2020/11/02

Zentzua(K)

 

Gogoratzen naiz topaketa feminista batean, emakume bat kexu zela ume jaio berri baten sexua galdetzean amak ‘nahi duena izango da’ erantzun ziolako. ‘Noraino iritsi gara!’ zioen. Hainbeste korapilatu omen dugu kontua bere arabera, non jada ezerk zentzurik ez duen.

Ba al du ezerk zentzua?

Genero-sistemari buruz hitz egiten dugunean, gauza askori buruz hitz egiten dugula uste dut. Sexuaz hitz egiten dugu, generoaz, Simone de Beauvorrein esaldi horri buruz, estereotipoei buruz, sozializazio prozesuan geureganatzen ditugun rol eta jarrera guzti horietaz, eta abar.

Eta bat-batean okurritzen zaizkit sistema bitarraren adierazle diren eguneroko ikur batzuk:

- Jaiotzen garen unetik belarritakoak jartzen dizkigute neskoi. Bi belarritako. Jaio bezain pronto. Mutilei ez.

- Galdetegietan bi laukitxo izaten ditugu:

o   Emakumea

o   Gizona

·     
Taberna askotako komunak emakumezkoenak eta/edo gizonezkoena izan ohi dira.

Nun kokatzen dira emakumea eta gizona ez direnak? Nun kokatzen dira, emakumea izan arren belarrietan zulorik nahi ez dutenak? Gizonezko komunetan txiza egin nahi duten emakumeak?

Nagorek egindako sarreran honako aipatzen du:

“Genero-sistema deseraikitzeko zailtasun nagusia horixe bera da, genero-sistema, sistema bitarra erabat barneratuta dugula. Eta beste faktore bat gaineratuko nuke: beldurra, ziurtasunik gabeko eremuetan bizitzeko dagoen beldurra; dena sailkatzeko beharra dugula dirudi”.

Eta sistema bitarrak gugan duen eragin negatiboa lantzeko zailtasunen artean Nagorek aipatutakoa ekarri nahi nuke hausnarketara. Beldurra. Izan ere, gure parean dagoena gizona izan arren emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseros? Gu. Eta, emakume batek gizon ahotsa duenean, nork egiten dio bere buruari galde ea parekoa ‘zer’ den? Guk.

Gure beldurrak dira besteen gorputzetan islatzen direnak. Horregatik du zentzua Sexua eta Generoa bezain kategoria zurren aurrean galderak egitea, birplanteatze eta berreraikitzea.

Hala, sistema bitarraren aurrean kokatzeko baliagarria izan zaidan Glosarioa uzten dizuet. Hau Naizen elkarteak eginikoa da.

Hementxe uzten dizuet nire Akrostikoa:

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina