Emakume erailak eta sexu-erasoak egunkarietako ohiko albistea dira zoriotxarrez. Hori bakarrik oso grabea iruditzen zaigun arren, indarkeria matxista ez da bi gertaera horietan bakarrik oinarritzen. Atzetik, izkutuan, beste hainbat zapalkuntza mota ere existitzen dira: mespretxuak, mehatxuak, irainak, xantaila emozionalak, kontrol ekonomikoa, umilazioa, …
Eguneroko mikromatxiamoak
Eta zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera?
Pasa den asteko greban gizonek gatazka honi aurre egiteko zertan lagun zezaketen galdetzen zuten, geldialdian parte-hartze mugatua izateak debatea sortu zuelarik. Eman beharreko lehenengo pausua, haiek sistema matxista honetan ondorio negatiboak jasan eta sufritzeko arrazoiak izan ditzaketen identifikatzea da. Era berean, maskulinate berriak egon daitezkeela eta haiek aukeratzeko askatasuna dutela jakitea da garrantzistua. Iaz Olatzek idatzi zuenaren harira maskulinitate eredu berriak aldarrikatzeko ausardia eta boterea erakutsi behar dute gizonek. Helburu hau lortzeko, Olatzek iazko postean Eusko Jaurlaritzaren “Gizonduz proiektua” (http://gizonduz.blog.euskadi.net/?lp_lang_pref=es) aurkeztu zuen bideo (https://www.youtube.com/watch?v=vLVinUhfCc0) baten bidez. Jardunaldi horietan maskulinitate berriak eta boterea landu ziren. Beste baliabide bat Emakundek 2009an argitaraturiko Gizonak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean deituriko txostena da.
Nola landu gai hau ikasleekin?
Aurten, 4.DBHko ikasleekin gai hau jorratu dugunean, Maialen Lujanbioren “Beti Bezperako Koplen” bidez egin dugu. Kopla hauetan, indarkeria matxistaren adibide anitzak agertzen dira. Esate baterako, sexu-eraso zein bortxaketak, bikotekidearen jipoi eta irainak, erailketak eta emakumeek sentituriko beldurra. Kopla hauetan agerturiko metafora guztiak aztertu zituzten ikasleek. Gainera, estrofa bakoitzean azaldurikoa errealitateko adibide batekin lotu behar izan zuten, bertan adierazitakoa gure egunerokotasunean gertatzen dela konturatzeko. Hausnarketa-prozesu bikaina egin zuen taldeak.
Beti Bezperako Koplak - Maialen Lujanbio
Gero, Martxoak 8ko asterako indarkeria matxista erakusten eta salatzen zuten hainbat pankarta eta lelo egin zituzten.
Arestian aipatu bezala, hezitzaileak bagabiltza lanean. Hala ere, bide luzea dugu aurretik. Gai hau eskolan, etxean eta jendartean landu beharraren justifikazioa erraz uler daiteke.
- Erailketak, bortxaketak, jipoiak eta bestelako eraso fisikoek ez luketelako mundu baketsu batean tokirik.
- Emakumeengan beldurra sortzen duen egoera honi terrorismoa ere deitu ahal diogulako.
- Zapaldurik eta mindurik sentitzen diren gizonak ere lagundu behar ditugulako, maskulinitate eredu berriak eraikiz.
- Denon askatasuna eta burujabetza bermatu behar delako.
- Ikusezinak diren arazoak erakusgarri jarri bihurtu behar ditugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina