Ezkutuan, agerian, gauez, egun argiz, bakardadean, lagunartean…
indarkeria matxistaren pintzeladak ez du ordu ez territorio zehatzik. Etxean,
kalean, ikastetxeetan, telebistan, prentsan, edonon eta edonoiz agertu ohi da
tupustean. Tupustean diot bai, betaurreko moreak jantzita ditugunon
ikuspuntutik hitz egingo dut, beraz tupustean bai. Gizarte patriarkatuak
jantzitako betaurrekoak dituztenei ordea ez zaie tupustean agertzen, ondotik,
ohartu gabe igarotzen zaien itzal beltza da heurentzat. Hor dago indarkeria
matxista, ikusi nahi dugun edo ez ordea norbere baitan dago.
Dena den, geroz eta gehiago gara ikusten dugunak, eta berari
aurpegia emateko asmoarekin kalera irteten garenak. Mutil zein neskok irteten
dugu lepo-xutik mamu beltzarengana; ez gara emakumeok soilik indarkeria
matxista jasatzen dutenak, zenbait gizonek ere pairatzen dute. Gizarte honetako
“gizon-gizonaren” estereotipoarekin identifikatzen ez diren hamaika pertsona
daude, eta horiek ere biktima dira. Arlo honetan beraz, bi sexuen arteko
batzeak ekarriko du iraultzarik handiena. Emakumeok asko aurreratu dugu gure
borrokan, baina mutilak gure bidera batzean askoz ere indar handiagoa egingo
genuke.
Hamaika dira indarkeria matxista jasaten duten kideak, hamaika
dira bortxaketa horretarako bideak, egun ordea salaketak argitara atera ohi
ditugu, eta horrek laguntza errazago jasotzea ekarri du. Emakumeon babesa
aurkitzea ere errazagoa da kalera atera, eta isilekoa argitara eramatean. Hona
emen BEIRA taldearen SAR DADILA KALABAZAN kanta. Kanta honetan hamaika
protagonista ageri dira, guztiak gure jainko patriarkatu honek zapalduak. Entzun eta gozatu!
Ikasleekin
lantzeko ondorengo leloa erabiliko
nuke, “Zenbat mintzatzen garen zintzilik dugunaz, ta ze gutxi zintzilik geratzen
zaigunaz!”. Ikusi den bezala, indarkeria matxistaren heziketa emakumearen
aterpetik egin izandu da, baina kasu honetan esaldi hau mutilekin maskulinitate
eredu berriak lantzeko erabiliko nuke. Beira taldearen kanta batetik ateratako
esaldia da. Honakoa da kanta: BEIRA_Brailean, Lumak. Mutil eredu berriez mintzo
da, eta oso mezu esanguratsua dakar. Jon
Martin bertsolariaren letrak dira, bera pertsonaia publikoa izanda, errazagoa
deritzot jendearengana iristea, hori baita mutiletan falta dena.
Hezkuntzan
gisa honetako gaiak lantzen dira bai, gizarteko hezkuntzaren sormuga bada,
goiko agintariek lantzeko beharra ikusten dute, justifikatu beharra dute beraien esku-hartzea. Eskuak garbi
ditzatzen. Hau da, hezkuntzatik ikasleak iada indarkeriaren aurrean hezita
datoz, beraz kalera irtetean heziak dira iada eta kito. Esan bezala, uste dut
lanketa hau errealitatea hezkutatzeko egiten dela. Gizaretko baloreak galduak dira, etxeetan ere
geroz eta balore gutxiago ditugu, eta nire ustez hortxe dago gakoa. Balore,
etika eta errespetu kontua da, eta hori ez da ikastetxean soilik ikasten.
Aurreko ikasturteko post bat
aipatzekotan hauxe aipatuko nuke. Hainbat ideia
interesgarri aipatzen dira bertan, dena den Maite Asensioren hitzaldia dela eta
aukeratu dut. Interesgarria benetan!
Aipatuak
aiptau, aste honetako guztia laburbiltzeko hona hemen nire hodeia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina