Gatazkaren definiziora jotzen badugu, ikusiko dugu, une batean helburu
bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza dela. Baina
gatazka negatiboa al da? Batxilergoko bigarren mailako ikasleei galdera hori
egiten diedanean, aunitzetan, erantzuna bai da. Baina gatazka gizakiaren
berezko ezaugarria da. Pertsona desberdinak garen heinean, ikuspuntu, iritzi
eta jarrera desberdinak izanen ditugu, beraz, desadostasunak sor daitezke eta
era berean, gatazka.
Horrela ba, gatazka ez da gakoa; arazoa sortzen da gatazkari irtenbide
egokia ematen ez diogunean: informazio nahikorik ez dugulako, tresna egokirik
ez dugulako, abilezia falta dagoelako edo dugun botereaz jabetuta, besteen
eskubideen gainetik pasa nahi dugulako, gure iritzia edo ideiak inposatuz.
Horretarako ezinbestekoa da hainbat tresna eta abilezia eskuratzea:
informazioa objektiboki interpretatzeko gaitasuna, une bakoitzean komunikazio
estilo egokia izaten jakitea, bitartekaritza, lankidetza. Hala nola, balore
(eskubideak, justizia, bakea- zentzu zabalean, adiskidetze kultura, berdintasun
harremanak, elkartasuna...) eta emozioen mundua (enpatia, tristura, poza,
asetibitatea, autokontrola...) lantzea.
Gaur egun hezkidetzan edo jendartean dagoen egoera aztertuta, nik bi hitz
erabiliko nituzke: nahasmena eta axolagabekeria. Nahasmenaren aldetik,
kontzeptuak definitzeko dagoen zailtasuna. Zer da gatazka? Zer da bakea?
Zuzeneko indarkeriarik ez dagoenean, ziutasun osoz bakea dagoela esan dezakegu?
Ados nago irakurgaian agertzen den bakearen definizio zabalarekin. Benetako
bakea egoteko, ezinbestekoa bada indarkeriarik ez egotea, oinarrizko eskubideen
sustapena ere derrigorrezkoa da. Askotan itxurazko bake batean gaude
murgilduta, baina harremanak berdintasunean oinarrituta ez badaude, ezinezkoa
da benetako eta denboran zehar mantenduko den bakea eraikitzea.
Axolagabekeria dela eta, inguruan iruditzen zait,edukiei garrantzi handia
ematen zaiela ikastetxeetan (eta horrela izan behar du alajaina!) baina
emozioen kudeaketa eta elkarrekiko harremanen lanketa eskasa dela askotan.
Erronken artean, hezkidetza eremuan sortzen diren gatazkei buelta ematea
izanen litzateke gakoa:
GATAZKA
|
||
Negatiboa
|
V
E
R
S
U
S
|
Neutroa
|
Korapiloa
|
Aukera
|
|
Indarkeria
|
Bake estrategiak
|
|
Estatikoa
|
Dinamikoa
|
|
Eskubideen zapalkuntza
|
Errespetuaren sustapena
|
|
Inposaketa
|
Lankidetza
|
|
Irabazle/ Galtzaile dikotomia
|
Denak irabazle
|
Hala nola, gatazken trataeran genero ikuspegia kontuan hartzea. Aurreko
post batean Marian Morenok zioena ekarri nizuen: “gure estereotipoen motxila desorekatuta dago eta berez
hezkidetzaren helburua gure motxila orekatzea da”. Gatazkaren inguruan neska/
mutilen arteko desoreka hori errazago ikus daiteke.
Neskak
|
Mutilak
|
|
Ahultasun
sentimentuak adierazi
|
Sobera
|
Gabezia
|
Indarra
erakutsi
|
Gabezia
|
Sobera
|
Haserrea
erakutsi
|
Gabezia
|
Sobera
|
Pertsonen
zainketa
|
Sobera
|
Gabezia
|
Arriskuak
bereganatzea
|
Gabezia
|
Sobera
|
Eta baliabideen artean, honatx batzuk:
Chicos y chicas en relación. Materiales de coeducación y masculinidades para la
educación secundaria. Juanjo Compairé (coord.),
Miguel Salcedo, Paco Abril. Editorial ICARIA
Pasa den urteko post-en artean Leire Garrorena aukeratu dut:
“Hezkidetzarik gabe ez dago bizikidetzarik” izenburua oso aproposa
iruditzen zait eta gai honen inguruan sakontzeko
proposatzen dituen baliabideak interesgarriak:
·
IES Pablo Picasso
ikastetxean Rocio Carmona Hortak gidatuta " Gatazkak konpontzeko genero
ikuspegi batetik " ikasleekin eginako tailerraren memoriatxoa
·
"Bizikidetzarako
hezkidetza
Convives-ak argitaratutako aldizkaria. Aldizkari honetan
Derrigorrezko Hezkuntzako etapa ezberdinetan hausnarketa egiten du eta
ikastetxe batzuetako esperientzia batzuk ere kontatzen ditu. Aldizkari honetan Amparo
Tome, Marian Moreno, Kika Fumero, Carolina Alonso... besteak beste parte
hartzen dute.
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina