2019/04/02

Urte askoan!!!

Gezurra badirudi ere, ikastaroa ari zaigu amaitzen. Oso biziak izan dira azken 22 asteok. Ez hori bakarrik, emankorrak ere izan dira erabat.
Pertsonal mailan, asko ikasi dut: nire konpetentzia digitalak biziki eskertu du ikastaro hau. Nire burua hobeto ezagutzeko ere balio izan zait, batzuetan aurkitu dudana gehiegi gustatu ez bazait ere, pertsona gisa hobetzeko balio izango zaidana, horixe da behinik behin dudan itxaropena.
Profesional gisa ere, gauza asko ikasi ditudanez, nire garuna zabaltzeko baliagarria izan da guztiz, guztioi komeni zaigu, duda barik.
Nire kasuan egindako lan gogorra merezi izan duela esan behar dut.

Ez da batere erraza 22 astetan zehar bizi izandakoa biltzen duen kantu bat topatzea. Izan ere, asko izan baitira bizi izandakoak eta, gainera, hainbatetan erabat kontrajarriak izan diren sentimenduak. Hala eta guztiz ere, orokorrean nire aldetik behintzat, sentitutakoa barruko poza izan denez, sentimendu honekin lotzen nauen aspaldiko kantu bat ekarri nahi dut post honetara. Ea zuon gustukoa den The Jeevas taldearen  “You got my number

Hona hemen ikastaroa definitzeko sortu dudan hitz-multzoa:
Ikastaro hau horren izan da baliagarria, ezen neure burua hobekien ezagutzeko ere balio izan didan. Izan ere, aurreiritziz beteta nagoela jakin izan baitut. Askotan gertatu izan zait, zerbaiten inguruan hausnartzen aritu izan naizenean, jakintzat jotzen nuen zerbait beste inork kolokan jartzean, gauzak ez direla zertan nik uste nuen moduan izan behar.
Bestalde, oso interesgarria iruditu zait iazko ikastaroko tald-blog-eko post-ak gomendatu behar izana. Haiengandik gauza asko ikasteko parada eman digu eta. Bai eta bi ikastarokideren lanak baloratzeak ere, besteengandik ikastea bermatu egin digu.

Hezkidetzan interesa dutenei zera esango nieke:


Bukatzeko, ikastaroa amaituta, ikasi dugun guztia ikastetxean aplikatu, zabaldu, partekatu eta martxan jartzea biziki gustatuko litzaidake.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina