ere sistema honetako subjektua eta isla. Momentu batean gelditu eta espazio desberdinetan ditugun rol eta jarrerak aztertzeak pandora kutxa irekiko ote duen beldur?
Eta hau ote da sexu genero sistemarekin apurtzeko aurkitzen dugun oztopo nagusiena? Etxean, lanean, familian, lagunartean, kalean... barrura arte sartuta daukagu jaio garenetik zaila egiten dela ohartu gabe erreproduzitzen ditugunetaz ohartzea. Ireki dezagun pandora kutxa eta apur dezagun binarismoarekin!
Amaitzeko Zinegoak-en aurtengo edizioan deskubritu nuen istorio bat ekarri nahi dizuet hona. Ondo dator gure kultura aurrerakoia dela esaten duten ideia horiek kolokan jartzen dituzten errealitateak ezagutzea. Nirvana (Jess Kohl, 2018).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina