2019/04/02

Plazer bat izan da!


Betidanik interesatu izan zaizkit genero-desberdinatasunekin lotutako gaiak. Nire ibilbide akademiakoan zehar, beti izan ditut oso presente emakumeak aukerazko irakurgaietan edota klaseetarako lan mografikoen eraikuntzan. Orain, ibilbide profesionalera saltoa eman dudalarik, interesgune berdinak mantentzen jarraitzen dut. Eta nire lanean ekintza hezkidetzaileak martxan jartzeko behar eta nahi handia ere somatzen dut.  Baina… Zelan egin? Zein esparrutan jardun? Zein baliabiderekin? Galdera horiek eta haien atzean dauden gabeziak izan ziren, hain zuzen ere, “Hezkidetzan Esku-hartzen” ikastaroa egitera bultzatu nindutenak.
Ikastaroa amaitzear dagoen honetan eta agurtzeko garaia heldu delarik, atzera begiratu eta igaro diren hilabete guzti hauetan ikasitako guztiaz pozik sentitzen naiz:
-Maila pertsonalean asko dira somatu ditudan aurrerapenak. Batik bat, hainbat aldiz entzun baina sekula argi izan ez ditudan kontzeptu eta ideien ulermena eta ezagutza eskuratzea: heteropatriarkatua, genero binarismoa, estereotipoak…
-Maila profesionalean, berriz, ikasgelan ekintza-hezkidetzileak aurrera eramateko enfoke, baliabide eta tekniken ezagutza izan da eskuratu dudan elementurik aberasgarriena.
-Halaber, ikasitakoak eta egindako lanak (behaketa, esku-hartze nahiz plangintzen diseinua) nire inguruan inpaktu nabaria izan dutela usted dut. Izan ere, barneratutako ezagutza nahiz trebeziak ikasleen artean eta inguruko senide eta lagunen artean zabaldu egin ditut eta zabaltzeko gogoz jarraitzen dut.

Oso abersgarria izan da hibabete hauetan guztietan zehar ikastaro-kideen ekarpenak irakurtzea eta zuekin bat eztabaidatzea eta ikuspuntuak elkartrukatzea. Horregatik, eskerrik asko! Bestalde, gure post-ak irakurri dituzten pertsonak, hezkidetzaren inguruan interesa piztu dutenak, formazio sakonagoa eskuratzeko animatu nahi ditut! Eta ikastaro hau egitea merezi duela azpimarratu nahi dut ere, bide batez.
Amaitzeko, hezkidetzaren alde lanean jarraitzeko animatu nahi dut jendea. Uste baitut genero-desberdinatasunen contra egiteko eta jendarte bidezkoago baten eraikuntzarako tresna aparta dela. Beraz, bakoitza bere esparruan animo eta aurrera!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina