2018/03/12

GATAZKA GU GARA

















Gatazka betidanik gurekin dagoen ezaugarria da, ezberdinak garen heinean talka egitea ekidiezina baita. Baina nola egiten diegu aurre? Ba al dakigu zelan bideratu? Bideo honetan ikus dezakegunez, gatazkak ebazteko modu ezberdinak daude, baina emaitza positiboa lortzeko ez dute denek balio.
 





Generoaren ikuspegitik, gatazketan ere emakumeek jasaten duten zapalkuntza aipatu nahiko nuke, denon jakiturian dagoen arren. Hemen ere, emakumea gutxiagotu eta erabili egiten da, gizonezkoen garaipena lortzeko.
 





 


 Jule Goikoetxea-ren testu hau http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-ii/ irakurtzea merezi duela uste dut, argi izan dezagun emakumeok ahalduntzen garen arte, gizonezkoek guregatik erabakitzen jarraituko dutela. 







Iaz Ane Leniz ikastaro kideak idatzitako post hau http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/03/gatazkak-hezkidetzaren-ikuspegitik.html aukeratu dut, bere hausnarketa interesgarria eta landua iruditu zaidalako.

Gai honek hezkuntzan izan beharko lukeen garrantzia lortzeko Paco CascĆ³n-en bideo hau ikustea gomendatuko nuke, gatazken jatorria eta prozesua ulertze aldera. Berak dioenez, norbere burua eta besteak ezagutzean, eta besteekin ditugun harremanak ulertzean egongo litzateke gakoa. Adierazteko gaitasunari berebiziko garrantzia ematen dio, komunikazioan baitago gatazkaren biderapena. Gatazkak naturalak direla azpimarratzen du, biolentzia, aldiz, ez.





Honenbestez, gatazka berezkoa dugun egoera dela onartzea gure mesederako izango litzatekeela ondorioztatu dut, eta hura ulertzeko prozesuak lagunduko digula ebazten. Hezkuntza esparruan, umeekin gaudenean eurengan konfiantza izan eta gatazkak euren kabuz konpontzen utzi behar diegula ulertzea erronka nagusia dela uste dut. Horretarako, baliabideak eman behar dizkiegu komunikatzen jakin dezaten, zelan sentitzen diren adierazten utzi behar diegu, eta gatazkak modu naturalean ikusi eta onartu behar ditugu, daukaten garrantzia emanez; ez gehiago, ez gutxiago.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina